Arraun Lagunakek ez du hutsik egin, eta III. Sestaoko Bandera eskuratu du
Arraun Lagunakek irabazi du Sestaoko Udalaren Bandera, Euskotren Ligako seigarren jardunaldiko estropada. Ohorezko txandan, Donostiarra, Hondarribia, Orio eta Arraun Lagunak aritu dira, baina ez da ezustekorik izan. Arraun Lagunak errenta zabaltzen joan da, eta 10 minutu eta 22 segundo behar izan ditu estropada amaitzeko, Orio (+9.08), Donostiarra (+9.24) eta Hondarribiaren (+16.20) aurretik.
Arraun Lagunak taldeak gogor ekin dio, eta lehen ziabogan gutxienez bost segundora zituen aurkariak. Bigarren luzean, berriz, errenta handitu du, eta 10 minutu eta 22 segundoan gelditu du erlojupekoa. Bigarren posturako lehia, aldiz, oso zirraragarria izan da, eta azkenera arte borrokatua.
Bestalde, lehenengo txandan, Tolosaldea, Hibaika, Cabo eta Tiran aritu dira. Tolosaldeak bederatzi segundoko abantaila lortu du lehen ziabogan, eta gainerako traineruak nahiko parekatuta ibili dira. Azkenean, Tolosaldeak 10 minutu eta 43 segundoan amaitu du lana, Hibaika (+19), Tiran (+27.04) eta Caboren (+27.56) aurretik.
Gauzak horrela, Arraun Lagunakek segitzen du Euskotren Ligako sailkapen nagusiaren gorenean, 48 punturekin, eta Tiran dago jaitsiera postuan, 8 punturekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Xubane Uribarrena: “Atera dugun emaitza txukunetik gorakoa da”
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, emakumezkoen estropadan, ez da ezustekorik izan: Arraun Lagunak izan da onena, eta bideratuta utzi du bandera preziatua bereganatzeko lehia. Tolosaldea (+9), berriz, bigarren izan da, eta datorren igandeko jardunaldi erabakigarrian Euskotren Ligako txapeldunari garaipena garesti saltzen saiatuko da.
Itziar Eguren: “Kirikoren marka berdintzen saiatuko gara; gera dadila beste Kontxa bat Donostian”
Arraun Lagunakek bosgarrenez irabazi du Liga, laugarrena jarraian. 15 bandera lortuta, garaitezinak dira. Itziar Eguren Arraun Lagunaken presidenteak azaldu du orain Kontxaren bila joango direla.
Donostiak Euskotren Ligako titulua ospatu du Arraun Lagunakekin
Gipuzkoako hiriburuko kluba ezin hobeto aritu da 2026ko Euskotren Ligan: jokatu diren bandera guztiak irabazi ditu, 15, eta txapelketan izandako 16 jardunaldietan gailendu da. Udalbatzak Donostiako Udal Liburutegi Nagusian egin dio harrera igande arratsaldean.
Nagore Osoro: “Etxekoek badakite benetan zenbat kostatzen den"
Nagore Osoro Arraun Lagunakeko patroiak bere inguruko jendeari eskaini dio garaipena.
Amaia Eguren: “Estropada guztiak irabaztea historikoa da”
Donostia Arraun Lagunakeko kidea oso kontentu dago lortu duten errekorrarekin.
Horrela jaso du Arraun Lagunakek Euskotren Ligako garaikurra!
Lugañene ontziko arraunlariek Euskotren Ligan jokatutako bandera eta estropada guztiak irabazi dituzte.
Mar Larrea: “Goazen Kontxaren bila!"
Arraun Lagunakek historia egin du Euskotren Liga irabazita, jokatutako estropada guztietan gailenduta. Donostiarrak oso nagusi izan dira eta pozarren agertu dira Zarauzko bigarren jardunaldiaren amaieran. Liga amaituta, Kontxa da orain helburu nagusia.
Nagore Osoro: “Gaur behintzat emozio pixka bat egon da"
Arraun Lagunakek denborarik onena egin du Zarauzko Ikurrinako lehenengo jardunaldian, San Juanekin lehia estua izan ostean.
Talde giroa eta prestaketa, Arraun Lagunaken bost liga garaipenen gakoak
Ane Sanchez, Aiora Belartieta, Lorea Etxabe, Mar Larrea eta Xubane Uribarrena lekuko izan dira Aurraun Lagunakek irabazitako bost ligetan. Garaipen guzti horien gakoa “talde giro ona” dela adierazi dute, baita prestaketa mental eta fisikoa ere, besteak beste.
Arraun Lagunaken azken metroak Getariako estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Getariako estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.