Sirwanei eta Fekadu, 2022ko Donostiako Maratoiko irabazleak
Sisay Fekaduk eta Rebbeca Sirwaneik irabazi dute 2022ko Donostiako Maratoia igande honetan (azaroak 27). Lasterkariek Hernani Kalean hasi eta Boulevardean amaitu den 42,195 kilometroko ibilibidea gainditu behar izan dute.
Emakumezkoen mailan Rebbeca Sirwaneik jantzi du txapela, garaipena lortuta, 2 ordu, 23 minutu eta 9 segundoko markarekin. Keniarrak probaren historiako marka onena egin du, 1995etik indarrean zen Ana Isabel Alonsorena (2:26:51) hobetuta. Bigarren amaitu du Gladys Cherkuruik garailearekiko 3 minutu eta 12 segundora. Hirugarren postua Euliter Jepchirchirrek (2:28:20) bereganatu du.
Sirwaneik debuta egin du Donostiako Maratoian eta ezin izan du estreinaldi hobea eduki. Nagusi izan da hasieratik amaieraraino eta historia egin du probako marka berria ezarrita. Hiru minutu baino gehiago atera dizkio Chepkuruiri, eta 5 minutu baino gehiago Jepchirchirri.
Gizonezkoen mailan Sisay Fekadu nagusitu da, 2 ordu 13 minutu eta 29 segundoko markarekin, eta ezin izan du hobetu duela 20 urtetik indarrean den 2 ordu, 9 minutu eta 34 segundoko probako marka onena. Melese Kifle izan da bigarren irabazlearekiko 10 segundora. Hirugarren amaitu du Dereje Adugnak; honek, Fekaduk baino 23 segundo gehiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko.
Zazpi korrikalari iritsi dira bat eginda azken kilometroetara; etiopiarrek erasoa jo eta atzean utzi dituzte keniarrak. Geroago, Fekadu eta Kifle geratu dira lasterketaren buruan; Mekonenek ezin izan die jarraitu. Azken txanpan erritmoa bizitu du Fekaduk, bakarri geratu da, buruan, eta garaipena erdietsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Markel Fernandez: “Domina egindako lanaren erakusgarri da”
Paula Sevilla, David Garcia Zurita eta Blanca Hervasekin batera, zilarrezko domina eskuratu berri du Markel Fernandez atleta bizkaitarrak Torunen, Polonian, Munduko Indoor Atletismo Txapelketan. Nola sentitzen den kontatu du, Euskal Herrira iritsi ostean egindako elkarrizketan.
Markel Fernandezek zilarra irabazi du 400 metroko 4 erreleboko proba mistoan
Sopelako atletak, Paula Sevilla, David Garcia eta Blanca Hervasekin batera, lasterketa bikaina egin du eta Espainiako errekorra hautsi du.
Asier Martinez, 60 metroko hesidun probaren finalerdietan
Nafarroako atleta pista estaliko atletismoko munduko txapelketako finalerdietarako sailkatu da, 7,65 segundoko markari esker, eta bere sasoi onenean jarraitzen duela erakutsi du.
Duplantisek munduko marka hautsi du berriro 6,31 metrotik gora salto eginda
Hamalaugarren aldia da 26 urteko suediarrak munduko errekorra hobetzen duela, 2020ko otsailean 6,17 metroko jauzia egin ostean lehen marka unibertsala hautsi zuenetik.
Ander Garaiarrek 20 urtez azpikoen munduko errekorra hautsi du 4x100 errelebo mistoan
Esprinter gipuzkoarrak proba honetan erregistratutako markarik onena lortu du, Madrilgo eta Nafarroako atletez osatutako laukotearekin batera, asteburu honetan Katalunian egindako lehiaketa batean.
Dominic Lobalu eta Asayech Ayichew nagusitu dira Bilboko 10K lasterketan
Larunbat arratsaldean Bilbon jokatu den 10k lasterketan, Dominic Lobalu, Abderrahmane Aferdi eta Ayana Geneti nagusitu dira gizonezkoetan; emakumezkoetan, berriz, Asayech Ayichew, Nigsti Molla Hagos eta Francine Niyomukunzi.
Eneko Carrascal, Markel Fernandez eta Martin Segurola, Espainiako txapeldunak, Valentzian
Jauzi hirukoitzean, 3.000 metroetan eta 400 metroetan gailendu dira, hurrenez hurren.
Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan
Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.
Behobia-Donostia lasterketak zozketa baliatuko du, izena emateko modu orokor moduan
Antolatzaileek 30.000 kirolari inguru egoteko asmoa dute 2026ko lehian.
Berihu Aregawi eta Winfred Yavi gailendu dira Elgoibarko Nazioarteko Krosean
Berihu Aregawi etiopiarrak hirugarren urtez jarraian irabazi du Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, Elgoibarren. Emakumezkoen proban, berriz, Winfred Yavi kenyarra izan da onena, eta erakustaldia emanda nagusitu da.