Txirrindularitza
2025/08/18 - 20:51
2025eko Espainiako Vueltako etapa guztien profilak eta ibilbideak
80. Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra bitartean jokatuko dute, eta Turinen hasiko da, Italian, eta Madrilen amaitu; bi etapa, hamargarrena, Sendaviva-Larra-Belagua, eta hamaikagarrena, Bilbo-Bilbo, Euskal Herrian egingo dituzte.
2025/08/10 - 19:39
McNulty estatubatuarrak irabazi du Poloniako Tourra, eta Pello Bilbao bederatzigarren sailkatu da
McNultyk lidergoa lortu du azken erlojupekoan gailenduta. Pello Bilbao 20. izan da azken etapan, irabazlearengandik 45 segundora, eta bederatzigarren amaitu du sailkapen nagusian.
2025/08/09 - 20:39
Isaac Del Torok irabazi du Burgosko Itzulia, eta Cicconek Neilako etapa handia
Mexikarrak buelta eman dio Leo Bisiaux ordura arteko liderrak zuen 26 segundoko aldeari. Sailkapen nagusian, Urko Berrade nafarra hamargarren izan da.
2025/08/09 - 19:00
Neilako aintziretako igoerako azken kilometroek erabaki dute Burgosko Itzulia
Isaac Del Toro (UAE) mexikarrak irabazi du lasterketa, helmugarako 2,5 kilometro falta zirenean erasoa jo eta bigarren helmugaratu ostean, Giulio Ciccone (Lidl) italiarraren atzetik.
2025/08/08 - 21:26
Mikel Landak 1.000 lehiaketa egun bete ditu profesionaletan, eta bere taldeak tarta bat oparitu dio
Arabako txirrindulariak Burgosko Itzuliko laugarren etapa hasi aurretik ospatu du mugarri berria bere taldekideekin batera.
2025/08/08 - 19:16
Carusok ihes eginda irabazi du Burgosko Itzuliko azken-aurreko etapa
Leo Bisiaux (Decathlon) frantziarrak jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan, itzulia azken etapa nagusian erabaki aurretik.
2025/08/08 - 19:01
Damiano Carusoren erasoa eta etapako azken kilometroa
Italiarrak Burgosko Itzuliko 4. etapa irabazi du, azken kilometroetan erasoa jota. Rui Costa izan da bigarren, eta lehen euskal txirrindularia, Xabier Mikel Azparren, 9. postuan sailkatu da, 3 minutu eta 15 segundora.
2025/08/08 - 13:19
2025eko Burgosko Itzuliaren ibilbideak eta profilak
47. Burgosko Itzulia abuztuaren 5ean hasiko da, asteartez, eta hilaren 9an amaitu, larunbatez, bost etapa jokatuta. EITBk zuzenean emango du lasterketa, egunero, 15:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
2025/08/07 - 19:36
Bisiaux da Burgosko Itzuliko lider berria, 3. etapa irabazita
Frantzako txirrindularia izan da onena 3. etapan. Bakarka heldu da helmugara, Cicconek, Pellizzarik, Del Torok eta Fortunatok osatutako laukoteari 9 segundo aterata. Leo Bisiauxek liderraren elastikoa jantzi du.
2025/08/07 - 19:08
Burgosko Itzuliko hirugarren etapako azken kilometroa eta Bisiauxen garaipena
Helmugarako kilometro bat baino gutxiago falta zenean, Léo Bisiauxek aurrea hartu du, gainerako txirrindulariak ezustean harrapatuta. Burgosko Itzuliaren hirugarren etapa irabazi du, Giulio Ciccone eta Giulio Pellizzari geratu dira atzetik.
2025/08/07 - 18:30
Mikel Landaren erasoa Burgosko Itzuliko 3. etapako Las Campaseko igoeran
Mikel Landa Burgosko Itzulian berragertu da Giroan eroriko gogorra izan eta ia bi hilabete lehiatu gabe egon ostean. 3. etapan, Las Campaseko igoeran, erasoa jo du, kilometro batzuk eman ditu tropelaren aurretik, baina talde nagusiak harrapatu egin du helmugarako 28 kilometro falta zirenean.
2025/08/06 - 20:29
Pello Bilbao bigarren izan da Poloniako Tourreko hirugarren etapan
Ben Turnerrek bereganatu du garaipena, esprintean Gernika-Lumoko txirrindularia eta Andrea Bagioli menderatuta. Paul Lapeirak lidertzari eutsi dio.
2025/08/06 - 19:56
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
2025/08/06 - 18:55
Moschettik irabazi du Burgosko Itzuliko 2. etapa
Matteo Moschetti nagusitu da bigarren etapan, esprint estuan garaipena bereganatuta. Malucelli izan da bigarren, eta Molano, hirugarren. Roger Adriak jarraitzen du sailkapen nagusiko lider.
2025/08/06 - 18:41
Burgosko Itzuliaren bigarren etapako azken kilometroa eta sprint estua
Azken kilometroa azkar joan da Burgosko Itzuliaren bigarren etapan. Azken esprintean ere, estu, parean iritsi dira helmugara. Azkenenan, Moschettik irabazi du etapa; Malucelli geratu da bigarren, eta Molano, jarraian.
2025/08/06 - 10:39
2025eko Itzulia Women lasterketako parte-hartzaileen eta dortsalen behin-behineko zerrenda ofiziala
19 taldetako 113 parte-hartzaile izango dira irteeran aurten. Mundu mailako emakumeen tropeleko izen nabarmenenak lehiatuko dira Euskal Herrian: Marlen Reusser 2023ko garailea eta Demi Vollering 2024ko irabazlea, besteak beste.
2025/08/05 - 20:36
Remco Evenepoel Red Bull-Bora-hansgrohe taldean arituko da 2026tik aurrera
Soudal-Quick Stepekin 2026 denboraldia amaitu arte kontratua izan arren, txirrindulariak adierazi dio taldeko zuzendaritzari ez duela bi aldeen arteko lotura luzatzeko asmorik, Soudalek onartu egin du Evenepoelen erabakia, eta Evenepoelek kontratua sinatu du Red Bull-Bora-hansgroherekin.
2025/08/05 - 19:49
Roger Adriak irabazi du Burgosko Itzuliko estreinako etapa, eta lasterketako lehen liderra da
Kataluniako txirrindulariak bereganatu du garaipena, azken metroetan Jordan Labrosse menderatuta. Hala, bada, Adria da lasterketako lehen liderra. Etapa amaieran Del Toro eta Ciccone erori egin dira.
2025/08/05 - 19:03
Burgosko itzuliaren lehen etapako azken kilometroa eta Ciccone eta Del Tororen erorikoa
Roger Adriák irabazi du Burgosko itzuliaren lehen etapa, Jordan Labrosse eta Eulálioz jarraituta. Gainera, helmugarako kilometro baino gutxiagoren faltan, erorikoa izan dute Cicconek eta Del Torok.
2025/08/05 - 13:51
Burgosko Itzulia zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en, gaurtik abuztuaren 9ra artean
ETB1ek eta eitb.eus-ek lasterketako bost etapak emango dituzte zuzenean abuztuaren 5etik 9ra artean. Emanaldiak 15:00etan hasiko dira. Burgosko Itzuliak maila handiko parte-hartzaileak izango ditu. Azpimarragarria da Mikel Landa bueltan izango dela, Italiako Giroan izan zuen erorikoaren ostean.