Bermeo Urdaibai
2022/08/07 - 16:29
Gorka Aranberri: ''Besteen akatsak aprobetxatzen jakin behar da''
Hondarribiak 2. ziabogan egindako akats batek baldintzatu du Getariako Ikurrina. Hauek dira Gorka Aranberri, Urdaibaiko ptaroiaren hitzak, garaipena lortu ostean.
2022/08/07 - 16:01
Urdaibairentzat Getariako Ikurrina eta Eusko Label Ligako lidertza
Bermeoko taldeak asteburu bikaina biribildu du Getariako urtean nagusituta eta Hondarribiko Bandera irabazita. Gainera, Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan kokatu da.
2022/08/06 - 22:55
Urdaibaik denboraldiko bigarren bandera bereganatu du
Hondarribiko uretan lortu du Urdaibaik denboraldiko bigarren bandera. Bihar Getarian izango den estropadan, herriko trainerua ohorezko txandan arituko da.
2022/08/06 - 22:32
Urdaibaik nagusitasunez irabazi du Hondarribiko Bandera
Urdaibaik urteko bigarren bandera lortu du Hondarribiko uretan. Galizian lortutako banderaz geroztik ez zuten garaipena lortzen bermeotarrek Eusko Label Ligan.
2022/08/06 - 22:14
Urdaibaik irabazi du Hondarribiko Bandera, erakustaldia emanda
Bermeoko taldea jaun eta jabe izan da Hondarribiko uretan jokatu den Mapfre Banderan. Hondarribiak bigarren amaitu du etxeko estropada, baina Eusko Label Ligako lidertza sendotu du.
2022/08/06 - 22:05
Gorka Aranberri: “Ondo irakurri dugu estropada hasieratik, eta egindako lana biribila izan da”
Urdaibaik urteko bigarren bandera lortu du Hondarribiko uretan. Gorka Aranberri pozik agertu da bere traineruak egindako lanarekin. Aurreko astean hurbil egon eta gero, bermeotarrek garaipena lortu dute gaur.
2022/07/31 - 16:11
Foto-finisha behar izan duen amaiera zirraragarria Hondarribia eta Urdaibairen artean
Liderrak bere burua aldarrikatu du Lekeitioko uretan, Urdaibairi azkeneko metro sutsuetan garaipena kendu ostean. 4. Bandera Ama Guadalupekoarentzat, gaurkoan 12 ehunenengatik.
2022/07/26 - 18:07
Alain Colunga, Urdaibaiko arraunlaria: ''Gure helburua liga irabaztea da''
Astelehenean Traineruen Euskadiko txapeldun izatea lortu zuen Bou Bizkaiak. Liga irabaztea da bizkaitarren hurrengo helburua.
2022/07/15 - 19:01
Gorka Aranberriren itzulera gozoa
Gorka Aranberri Urdaibaiko patroia da. Bermeorekin Coruñako Bandera irabazi berri du. Taldea Eusko Label Ligako goialdean kokatuta dago eta Aranberri gozatzen ari da. 2011tik 2016ra bitartean egon zen taldera itzuli da.
2022/07/10 - 15:57
Urdaibai Coruñako Banderako irabazle, bigarren jardunaldian ere garaipena lortuta
Bermeoko taldeak bereganatu du Cidade da Coruña Bandera, bigarren jardunaldiko estropada irabazita. Lehenengo jardunaldian ere nagusi izan zen. Donostiarra izan da bigarren, eta Hondarribia hirugarren.
2022/07/09 - 23:37
Urdaibaik erakustaldia eman du Coruñako Banderako lehen jardunaldian
Bermeoko taldeak Cidade da Coruña Bandera irabazteko aurrerapausoa eman du, lehen jardunaldian nagusituta. Urdaibaik 7 segundo atera dizkio Oriori eta 10 segundo Hondarribiari.
2022/06/29 - 19:48
Zabalaren ustez, Bermeo-Urdaibaik irabaziko du Eusko Label Liga; Elortegik Zierbena ikusten du txapeldun
Iker Zabala Bermeo-Urdaibaiko entrenatzaileak eta Jon Elortegi Zierbenako entrenatzaileak, euren ustez Eusko Label Liga nork irabaziko duen kontatu digute.