Euskotren Liga
2025/06/17 - 14:44
Maren Etxabe, sagar artean hazitako arraunlaria
Maren Etxabe Arraun Lagunake taldeko arraunlaria da. Hernanin hasi zen arraunean. Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu Donostiako taldearekin. Arraun Lagunaken arrakastarako arraunlari garrantzitsua izan da. 19 urte ditu, eta irabazteko gosez dago.
2025/06/12 - 14:19
Euskotrenek TKEren emakumezkoen liga nagusia babesten jarraituko du datozen lau urteetan
Traineruen Kluben Elkarteak eta Euskotrenek elkar lotzen dituen babes akordioa berritu dute. Ondorioz, Euskotrenek emakumezkoen liga nagusia babesten jarraituko du, gutxienez beste lau urtez.
2025/01/31 - 22:02
Andrea Astudillok ez du Arraun Lagunaken jarraituko: ''Bota egin naute''
Andrea Astudillo Arraun Lagunakeko patroiak ez du Donostiako klubean jarraituko, bere nahien kontra, bota egin baitute. EITB Media berarekin izan da, gatazkaren arrazoiak zeintzuk izan diren galdetzeko.
2024/09/18 - 16:30
Amane Jimenez, Zumaiako patroia: ''Lortutakoa ez da oparia, merezi dugulako gaude hor''
Asteburuko play-offetan Euskotren Ligarako igoera lortuta, Amane Jimenez Zumaiako patroiak lorpena aztertu du elkarrizketa honetan, egindako lana azpimarratzeaz gain.
2024/09/15 - 18:48
2024ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 29an hasiko da Galizian VI Bandeira Cidade da Coruñarekin, eta abuztuaren 18an amaituko da Zarautzen XV. Zarauzko ikurrinarekin.
2024/09/15 - 16:54
Zumaia eta Astillero Euskotren Ligan lehiatuko dira 2025ean
Zumaiak eta Astillerok arraunaren maila gorenera igotzea lortu dute, eta Euskotren Ligan lehiatuko dira datorren denboraldian. Astillero onena izan da play-offeko bi jardunaldietan, eta Zumaia bigarren bi egunetan. Biak ala biak, onenekin borrokatuko dira 2025ean.
2024/09/15 - 15:50
2024ko Euskotren Ligako play-offeko 2. jardunaldia: Zumaiaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zumaia nagusitu da play-offeko 2. jardunaldian, eta Euskotren Ligan lehiatuko da datorren denboraldian. Bideo honetan duzu ikusgai taldearen estropada, ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/15 - 15:38
2024ko Euskotren Ligako play-offeko 2. jardunaldia: Astilleroren estropada, ontzi barrutik ikusita
Astillero bigarren izan da play-offeko 2. jardunaldian, eta Euskotren Ligan egongo da datorren denboraldian. Bideo honetan duzu ikusgai taldearen estropada, traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/15 - 14:32
Sonia Boubeta (Astillero): ''Datorren denboraldian arraunaren 'Txapeldunen Ligan' izango gara''
Sonia Boubeta Astilleroko entrenaitzaile eta arraunlaria pozarren agertu da, bere taldeak datorren denboraldian Euskotren Ligan lehiatzeko plaza eskuratu dutelako, kanporaketako bi jardunaldiak irabazita.
2024/09/15 - 14:07
Naroa Goikoetxea (Zumaia): ''Uda oso gogorra izan da guretzat, eta horrelako garaipen bat behar genuen''
Naroa Goikoetxea Zumaiako patroia pozarren agertu da datorren denboraldian Euskotren Ligan lehiatzeko plaza eskuratu dutelako, eta esker oneko hitzak izan ditu taldekide guztientzat.
2024/09/15 - 14:04
Astilleroren eta Zumaiaren ospakizuna, Euskotren Ligara igotzea lortu ostean
Astillero eta Zumaia Euskotren Ligara igo dira, play-offetako bi jardunaldietan Astillero nagusituta eta Zumaia bigarren izanda. Hemen duzu ikusgai nola ospatu duten igoera Coruñako eta Gipuzkoako taldeetako neskek.
2024/09/15 - 13:49
Astillero eta Zumaia arraunaren maila gorenean lehiatuko dira datorren denboraldian
Emakumezkoen play-offean, Astillero nagusitu da Portugaleteko uretan, eta Zumaia bigarren izan da, Chapela eta Caboren aurretik. Bi jardunaldietako emaitzei erreparatuta, eta puntu batuketa eginda, Euskotren Ligan izango dira datorren denboraldian Kantabriako taldea eta Zumaiako Telmo Deun.
2024/09/14 - 21:06
Jimenez (Zumaia): ''Gustura geratu gara eta bihar berriz irabaztera irtengo gara''
Amane Jimenez Zumaiako patroia pozik azaldu da Euskotren Ligako play-offetako lehen jardunaldian lortutako bigarren postuarekin. Segundo bat atera die Astillerok, eta bigarren jardunaldian irabaztera irtengo direla nabarmendu du.
2024/09/14 - 20:07
Astillerok eman du lehen kolpea Bermeon, eta bigarren izan da Zumaia
Zumaiak estropada oso ona egin du, baina azken luzean Astillerok aurrea hartu dio, eta Kantabriako taldeak egin du denborarik onena, segundo bat baino gutxiagoko aldearekin izan bada ere.
2024/09/11 - 23:31
Cabo, Astillero eta Chapela: nola iritsi dira play-offetara Zumaiaren aurkariak?
Cabo Euskotren Ligan duen tokiari eusten saiatuko da, Astillerok ETE Liga irabazi du, eta Chapela Galiziako Ligako txapelduna da. Galiziako biak, Zumaia eta Cabo ez bezala, Kontxan aritu dira. Telmo Deuneko arraunlarien aurkariak diren hiru traineruak aztertu ditugu.
2024/09/11 - 18:48
Zumaiak Euskotren Ligarako igoera bereganatu nahi du, asteburuko play-offean
Bermeon eta Portugaleten izango dira play-offak, eta Zumaiaren helburua izango da aurreneko bi tokietako bat eskuratzea; Astillero, Cabo eta Chapela izango dira aurkariak. EITB Amane Jimenez patroiarekin eta Jule Egiguren arraunlariarekin izan da.
2024/09/10 - 16:30
Denboraldi biribila egin du Arraun Lagunakek
Mar Larrea eta Nahikari Azkue arraunlariek nola sentitzen diren kontatu dute elkarrizketa honetan.
2024/09/08 - 17:18
2024ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldia: Donostiarraren estropada, traineru barrutik ikusita
Donostiarra bigarren izan da emakumezkoen Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Ikusi nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak.
2024/09/08 - 17:13
2024ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldia: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio hirugarren izan da emakumezkoen Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Ikusi nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak.
2024/09/08 - 17:03
Arraun Lagunakek hirugarrenez jarraian irabazi du Kontxako Bandera, denboraldi historikoa borobilduta
Donostia Arraun Lagunak nagusitasun handiz gailendu da Kontxako Banderan. Denboraldi honetan, Euskotren Liga eta jokoan izan diren bandera guztiak irabazi dituzte Juan Mari Etxabek entrenatutako neskek.