Franziska Koch nagusitu da Paris-Roubaixen, Marianne Vosen aurretik
Alemaniarrak suitzarra gainditu du azken metroetan bere palmareseko laugarren garaipena lortzeko.
Franziska Koch, helmugaratzen. Argazkia: Efe.
Franziska Koch (FDJ Suez) Alemaniako txapeldun bikoitza gailendu da Paris-Roubaix Femmes Hauts-de-France lasterketaren seigarren edizioa. Denainen hasi eta Andre-Pétrieux Belodromoan amaitu du te ibilbidea, 143.1 kilometro eginda. Kocheka Marianne Vos (Visma) herbeheretarra gainditu du azken metroetako esprintean.
Amaiera estu eta zirraragarria izan du lasterketak. Vos Munduko txapeldun hirukoitza baina abiadura handiagoa agertu du Kochek helmugan. Ondorioz, suitzarrak ezin izan die galtzada-harrien monumentu ospetsua gehitu bere palmaresan dituen 258 garaipenei.
Franzisca Koch (Mettmann, 25 urte) zistu bizian ibili da Roubaixeko belodromoan eta 3ordu 30 minutu eta 14segundoko denbora eginda gailendu da, batez besteko 40,8 km/h-ko abiaduran. Marianne Vos bigarren izan da, denbora berean.
Hirugarren postuan Pauline Ferrand Prévot frantziararrentzat izan da, 6 segundora. Lotte Kopecky belgikarra, berriz, laugarren helmugaratu da minutu eta 30 minutura.
Lasterketako ihesaldi nagusia helmugarako 44 kilometrora sortu da, .
Azken zatian, Bosch bakarrik geratu da lasterketa buruan Pauline Ferrand-Prévot eta Marianne Vos Visma taldeko txirrindulariekin.
Garaipena Vos eta Kochen artean jokatu dute, eta azkenean alemaniarra izan da azkarrena, lehia eder batean. Bere ibilbideko laugarren garaipena lortu du Kochek, eta bere palmareseko garrantzitsuena.
Zure interesekoa izan daiteke
Wout van Aertek ezin izan dio negarrari eutsi, Pogacar gainditu eta Paris-Roubaix irabazi ostean
Visma taldeko belgikarrak negar egin du, lurrean, helmuga zeharkatu bezain laster.
Van Aertek irabazi du Paris-Roubaix, esprintean Pogacar garaituta
Wout van Aert belgikarrak (Visma) irabazi du Paris-Roubaix lasterketaren 113. edizioa, Tadej Pogacar sprintean menderatuta. “Iparraldeko Infernua” izenarekin ere ezagutzen den probak berriro ihes egin dio esloveniarrari, eta bere palmaresean falta duen "monumentu" bakarra da.
Pogacar eta Vollering gailendu dira Flandriako Tourrean
Tadej Pogacarrek historia egiten jarraitzen du. Hirugarrenez irabazi du Flandriako Tourra, eta laugarren monumentua bereganatu du jarraian. Demi Vollering, berriz, lehen aldiz nagusitu da Flandrian.
Hau da Pogacar eta Evenepoelen deskalifikazioa eragiteko zorian egon den unea Flandriako Tourrean
Hainbat txirrindularik trenbide pasagune batean aurrera egitea erabaki dute, hesiak jaisten hasi arren, eta araudiak zigortu egiten du hori.
Ion Izagirre, garaile Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirrek hirugarrenez irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia, profesional gisa lehiatuko duen azken denboraldian. Ormaiztegiko txirrindularia bakarka helmugaratu da, bukaerarako bi kilometroren faltan eraso erabakigarria jota.
Izagirre: “Badirudi ongi datorkidan lasterketa dela"
Ion Izagirre (Cofidis) pozik azaldu da Miguel Indurain Sari Nagusia hirugarrenez irabazi ondoren. Ia hiru urte zeramatzan garaipenik gabe, eta etxean irabaztea beti dela berezia azpimarratu du, erretiroa hertuko duen urtean.
Ihesaldia jo eta erakustaldia eman du Ion Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirre (Cofidis) erakustaldia emanez gailendu da 2026ko Miguel Indurain Sari Nagusian. Ormaiztegiko txirrindulariak ihesaldia jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, eta inor ez da bere gurpila jarraitzeko gai izan. Hirugarrenez bereganatu du lasterketa, bere lehen garaipena 2023ko Tourretik.
Brustenga nagusi Adelie de Vitre Klasikoan, Gautherat deskalifikatu ostean
Gautherat deskalifikatu egin dute azken esprintean maniobra irregularra egiteagatik, eta, horrela, Kern Pharma taldeko txirrindulariak eskuratu du garaipena.
Filippo Gannak eta Marlen Reusserrek Flandrian Zehar klasikoan garaipena lortu dute
Txirrindulari italiarrak Wout Van Aert bertako idoloa gainditu du azken metroetan, jazarpen luze baten ostean. Suitzarra, aldiz, Demi Vollering eta Lieje Nooijen neerlandarren aurretik helmugaratu da.