Ehunmilako hiru probak 2022ra arte atzeratuko dira
Aurreko urteetan data hauen inguruan ehunmilak proiektuko 3 probak iragarri eta izena emateko epea ireki ohi izan da. Aurten, ordea, ehunmilak Ultra-Trail, goierriko2haundiak Trail eta marimurumendi Marathon proben zuzendaritza- eta antolaketa-batzordea osatzen dutenek, egungo gomendioekin bat eginez, 2021ean hiru probak ez egitea erabaki dute.
Komunikatu baten bitartez arrazoiak azaldu dituzte:
'Sorreratik, korrikalarien eta boluntarioen segurtasuna eta lehiaketaren kalitatea izan dira ehunmilak proiektuaren oinarrizko bi printzipioak. Zoritxarrez, gaur egun bizi dugun egoerak eta etorkizunean aurreikusten dugunak zaila egiten dute bi printzipio horiek betetzea.
Urte zaila
Aurtengo martxoan, 2020ko edizioa bertan behera uztea erabaki genuen. Orduan, orain bezala, COVID-19ak eragindako ziurgabetasun maila ikaragarria zen. Gertaerek erakutsi dute garaiz hartutako erabaki hura zuzena izan zela.
Orain antzeko egoera bati aurre egin beharrean gaude. 2021eko edizioari buruz asko hausnartu behar izan dugu. Pandemiak hor jarraitzen du, bere gorabeherekin, eta, itxura guztien arabera, oraindik ere gurekin jarraituko du.
Erantzukizun kolektiboa
Une batez, edizio berri bat ospatzeko daukagun gogo eta ilusio handia alde batera utzi eta bizi dugun egoerari buruzko hausnarketa sakona egin dugu. Gu ere gizartearen parte gara eta gizartearekiko erantzukizunagatik, ehunmilak ez dela ospatu behar uste dugu. Pandemiak berak, aurretik eraman dituen pertsonekiko oroitzapenak eta kalte handiagorik eragin ez dezan egunero-egunero borrokan ari direnekiko elkartasunak, arduratsuak izatea eta beharrezkoak ez diren arriskuak ez hartzea eskatzen digute.
Garai hauetan, gure laguntza osoa eskaini behar dugu arazorik ez dagoen tokian arazorik ez sortzeko. Bolada batean, agian, mendiaz beste modu batean gozatzea tokatuko zaigu, ehunmilak bezalako lehiaketa batek ematen duen gogo, berotasun eta zirrararik gabe.
Ziurgabetasuna
ehunmilak proiektua ez da zorte onaren edo zoriaren menpe utz daitekeen kirol-ekitaldi bat. Beste hitz batzuekin esanda, ezin dugu inskripzio bat ireki, ilusio bat elikatu eta proiektu baten antolaketa-makineria guztia martxan jarri azken unera arte egin ahal izango den jakin gabe. Nahiago dugu lasterkariei itxaropen faltsurik ez ematea eta 2021erako plangintza ez baldintzatzea.
Egungo pandemiak ez dirudi epe motz-ertainean konponduko denik. Horren aurrean, uste dugu hobea dela proiektu bat ez antolatzea, antolatu eta, azkenean, bertan behera utzi behar izatea baino; bigarren kasuan antolakuntzari eta korrikalariei eragingo bailieke.
Segurtasuna beste ezeren gainetik
Ez dugu ahaztu behar ehunmilak proiektuak milaka pertsona biltzen dituela, besteak beste, zaleak, korrikalariak, haien senideak, boluntarioak, osasun-langileak eta hiru lasterketei laguntza ematen dieten era guztietako teknikariak. Horri gehitu behar zaio lurralde zabala eta ibilbide luzea. Argi dago zein zaila eta konplexua izango litzatekeen pertsona horien guztien osasunean eragina izan dezaketen aldagai guztiak eraginkortasunez identifikatzea eta kontrolatzea. Oso zaila da segurtasuna erabat bermatzea eta are gehiago segurtasun hori antolakuntzaren ardura ere badela ulertzen dugunean.
ehunmilak esentzia
ehunmilaki eskaintzen zaion mimo eta xehetasun mailarekin kirol-ekitaldi bat antolatzea berez neketsua da. Horrez gain, gaur egungo pandemiak aldaketak egitea eta prebentzio-neurri zorrotzak hartzea eskatzen du.
ehunmilak ospatuko balitz, antolakuntza taldekideon iritziz ez luke ehunmilak proiektuaren esentziarik izango. Horregatik, ez gaude prest ditugun baloreak alde batera utzi eta lasterketa soil bat antolatzeko'.
Zure interesekoa izan daiteke
Ander Garaiarrek 20 urtez azpikoen munduko errekorra hautsi du 4x100 errelebo mistoan
Esprinter gipuzkoarrak proba honetan erregistratutako markarik onena lortu du, Madrilgo eta Nafarroako atletez osatutako laukotearekin batera, asteburu honetan Katalunian egindako lehiaketa batean.
Dominic Lobalu eta Asayech Ayichew nagusitu dira Bilboko 10K lasterketan
Larunbat arratsaldean Bilbon jokatu den 10k lasterketan, Dominic Lobalu, Abderrahmane Aferdi eta Ayana Geneti nagusitu dira gizonezkoetan; emakumezkoetan, berriz, Asayech Ayichew, Nigsti Molla Hagos eta Francine Niyomukunzi.
Eneko Carrascal, Markel Fernandez eta Martin Segurola, Espainiako txapeldunak, Valentzian
Jauzi hirukoitzean, 3.000 metroetan eta 400 metroetan gailendu dira, hurrenez hurren.
Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan
Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.
Behobia-Donostia lasterketak zozketa baliatuko du, izena emateko modu orokor moduan
Antolatzaileek 30.000 kirolari inguru egoteko asmoa dute 2026ko lehian.
Berihu Aregawi eta Winfred Yavi gailendu dira Elgoibarko Nazioarteko Krosean
Berihu Aregawi etiopiarrak hirugarren urtez jarraian irabazi du Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, Elgoibarren. Emakumezkoen proban, berriz, Winfred Yavi kenyarra izan da onena, eta erakustaldia emanda nagusitu da.
Igandean jokatuko da Juan Mugerza Nazioarteko Krosa, Mintxetako zelaietan
Igande honetan, urtarrilak 18, egingo da Elgoibarko Nazioarteko Krosa. Juan Mugerza Krosaren 82. edizioa Mintxetako zelaietan egingo da, eta bertan izango dira lehen mailako hainbat atleta. Zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, igandean, 12:00etatik aurrera, ETB1en.
Martin Iriondo: "Martin Fiz bezalako atleta bati marka hobetzea oso polita da"
Martin Iriondo oriotarrak pista estaliko 5.000 metroko Espainiako errekorra hobetu du hogei urtez azpiko kategorian. Bostongo txapelketan ezarri zuen errekor berria, Martin Fizen marka baino 8 segundu gutxiago: 14:05:96.
Younes Kniya eta Dorcus Chepkwemoi nagusitu dira Amurrioko Nazioarteko Krosean
Amurrioko Nazioarteko Krosaren zazpigarren edizioa lehiatu da gaur. Gizonezkoetan, Younes Kniya nagusitu da (28:27); emakumezkoetan, berriz, Dorcus Chepkwemoi izan da garailea (32:41).
2026ko Gasteizko Maratoi Erdiaren 4.000 dortsalak agortu egin dira
Gasteizko 47. Maratoi Erdian 4.163 lagunek izena eman dute, atleta profesionalak eta federatuen artean; abenduaren 14an bilduko dira Gasteizko kaleetan.