Arraun Lagunakek matematikoki irabazi du Euskotren Liga, Pasai Donibanen ere gailenduta
Arraun Lagunak taldeak orain arte jokatutako bandera guztiak irabazi ditu. Irudia: Aitor Arrizabalaga / ACT.
Arraun Lagunak Euskotren Liga irabaztea ziurtatu du, Pasai Donibaneko estropadan gailenduta. Aurreko jardunaldi guztietan bezala, Lugañene ontziko neskak jaun eta jabe izan dira eta eurek eraman dute Pasaiako Ikurriña.
Juan Mari Etxabek entrenatutako eskifaiak, denbora guztiak txikitu ditu Pasai Donibaneko estropada eremuan, eta marka berria ezarrita lortu dute garaipena.
Gaurkoan nahikoa zitzaien Tolosaldearen aurretik geratzea ligako koroa ziurtatzeko. Horixe bete dute, eta bukaeran 8 segundo atera dizkiote Nerea Perezen zuzendutako ontziari eta 14 Oriori eta lehen txandan nagusi izan den Hibaikari.
Lehen txanda horretan, Hibaikak segundo bat atera dio Astillerori, bi Donostiarrari eta 10 Zumaiari.
Ligako sailkapenari dagokionez, eta datorren asteburuan Orion jokatuko diren bi jardunaldien faltan, Arraun Lagunakek 104 puntu dauzka, eta 13 garaipen, eta Tolosaldeak 80. San Juan da hirugarren, 61 punturekin.
Estropadako denborak
Ligako sailkapena