Bermeo Urdaibai
2024/06/27 - 15:01
Urdaibai, Zierbena eta Hondarribia Eusko Label Ligako buruan egotea espero da
Urdaibai aurreko urteko irabazlea da, eta aurtengo txapelketa irabazteko faborito nagusia bera da ere. Harengandik gertu Zierbena eta Hondarribia izango dira aurreikuspen guztien arabera. Orio berriz, ohorezko txandaren bila ibiliko da.
2024/06/24 - 23:10
Iker Zabala, Urdaibai: ''Nahiz eta gauza asko irabazi, prest daude berriz irabazteko''
Bermeo-Urdaibai taldeko entrenatzailea elkarrizketatu dugu EITBn. Oso seguru azaldu da bere taldearen indarraz, eta aurkariak baino "koxka bat gorago" daudela ziurtatu du.
2024/01/03 - 15:55
Gorka Aranberriren eta Andrea Astudilloren nahiak, urte berriari begira
Bermeo eta Arraun Lagunak taldeetako patroiek, Gorka Aranberrik eta Andrea Astudillok, 2024rako dituzten asmoen eta nahien inguruan hitz egin dute bideo honetan.
2023/10/05 - 22:48
Nerea Perez eta Gorka Aranberrik irabazi dute patroi onenaren saria
Arraun denboraldia amaituta, patroi onenen sariak banatu dituzte. Nerea Perez Donostiarrako patroiak irabazi du Euskotren Ligako EITBren saria. Eusko Label Ligan, berriz, Gorka Aranberri Urdaibaiko patroiak irabazi du CaixaBank Saria.
2023/09/20 - 16:45
Iker Zabala: ''Indartsuenak garela erakutsi dugu, eta mentalki ere sendoak garela''
Iker Zabala Bermeo-Urdaibai taldeko entrenatzaileak denboraldiaren balorazioa egin du, etorkizuneko asmoen inguruan hitz egiteaz gain. Oso pozik dago egindako lanarekin.
2023/09/17 - 22:42
Urdaibaiko zaleek harrera beroa egin diete 2023ko Eusko Label Ligako txapeldunei
Urdaibai da 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna, eta zaleek harrera egin diote taldeari. Festak eztanda egin du Brmeon taldeko kide guztiak oholtzara igo eta koroa jarraitzaileei eskaini dietenean.
2023/09/17 - 16:12
Urdaibaik Eusko Label Ligako txapeldunaren koroa jaso duen momentua
Urdaibai da 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna. Bermeoko taldea hirugarren izan da El Corte Ingles Banderan, txapelketako azken estropadan, baina Bermeoko Ikurriñan utzi zuen erabakita liga. Bideo honetan duzu ikusgai nola jaso duten txapeldunen koroa.
2023/09/16 - 22:56
Urdaibaik Bermeoko Ikurrina irabazi eta Eusko Label Liga bereganatu du
Bermeoko trainerua aise nagusitu da bere etxean azken bi luzeetan erakustaldia emanda eta, Hondarribiari 18 segundo aterata, bere bederatzigarren Eusko Label Liga eskuratu du.
2023/09/16 - 22:29
2023ko Eusko Label Ligako Bermeoko Ikurrina: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik
Urdaibai nagusitu da Bermeoko Ikurrinan eta, garaipen horrekin, 2023ko Eusko Label Ligako txapeldun izandatu da. Bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/09/16 - 21:42
Urdaibai, 2023ko Eusko Label Ligako txapelduna Bermeoko Ikurrina irabazita
Traineru bizkaitarrak Bermeoko Ikurrina irabazi du, bere etxean, eta Hondarribiari nahikoa alde atera dio txapeldun izateko.
2023/09/12 - 16:45
Alain Colunga, Urdaibaiko arraunlaria: ''Gure sekretu handiena dugun gogoa da''
Bermeo-Urdaibaik irabazitako zazpi banderetan hartu du parte Alain Colunga arraunlari ondarrutarrak. Besteak beste, taldearen sekretua zein den kontatu du elkarrizketa honetan.
2023/09/07 - 16:45
Iker Zabala: ''Edonork irabaz dezake, baina badakigu indartsuena Urdaibai dela''
Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaileak igandeko erronkari begira hitz egin du. Haren ustez, ez dute aurkaririk, eta erasora irtengo dira Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian.
2023/08/28 - 18:00
Urdaibaik eskura du aurtengo koroa
Bermeoko ontziak garaipen handia lortu zuen igandean eta larunbatean egindako estropada kaskarra konpondu zuen. Horrela, Bou Bizkaiak 9 puntuko aldea du sailkapenean Hondarribiarekin, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
2023/08/27 - 17:33
Getarian irabazita, Eusko Label Liga urdinez tindatu du Urdaibaik amaierarako bi jardunaldiren faltan
Ekaitza eta itsaso zakarra protagonista izan dituen jardunaldian, Zierbenak bigarren egin du, Donostiarrak hirugarren, Kaikuk laugarren eta Hondarribiak bosgarren.
2023/08/27 - 17:28
Urdaibaik denboraldiko 10. garaipena lortu du Getarian
Bou Bizkaiak erakustaldia eman du berriro eta Zierbenaren, Donostiarraren eta Kaikuren aurretik gailendu da. Hondarribiak bosgarren egin du eta 9 puntura da orain Eusko Label LIgako sailkapenean, amaierarako bi jardunaldiren faltan.
2023/08/27 - 17:07
Gorka Aranberri: ''Bermeok kolpea jasotzen duenean azkar altxatzen da''
Urdaibaiko patroia pozik agertu da estropadarekin, "atzo ez ginen sentsazio onarekin joan, eta gaur irribarretsu nago irabazi dugulako" adierazi du. "Estropada oso gogorra izan da, irabazten duenak bakarrik disfrutatzen duen horietakoa". "Dagoeneko, Kontxan pentsatzea tokatzen da" gaineratu du.
2023/08/27 - 16:23
2023ko Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Getariako Ikurrina, eta bideo honetan ikus dezakezu arraunlariek nola bizi izan duten estropada ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2023/08/20 - 16:54
Urdaibaik irabazi du Zarauzko Ikurriña, bi jardunaldietan erakustaldia emanda
Zierbena bigarren izan da, bigarren txanda nagusitasunez irabazita, Donostiarra hirugarren eta Hondraribia laugarren.
2023/08/20 - 16:49
Urdaibaik laugarrenez irabazi du Zarauzko Ikurrina
Bizkaitarrek beste erakustaldi bat eman dute, aurkari guztiak txiki utzita. Ligako sailkapenean, Zierbena bigarren da orain bermeotarren atzetik, Hondarribiarekin puntuetara berdinduta.
2023/08/20 - 16:35
2023ko Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrinako 2. jardunaldia: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita
Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrina. Bermeoko taldea garaile izan da bigarren jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu patroiak eta arraunlariek nola bizi izan duten estropada, ontzi barrutik, minikameren irudiei esker.