Del Torok Tirreno-Adriaticoko hiruhortza irabazi du
'Bi Itsasoen arteko lasterketa" irabazi duen lehen mexikarra da. Zazpigarren eta azken etapa, berriz, Jonathan Milanek eskuratu du.
Isaac del Toro. Argazkia: @TirrenAdriatico
Isaac del Toro (UAE Team Emirates-XRG) txirrindulari mexikarrak irabazi du Tirreno-Adriatico lasterketaren 61. edizioa, Civitanova Marche eta San Benedetto del Tronto arteko 142 kilometroko zazpigarren eta azken etapan aurreko egunetan sailkapen nagusian lortutako abantaila defendatu ostean. Azken etapa Jonathan Milan (Lidl-Trek) txirrindulariak eskuratu du.
Del Torok 42 segundoko errentarekin abiatu du gaurko etapa, eta azken kilometroetan izandako eroriko masibo batetik onik atera da, azken kilometroetako araudia dela-eta ez baitu eraginik izan.
Horrela, bi itsasoen arteko lasterketako hiruhortza altxatu duen lehen mexikarra izan da. Sailkapen nagusian, 40 segundoko aldea atera dio Matteo Jorgenson estatubatuarrari (Visma-Lease a Bike), eta 1 minutu eta 20 segundokoa Pellizzari (Red Bull) italiarrari.
Bestalde, azken esprint zirraragarrian Jonathan Milan (Lidl-Trek) italiarra nagusitu da. Milanek Sam Welsford (INEOS Grenadiers) eta Laurenz Rex (Soudal Quick Step) gainditu ditu azken metroetan.
Zure interesekoa izan daiteke
8. etapako garailea esprint estuan erabaki da
Lenny Martinezek eta Jonas Vingegaardek batera egin dituzte Paris-Nizako 8. etapako azken kilometroak, baina biek nahi izan dute garaipena eskuratu. Azken esprintean, frantziarra nagusitu da.
Jonas Vingegaardek irabazi du Paris-Niza, eta Lenny Martinezek azken etapa
Vingeggardek bere 45. garaipena lortu du, denboraldiko hirugarrena.
Del Toro nagusitu da Camerinoko igoeran, eta lidertza sendotu du
Mexikarrak (UAE) erasoa jo du Muro della Madonna delle Carceriren azken igoeran, eta Jorgenson (Visma) eta Pellizzari (BORA) txirrindulariekiko aldea handitu du.
Dorian Godon frantziarra nagusitu da Isolako minietapan; Vingegaardek lider jarraitzen du
Etapa 47 kilometrora murriztu dute eguraldi txarragatik, eta Pont Louis Nucera eta Isola artean jokatu dute.
Paris-Nizako 7. etapak 47 km bakarrik izango ditu eguraldi txarragatik
Gaurko irteera eguerdirako aurreikusita zegoen, baina antolatzaileek ibilbidea murriztea erabaki dute bigarren egunez jarraian. Txirrindulariak taldeen autobusetara itzuli dira, eta 13:45ean abiatuko dira, Isolako helmugatik 47 kilometrora.
Harold Tejadaren ihesaldia 6. etapako azken kilometroetan
Harold Tejada kolonbiarrak erasoa jo du helmugatik 5 kilometro baino gutxiagora eta tropelarekiko sei segundoko abantailarekin iritsi da helmugara.
Tejadak irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa, eta Vingegaardek lidergoari eutsi dio
Joshua Tarling, Igor Arrieta, Steff Cras eta Arthur Kluckers txirrindulariek osatutako taldeak egindako ihesaldia helmugarako bost kilometro falta zirela harrapatu du tropelak, eta Tejada aurreratu da azken metroetan.
Valgrenek irabazi du etapa, eta Del Toro lider jarri da berriro
Isaac del Torok (UAE) liderraren elastikoa berreskuratu du Michael Valgren danimarkarra (EF-Education) nagusitu den etapan.
Euskaltel-Euskadik Taiwango Tourra jokatuko du igandetik
Iaz Hennequinek etapa garaipen bat lortu zuen lasterketa horretan, eta Jordi Lopez hirugarren izan zen sailkapen nagusian.