Kontxako Bandera
2024/08/29 - 20:44
Arraun Lagunak, Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio, Kontxako Banderara
Emakumezkoen sailkatze estropadan, ostegunean, Zumaia 84 ehunenengatik gelditu da kanpo, eta Hondarribia bi segundogatik. Txartela erdietsi duten zazpi klubak eta Donostiarra lehiatuko dira, horrenbestez, igandean, irailaren 1ean, eta hilaren 8an.
2024/08/29 - 16:38
2024ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Perillo izango da. Bestalde, Chapela arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
2024/08/29 - 01:24
Emakumezkoen 20 traineru eta Kontxako Banderarako zazpi txartel jokoan, ostegunean
Sailkapen-estropadan, iaz baino bi ontzi gehiago izango dira. Sailkapen-proba zuzenean jarraitu ahal izango da, ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40tik aurrera.
2024/08/28 - 23:14
Gizonezkoen sailkapen-estropadako unerik onenak
Bideo honetan ikusgai Kontxako Banderako sailkatze estropadako momenturik politenak. Zierbena, Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia era Kaiku sailkatu dira Kontxarako.
2024/08/28 - 22:50
Zierbena, Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia eta Kaiku, Kontxako Banderara
Asteazkenean Donostian jokatutako sailkapen-estropadan txartela lortu dute, erlojupekoaren lehengo zazpi postuetan sartu baitira. Cabok eta, bereziki, Kaikuk eman dute ezustekorik handiena.
2024/08/28 - 21:37
Zierbena, Urdaibai, Orio, Cabo, Getaria, Hondarribia eta Kaiku sailkatu dira Kontxako Banderarako
Asteazkenean jokatutako sailkapen-estropadan, gizonezkoen proban, jokoan zeuden zazpi txartelak eskuratu dituzte. Kaikuk, Ligako hamargarren sailkatua bera, ustekaberik handiena eman du, eta Arese, segundo batengatik, Lekeitio eta Ondarroa kanpoan utzi ditu.
2024/08/28 - 15:03
2024ko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Ondarroa izango da. Bestalde, Tiran arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
2024/08/28 - 12:10
Gizonezkoen 23 traineru, gaur, Kontxako estropadan jokatzeko txartelaren bila
Sailkapen proba zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40tik aurrera. Ostegunean, abuztuaren 29an, emakumezkoen txanda izango da.
2024/08/27 - 17:26
Lehia bizia espero da Kontxako Banderako sailkapen-probetan
Asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte Kontxako Banderan parte hartzeko probak. Zazpina txartel daude jokoan, eta faboritoak faborito, borroka bizia izango da.
2024/08/23 - 17:09
Donostiako Bandera aurkeztu dute, eta datorren astean jokatuko dira sailkatzeko txandak
Emakumezkoen 20 traineru eta gizonezkoen 23 lehiatuko dira Donostiako banderan aritzeko kanporaketetan. Abuztuaren 28an eta 29an jokatuko dira, erlojuaren kontra.
2023/09/12 - 00:10
Juan Mari Etxabe Kontxan lortutako hamaikagarren garaipenaz ari da gozatzen, baita etorkizunaz hausnartzen ere
Arraun Lagunakeko entrenatzaileak Kontxako Bandera hamaikagarren aldiz irabazi zuen igandean. EITBri adierazi dionez, aste amaieran erabakiko du zer egingo duen hurrengo denboraldian arraunean urte asko eman ostean.
2023/09/11 - 19:15
Arraun Lagunakek eta Urdaibaik ondo ospatu dute, Donostian eta Bermeon, Kontxako Banderan lortutako garaipena
Igande eguerdian, estropadan, maila bikaina eman zuten 'Lugañene'k eta 'Bou Bizkaia'k; ordu batzuen buruan, Gipuzkoako hiriburuan eta Bizkaiko herrian izandako harreretan, une hunkigarriak bizi izan zituzten arraunlariek.
2023/09/11 - 17:54
Kontxako Banderaren bigarren eguneko protagonista gehiago
Urdaibaik eta Arraun Lagunakek eraman dute Kontxako Bandera etxera aurten. Bigarren jardunaldiak bestelako protagonistak ere utzi zituen. Jon Salsamendi Orioko entrenatzailea, Manex Aldai Hondarribiko arraunlaria eta Beñat Eizagirre Donostiarrako arraunlaria, besteak beste.
2023/09/11 - 14:40
Bermeo da Kontxako Bandera gehien irabazi duen Bizkaiko kluba, Kaiku gaindituta
'Bou Bizkaia' ontzia urte hauetan izan da nagusi Kontxako badian: 2010, 2011, 2014, 2015, 2016, 2022 eta 2023an. Horrela, XXI. mendean gehien irabazi duen taldea da.
2023/09/10 - 23:12
Harrera ikusgarria egin diote Bermeon Urdaibai Kontxako Banderako irabazleari
2023ko Kontxako Bandera irabazi du Urdaibaik, eta Bermeon harrera egin diote taldeari. Hainbat zaleren babesa jaso dute kirolariek eta festa oso handia izan da.
2023/09/10 - 21:19
Donostiarrek harrera beroa egin diote Arraun Lagunaki, Kontxako Bandera ospatzeko
Arraun Lagunak izan da Kontxako Banderako emakumezkoen estropadako garailea, eta donostiarrek harrera beroa egin nahi izan diete bandera denen artean ospatzeko.
2023/09/10 - 19:50
2023ko Kontxako Bandera: Orioko estropada, ontzi barrutik ikusita
Orio hirugarren izan da emakumezkoen 2023ko Kontxako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/10 - 19:31
2023ko Kontxako Bandera: Donostiarraren emakumeen estropada, ontzi barrutik ikusita
Donostiarra bigarren izan da emakumezkoen 2023ko Kontxako Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/10 - 18:24
Arraun Lagunak eta Urdaibai, Kontxako Banderako irabazleak
Donostiako taldea nagusitu da emakumezkoen mailan eta Bermeokoa gizonezkoetan. Biek ala biek bigarren jardunaldiko estropadak irabazi dituzte nagusitasunez.
2023/09/10 - 16:58
Kontxako gizonezkoen estropadako arraunlarien adierazpenak
Urdaibaik irabazi du 2023ko Kontxako Banderako gizonezkoen estropada. Bertan aritu diren traineru desberdinetako arraunlariek estropada nola bizi izan duten kontatu digute.