Eusko Label Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orio nagusi Pasai Donibanen ere

Hala, 'San Nikolas' ontziak Eusko Label Ligaren buruan jarraitzen du, 11 bandera eskuratuta, eta eremu horretako marka hobetu du gainera.

Orio Pasaiko Ikurrina

Orioko arraunlariak, estropada irabazi berritan. Argazkia: Aitor Arrizabalaga / ACT

Orioren bolada onak ez du etenik, eta larunbat honetan ere garaipena erdietsi du Pasai Donibaneko estropadan. Hala, Eusko Label Ligaren buruan jarraitzen du, 11 bandera irabazita, eta eremu horretako marka hobetu du gainera.

Ohorezko txandan, Oriok estropadaren agintea hartu du azkar batean. Gertu izan ditu hasieran Zierbena, Bermeo eta Getaria, baina aldea handitzen joan da estropadak aurrera egin ahala. Inork ez du arriskuan jarri San Nikolas ontziaren garaipena, eta, horrela, 19 minutu eta 39 segundoko denbora eginda irabazi du bandera. Bigarren Zierbena sailkatu da, 8 segundora, eta hirugarren, berriz, Bermeo, 15era.

Lehen txandan, Chapela, Ares, San Juan eta Santurtzi aritu dira. Ontzi galiziarra izan da azkarrena erreferentzia faltak traineru guztiei eragin dien estropadan, eta 20 minutu eta 26 segundoko denbora eginda nagusitu da. Santurtzi hirugarren sailkatu da txanda horretan, ziabogan arraun txikia apurtu ostean.

Bigarren txandan, Lekittarra izan da helmugaratzen lehena, eta aurrekoen denbora guztiak hobetu ditu, Chapela baino 14 segundo gutxiagoko eginda. Ondarroa eta Hondarribia, aldiz, atzetik geratu dira. Hala ere, Donostiarrak lortu du ordura arteko denborarik onena, 20 minutu eta 2 segundokoa, Lekittarrak baino 9 segundo gutxiago.

Publizitatea
X
Publizitatea
X