Milan-San Remo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Silvestrik hobera egin du, 5 saihetsetako haustura eragin zion erorikoaren ondoren

Txirrindulari italiarrak istripu latza izan zuen joan den larunbatean, Milan San Remo lasterketan.

Debora Silvestri, Laboral Kutxako txirrindularia
Devora Silvestri Laboral Kutxako txirrindulariaren artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press

Debora Silvestri italiarrak, Laboral Kutxako txirrindulariak, hobera egin du larunbatean Milan San Remon izandako eroriko larriaren ostean. Istripuaren ondorioz, bost saihets-hezur hautsi eta sorbaldako mikrohaustura bat izan zuen. Ospitaleratuta segitzen du, taldeak jakinarazitakoaren arabera.

"Taldeko medikuek uste dute bere egoerak hobera egiten jarraituko duela. Txirrindulariak eta taldeak benetan eskertu nahi ditugu azken orduetan jasotako babes eta animo mezu guztiak ", gaineratu dute oharrean.

Cipressako jaitsieran, amaierarako 20 kilometro baino gutxiagora, Silvestrik eroriko ikusgarria izan zuen, ezin izan baitzuen saihestu hainbat korrikalariren artean gertatutako istripu bat. Zenbait metro behera erori zen, errepideko bazter-babesaren gainetik. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X