Kontxako Bandera
2023/09/03 - 17:02
Urdaibaik lehenengo kolpea eman du Kontxako Banderan, azken luze ikusgarria eginda
Lehenengo lau ontziak bost segundoko tartean sartu dira: Urdaibai, Hondarribia, Donostiarra eta Orio. Bou Bizkaiak segundo bat eta 25 ehuneneko aldea du.
2023/09/03 - 16:48
Arraunlarien hitzak, Kontxako Banderako 1. jardunaldiaren ostean
Bost ontzi daude 8 segundoko tartean Kontxako Banderako bigarren jardunaldiari begira, lehenengoan Urdaibaik denborarik onena egin ostean: Urdaibai, Hondarribia, Donostiarra, Orio eta Zierbena.
2023/09/03 - 16:45
2023ko Kontxako Bandera: Arraun Lagunaken estropada, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunak bigarren izan da Kontxako Banderaren lehengo jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/03 - 16:39
2023ko Kontxako Bandera: Donostiarrako emakumeen estropada, ontzi barrutik ikusita
Donostiarra hirugarren izan da Kontxako Banderako 1. jardunaldian. Tolosaldea izan da onena, 18 ehunen atera dizkio Arraun Lagunak bigarrenari eta 2 segundo Donostoarra hirugarrenari. Bideoan duzu ikusgai Donostiarraren estropada, minikameren irudiei esker.
2023/09/03 - 16:27
2023ko Kontxako Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita
Hondarribia bigarren izan da Kontxako Banderaren lehengo jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/03 - 16:00
Tolosaldeak ezustekoa eman du Kontxako Banderako lehenengo jardunaldian
Tolosaldea nagusitu da emakumezkoen mailako 2023ko Kontxako Banderako 1. jardunaldian. Arraun agunak izan da bigarren 18 ehunenera eta Donostoarra hirugarren irabazleekiko 2 segundora. Oriok amaitu du laugarren Tolosaldearekiko 4 segundora.
2023/09/03 - 15:58
Urdaibaik denborarik onena, bigarren luze harrigarria eginda
Urdaibaik irabazi du Kontxako Bnaderako 1. jardunaldia, bigarren txandan gailenduta. Bizkaitarrek segundo bat eta 25 ehuneneko aldea dute lehenengo txanda irabazi duen Hondarribiarekin.
2023/09/03 - 15:40
Gorka Aranberri: ''Erreferentzirik gabe joan gara, eta mutilak hustu egin dira''
Urdaibaik lehenengo kolpea eman du Kontxako Banderan, azken luze izugarria eginda. "Erreferentziarik gabe joan gara. Gure ideia irteera gogor bat egitea, ahal bagenuen bigarren kalera gerturatu, eta kale horretatik kanpora ateratzea izan da. Mutilak hustu egin dira" adierazi du Urdaibaiko patroiak.
2023/09/03 - 15:22
2023ko Kontxako Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik lehenengo kolpea eman du Kontxako Banderan, azken luze ikusgarria eginda. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/03 - 15:19
Zabala: ''Salatu nahi dut gaur ikusitakoa ez dudala inoiz ikusi, ez dugu erreferentziarik eduki, zer da hau?''
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du Kontxako Banderako 1. jardunaldiaren ostean. Bermeoko taldea nagusi izan da Hondarribiari segundo 1 aterata. Urdibaik ez du erreferentziarik eduki eta horri buruz mintzatu da Zabala.
2023/09/03 - 14:15
2023ko Kontxako bandera: Tolosaldearen estropada, ontzi barrutik ikusita
Tolosaldeak irabazi du Kontxako lehen jardunaldia, ezustekoa emanda. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/03 - 14:04
Tolosaldeako arraunlarien eta zaleen ospakizuna
Tolosaldeak garaipen handia lortu du, ezustean, Kontxako Banderako lehen jardunaldian.
2023/09/03 - 13:55
Izaro Lestayo, malko artean: ''Gaurkoa izugarria izan da''
Tolosaldeako patroia hunkituta agertu da Tolosaldeak Kontxako Banderako 1. jardunaldian ezusan lortutako garaipenaren ostean.
2023/09/03 - 13:45
Tolosaldearen azken metroak, Kontxako Banderako 1. jardunaldian lortutako garaipenean
Tolosaldea ezustean gailendu da Kontxako Banderako 1. jardunaldian. Bigarren txandan gailendu dira, Arraun Lagunaki 18 ehuneneko alde estua aterata.
2023/09/03 - 13:45
Tolosaldeak irabazi du Kontxako lehen jardunaldia, ezustekoa emanda eta Arraun Lagunaki 18 ehunen aterata
Tolosako taldeak bereganatu du garaipena emakumezkoen mailako 2023ko Kontxako Banderako 1. jardunaldian. Arraun Lagunak izan da bigarren, 18 ehunenera, eta Donostiarra hirugarren, 2 segundora. Orio izan da laugarren, 4 segundora.
2023/09/03 - 13:15
Abian da Kontxako Banderako lehen jardunaldia
Emakumezkoen estropada 11:00etan hasi da eta gizonezkoena 12:00etan hasiko da. Kontxako Bandera zuzenean jarraitu daiteke eitb.eus-en eta ETB1en, 10:45etik aurrera.
2023/09/03 - 11:42
2023ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko kaleen zozketa
Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
2023/09/02 - 17:03
Metro eta metro t’erdiko olatuak espero dira Kontxako Banderako lehen jardunaldirako
Igande honetan, irailak 3, Kontxako banderako lehen jardunaldia jokatuko da Donostian. Printzipioz, ez da itsaso txarrik espero. Haize moderatua baina etengabea espero da, 20 kilometrora iritsi daitezkeen ufadekin. Ondorioz, estropadaren zailtasuna, batetik 10erako eskalan, 3koa izango da.
2023/09/02 - 17:01
Arraunlariek azken entrenamenduak egin dituzte, Kontxako lehen jardunaldiari begira
Euriak eta ekaitzak Kontxako Banderako lehen jardunaldiaren atariko entrenamenduak baldintztau dituzte. Igandko estropada eremuan lehian iznago diren 16 taldeetatik bos bakarrik entrenatu dira.
2023/09/01 - 16:59
Ondarroa, beste urtebetez Kontxan
'Antiguako Ama' traineruak Kontaxko Banderarako txartela bereganatu zuen sailkatze estropadan, eta, ondorioz, pozarren dira Ondarroako taldean. Orain, datozen bi jardunaldietan ahalik eta lan onena egitea dute helburu.