Bermeo Urdaibai
2024/07/27 - 22:45
Urdaibaik gogotik lan eginda irabazi du zazpigarrena
Zierbena bakarrik izan da gai Urdaibairi presioa egiteko, baina Bermeoko traineruak zazpigarren bandera eskuratu du.
2024/07/27 - 22:02
Gorka Aranberri: ''Gu ez gara erlaxatuko''
Urdaibaik zazpigarren bandera irabazi du Eusko Label Ligan, Getxoko Ikurrina eskuratuta. Bermeoko taldea sendo dago Ligako sailkapenaren lehen postuan.
2024/07/23 - 19:15
Michel Ciznero: ''Ez nuen espero debuta hain azkar egitea; oso urduri nengoen''
Michel Ciznero arraunlariak debuta egin zuen aurten Urdaibaiko tostetako batean. Argentinan jaiotako 21 urteko gazteak bi bandera irabazi ditu dagoeneko Eusko Label Ligan. Bere estreinaldia Bueuko uretan izan zen eta taldeak garaipena erdietsi zuen.
2024/07/21 - 16:40
Urdaibai garaipenaren bidera itzuli da Boiroko Banderan
Indar erakustaldia eginda, Urdaibai denboraldiko seigarren estropadan nagusitu da, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik. Hondarribiak lan oso ona egin du, eta hurrengo jardunaldian ohorezko txandan arituko da.
2024/07/21 - 15:59
Bezperan galdutakoa berreskuratu du Urdaibaik, Boiroko Bandera irabazita
Indar erakustaldia eginda, Urdaibaik denboraldiko seigarren bandera eskuratu du, Donostiarraren eta Zierbenaren aurretik sartuta. Hondarribiak lan oso ona egin du, eta hurrengo jardunaldian ohorezko txandan arituko da.
2024/07/14 - 16:53
Urdaibaik Bilboko Banderako arantza atera du
Ez da sorpresarik izan, eta Urdaibaik irabazi du Sestaoko Bandera. Atzetik aurrera eginda, Bou Bizkaiak estropada irauli du sasoiko bosgarren bandera eskuratu eta uztailaren 13ko arantza kentzeko.
2024/07/14 - 16:50
2024ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/13 - 23:21
2024ko Eusko Label Ligako Bilboko Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibai bigarren izan da Eusko Label Ligako Bilboko Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/07 - 16:53
Beste asteburu biribil bat Urdaibairentzat
'Bou Bizkaia'k Petronor Bandera irabazi du Zierbenako uretan, Ligako laugarren jardunaldian bere laugarren garaipena erdietsita.
2024/07/07 - 16:52
Urdaibaik irabazi du Petronor Bandera
Lautik lau eskuratu dituzte bizkaitarrek, eta jaun eta jabe dira Eusko Label Ligako sailkapenean. Hondarribia izan da bigarren Zierbenako uretan jokatutako estropadan, eta etxeko taldea, galipoak, hirugarren.
2024/07/07 - 16:15
Gorka Aranberri: ''Taldea behar da, motorra behar da, eta nik badauzkat''
Urdaibaik Petronor Bandera irabazi du Zierbenako uretan, Ligako laugarren jardunaldian bere laugarren garaipena erdietsita. "Taldea behar da, motorra behar da, eta nik badauzkat", adierazi du Gorka Aranberri patroiak.
2024/07/07 - 16:05
2024ko Eusko Label Ligako Petronor Bandera: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibaik bereganatu du garaipena Eusko Label Ligako Petronor Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/06 - 23:24
2024ko Eusko Label Ligako Fabrika Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik
Urdaibai lehen postuan sailkatu da Eusko Label Ligako Fabrika Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/07/06 - 22:09
Urdaibai argi eta garbi gailendu da Fabrika Banderan
Bermeotarrak aurkariak baino askoz gehiago izan dira, 18 segundo atera baitizkiote bigarren sailkatu den Zierbenari eta 32 segundo hirugarrenari, Hondarribiari.
2024/07/01 - 17:13
Urdaibai eta Arraun Lagunak, nagusi lehen bi jardunaldietan
Bizkaitarrek erakustaldia eman dute Eusko Label Ligako lehen bi jardunaldietan eta sendo hasi dute denboraldia lidergoan. Beste horrenbeste egin du Arraun Lagunakek Euskotren Ligan, bitik bi irabazita.
2024/06/30 - 16:41
Urdaibaik 100. garaipena lortu du, ligako historian
Bermeoko trainerua jaun eta jabe izan da Bueuko Banderan, eta Eusko Label Ligako lider da, aurreneko bi jardunaldiak irabazita.
2024/06/30 - 16:12
Iker Zabala: ''Ez da erraza dena irabaztea, gure arraunlariek kriston kalitatea daukate''
Bitik bi, Urdaibaik Eusko Label Ligako lehen bi jardunaldiak irabazi ditu Galiziako uretan, eta lider dira ligako sailkapenean.
2024/06/30 - 15:50
Urdaibaik erakustaldia emanda irabazi du Bueuko Bandera
Bermeotarrek beste erakustaldi bat eman dute Galiziako uretan, eta Eusko Label Ligako 100. garaipena lortu dute. Zierbena izan da bigarrena, eta Orio, hirugarrena.
2024/06/29 - 22:52
Urdaibaik ez du hutsik egin Eusko Label Ligako estreinako estropadan
Bermeoko taldeak irabazi du Coruñako Bandera, 2024ko Eusko Label Ligako lehenengoa. Hondarribia izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren. Hala, bada, Urdaibai da 2024 denboraldiko sailkapen nagusiko lehen liderra.
2024/06/29 - 21:51
Urdaibaik bikain ekin dio 2024ko Eusko Label Ligari, Coruñako Bandera irabazita
Bermeoko taldeak garaipena bereganatu du 2024 denboraldiko lehen estropadan, Coruñako uretan nagusituta. Hondarribia izan da bigarren eta Donostiarra hirugarren.