Kontxako Bandera
2023/09/10 - 16:54
Kontxako emakumezkoen estropadako arraunlarien adierazpenak
Arraun Lagunakek irabazi du 2023ko Kontxako Banderako emakumezkoen estropada. Bertan aritu diren traineru desberdinetako arraunlariek estropada nola bizi izan duten kontatu digute.
2023/09/10 - 16:46
2023ko Kontxako Banderaren irudirik onenak, musikaren erritmoan
2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak, Arraun Lagunaken eta Urdaibairen garaipenak alde batera utzita, gogoan izateko zenbait irudi ikusgarri ere ekarri ditu; EITBk bideo honetan jaso ditu.
2023/09/10 - 16:22
Gozatu ederra hartuta irabazi du Urdaibaik Donostiako Bandera
Zierbenak erlojuaren kontra aritu behar izan du lehen txandan, baina oso denbora ona egin dute helmugan (19:13). Gorka Aranberrik zuzendutako traineruak, beste behin, egoera zail bati irtenbidea aurkitu dio eta garaipen ikaragarria lortu du.
2023/09/10 - 15:57
Arraun Lagunakek garaipen bikaina lortu du Kontxako Banderan, eta marka berria ezarri du
Txapeldunek 2021ean lortutako balentria berretsi egin dute, eta bigarren aldiz eskuratu dute Kontxako Bandera. Horrez gain, bi marka berri erdietsi dituzte: jardunaldi batean egindako denborarena, eta bi jardunaldietako denborarena ere bai.
2023/09/10 - 15:30
Urdaibaik Kontxako Bandera jasotzen duen momentua
Urdaibai da gizonezkoen mailako 2023ko Kontxako Banderako irabazlea. Bideo honetan ikus dezakezu Bermeoko taldeko arraunlariek bandera jaso duten momentua.
2023/09/10 - 15:23
2023ko Kontxako Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du gizonezkoen 2023ko Kontxako Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/10 - 15:11
Iñaki Goikoetxea (Urdaibai): ''Gaurko plana zen 12. minutura arte erreferentziarik ez izatea''
Bermeoko taldeak, igandean, zazpigarren aldiz irabazi du Kontxako Bandera. EITBk garaipena lortu duen taldeko arraunlari batekin hitz egin du.
2023/09/10 - 14:51
Urdaibai da gizonezkoen 2023ko Kontxako Banderako txapelduna, Donostian erakustaldia emanda
Bermeoko taldeak garaipena bereganatu du bigarren jardunaldian, eta lehenengoa ere irabazi zuenez, Kontxako Bandera irabazi du. Hiru segundo atera dizkio Zierbena bigarrenari. Sailkapen nagusian Urdaibai izan da onena, Zierbena bigarren eta Hondarribia hirugarren.
2023/09/10 - 14:17
Nadeth Agirre: ''Datorren urtean afizioarekin egongo naiz bai neskei eta bai mutilei animatzen''
15 urtez izan da Orioko traineruko patroia Nadeth Agirre, eta gaur agur esaten dio arraunari. "Momentu bakoitza banakien azkena izango zela, eta ni disfrutatzen saiatu naiz" adierazi du Agirrek. "Datorren urtean afizioarekin egongo naiz bai neskei eta bai mutilei animatzen" gaineratu du hunkituta.
2023/09/10 - 14:00
2023ko Kontxako Bandera: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunak irabazi du emakumezkoen 2023ko Kontxako Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/10 - 13:55
Arraun Lagunakeko Andrea Astudillo eta Xubane Uribarrena, pozarren, 2023ko Kontxako Bandera irabazita
Talde txapeldunaren patroiak eta arraunlariak EITBrekin hitz egin dute, bigarren jardunaldia amaituta. Lan bikaina eginda, Arraun Lagunakek 2021ean izandako garaipena berretsi du, eta, gainera, errekor berria ezarri du Kontxan.
2023/09/10 - 13:42
Arraun Lagunakek irabazi du emakumezkoen 2023ko Kontxako Bandera
Donostiako taldea bigarren izan zen lehen jardunaldian eta irauli egin du Tolosaldearekiko zuen 18 ehuneneko desabantaila. Bigarren jardunaldia irabazita bereganatu du Kontxa Arraun Lagunanek. Sailkapen nagusiko bigarren izan da Donostiarra eta hirugarren Orio.
2023/09/10 - 12:46
Ondarroak epez kanpo aurkeztu du Kontxako bigarren jardunaldirako taldea, eta bere denborak ez du balio izango
Bizkaiko taldeak zortzigarren postuan amaitu zuen lehen jardunaldia, Urdaibaik baino 40 segundo gehiago baliatuta; orain, parte hartu ahalko du, lehen txandan, baina bere denbora ez da balekoa izango, eta 2023ko Kontxako Banderaren azken postuan geldituko da.
2023/09/10 - 11:40
2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kaleen zozketa
Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
2023/09/09 - 18:58
Itsasoaren gaineko iragarpena, 2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiari begira
"Eguraldia" saioko Xabier Casasok eman ditu xehetasunak.
2023/09/09 - 17:18
Protagonisten iritziak Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiaren atarikoan
Uste ez zuten olatuak aurkitu dute traineruek Donostian larunbat honetan. Pasa den igandean baino traineru gehiagok osatu dute gaurko entrenamedua, guztira zortzi izan dira. Bete-beteko arraun eta estropada giroa izan da gaur kaian, eta protagonisten hitzak bideo honetan jaso ditugu.
2023/09/09 - 15:29
Kontxako bigarren jardunaldiko estropada eremuko batimetriaren nondik norakoak eta olatuen iragarpena
Kontxako Banderak hitzordua du igandean, irailaren 10ean, bigarren jardunaldian. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
2023/09/09 - 14:44
Tolosaldeak eta Urdaibaik abantaila txikiak dituzte Kontxan; bigarren jardunaldiak erabakiko du dena
Emakumezkoen proba 11:00etan hasiko da; bertan, Tolosaldeak, Arraun Lagunakek, Donostiarrak eta Oriok dituzte aukerak Bandera irabazteko, euren arteko aldea lau segundokoa baita. Gizonezkoetan (12:00), Urdaibai, Hondarribia, Donostiarra, Orio eta Zierbena zazpi segundotan daude.
2023/09/08 - 17:26
Arraun Lagunakek bigarren aldiz irabazi nahi du Kontxa
Arraun Lagunakek, Tolosaldearen atzetik, bigarren denborarik onena egin zuen lehen jardunaldian. Lorea Etxabek duela bi urteko balentria errepikatu nahi du.
2023/09/03 - 17:10
2023ko Kontxako Bandera: Donostiarrako gizonen estropada, ontzi barrutik ikusita
Donostiarra hirugarren izan da KOntxako Banderako 1. jardunaldian. Urdaibai izan da nagusi Hondarribiari segundo 1 eta Donostiarrari 4 aterata. Bideoan duzu ikusgai Donostiarrak egindako estropada, ontzi barrutik ikusita, minikameren irudiei esker.