Txirrindularitza
2025/06/29 - 15:51
Ane Santestebanen erorikoa, lasterketaren buruan zihoanean
Gipuzkoarrak erorikoa izan du Espainiako Txapelketan, helmugarako 15 kilometrora, lasterketaren buruan zihoanean. Azkenean, bosgarren helmugaratu da.
2025/06/29 - 15:33
Ane Santestebanek erorikoa izan du Espainiako Txapelketako lasterketan
Laboral Kutxako txirrindularia lurrera joan da, helmugarako 15 kilometroren faltan, lasterketaren burua zihoanean eta garaipena eskuratzeko moduan zela ematen zuenean.
2025/06/28 - 22:53
Richard Carapazek ez du parte hartuko Frantziako Tourrean, infekzio gastrointestinal baten ondorioz
Txirrindulari ekuadortarrak bere sare sozialen bidez eman du horren berri.
2025/06/28 - 22:20
Urrea Ostizentzat eta zilarra Aranguren eta Urkaregirentzat, Espainiako errepideko txapelketan
23 urtez azpiko gizonezkoen lasterketa arratsaldean jokatu da. Bertan, Yago Aguirre gipuzkoarrak urrezko domina lortu du helmugarako 15 kilometroren faltan ihes eginda.
2025/06/27 - 20:10
Bost zilar eta brontze bat euskal txirrindularitzarentzat Espainiako erlojupeko txapelketan
Elite mailan, 23 urtez azpikoetan eta junior kategorian igo dira euskal ziklistak podiumera.
2025/06/24 - 23:07
Vismak Jonas Vingegaard, Van Aert, Jorgenson, Simon Yates eta Kuss izango ditu Frantziako Tourrean
Tiesj Benoot, Victor Campenaerts eta Edoardo Affini ere izango dira Herbehereetako taldean, uztailaren 5ean hasiko den eta EITBk zuzenean emango duen lasterketan; Vismaren helburua da Frantziako Tourra berriro ere irabaztea.
2025/06/24 - 14:48
Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak 2025eko Italiako Giroan parte hartuko du
Euskal taldea utzilaren 6tik 13ra artean egingo den Italiako lasterketan egongo da.
2025/06/24 - 02:17
2025eko Frantziako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
112. Frantziako Tourra uztailaren 5etik 27ra bitartean jokatuko dute, eta Lillen hasiko da eta Parisen amaitu; EITBk, eitb.eus-en eta ETBren bidez, lasterketako etapa guztiak emango ditu, zuzenean.
2025/06/22 - 20:38
Joao Almeidak irabazi du Suitzako Tourra, azken erlojupekoan erakustaldia emanda
Txirrindulari portugaldarrak 30 segundo baino gehiagoko desabantaila berreskuratu du 10 kilometroko azken erlojupekoan sailkapen nagusia irabazteko.
2025/06/21 - 19:26
Almeidak 7. etapa irabazi du, esprintean, eta aldea murriztu du sailkapen nagusian
Sailkapen nagusian, Kevin Vauquelin Arkea-B & B Hotels taldeko txirrindulari frantziarrak jarraitzen du lider, eta 33 segundora du Joao Almeida (UAE) eta 41era Julian Alaphilippe (Tudor).
2025/06/20 - 19:33
Meeusek irabazi du seigarren etapa, eta Vauquelinek jarraitzen du lider
Meeusek bere taldearen lana aprobetxatu du bere kirol ibilbideko 13. garaipena eta denboraldiko bigarrena lortzeko, Davide Ballerini (Astana) italiarra eta Lewis Askey (Groupama FDJ) britainiarra menderatuta.
2025/06/19 - 19:19
Oscar Onleyk irabazi du Suitzako Tourreko etapa nagusia, eta Kevin Vauquelinek bereganatu du maillot horia
Picnic-PostNL taldeko txirrindulari eskoziarrak UAEko Joao Almeida menderatu du, esprintean, helmugako pankartapean; Arkea- B&B Hotels taldeko ziklistak, ordea, Gregoireri kendu dio maillot horia. Sailkapen nagusian, Alaphilippe bigarren postuan dabil, eta Almeida hirugarren tokian.
2025/06/18 - 19:00
Almeidak irabazi du Suitzako Tourreko laugarren etapa, eta Gregoirek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du
UAE taldeko txirrindulari portugaldarra, aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren irabazlea bera, amaierarako ia berrogeita hamar falta zirela gelditu da lasterketa buruan, eta maillot horiaren lehian dabiltzan gaineko ziklistekiko lortu duen aldeari eutsi dio.
2025/06/17 - 22:51
Mikel Landa: ''Nahiko ondo nago; burua Espainiako Vueltan daukat jarrita''
Ana Ramos Euskal Telebistako "Kirolak" saioko aurkezleak Soudal Quick-Stepeko txirrindularia elkarrizketatu du. Mikel Landak esan digu "osatzen" hasi dela, eta helburu duela "urtea, denboraldia, bizikletaren gainean bukatzea".
2025/06/17 - 19:35
Quinn Simmonsek irabazi du Heidenen, eta Gregoirek maillot horiari eutsi dio, Suitzako Tourrean
Lidl-Trek taldeko txirrindulari estatubatuarra eguneko ihesaldian izan da, beste bost txirrindularirekin, eta helmugarako hogei kilometro gelditzen zirela jo du erasoa; Simmonsek tropelarekiko zuen abantaila aldeztu du, eta faboritoen multzoa 18 segundora helmugaratu da.
2025/06/17 - 12:06
Dauphine Kriteriumak izen berria izango du: Tour Auvergne-Rhône-Alpes deituko da 2026tik aurrera
Frantziako lasterketak, lehenago Dauphine Libere izenarekin ezaguna zenak, izena berria izango du datorren urtean.
2025/06/16 - 23:00
Usoa Ostolaza, Pirinioetako Tourra irabazita: ''Iruditzen zait oraindik badudala hobetzeko aukera''
Txirrindulari zarauztarrak bigarren aldiz jarraian irabazi du, asteburuan, Pirinioetako Tourra; EITBk elkarrizketatuta, Ostolazak Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldearen lana goraipatu du, eta nabarmendu du nola Italiako Giroan eta Frantziako Tourrean parte hartuko duen.
2025/06/16 - 19:21
Albanesek irabazi du Suitzako Tourreko bigarren etapa, Schwarzseen, eta Gregoirek lider jarraitzen du
EF Educationeko txirrindulari italiarra izan da azkarrena eguneko azken metroetan, Quinn Simmons Lidl-Trekeko estatubatuarraren erasoa baliatuta; Pello Bilbao zazpigarren postuan helmugaratu da, eta sailkapen nagusian ez da aldaketa nabarmenik izan.
2025/06/15 - 21:06
Tadej Pogacarrek irabazi du sailkapen nagusia, eta Lenny Martinezek azken etapa
Esloveniarra hirugarren helmugaratu da, eta Vingegaard bigarren, irabazlearengandik 34 segundora.
2025/06/15 - 20:56
Honela amaitu da 2025eko Dauphine Kriteriuma
Lenny Martinezek irabazi du Dauphine Kriteriumeko zortzigarren eta azken etapa. Tadej Pogacar hirugarren sartu da, 34 segundora, eta berak eraman du sailkapen nagusiko garaipena.