2026ko Paris-Niza

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jonas Vingegaardek irabazi du Paris-Niza, eta Lenny Martinezek azken etapa

Vingeggardek bere 45. garaipena lortu du, denboraldiko hirugarrena.

NICE (France), 15/03/2026.- Danish rider Jonas Vingegaard of Team Visma-Lease celebrates on the podium wearing the overall leader's yellow jersey after the eighth and final stage of the Paris-Nice cycling race over 129.2km from Nice to Nice, France, 15 March 2026. (Ciclismo, Francia, Niza) EFE/EPA/SEBASTIEN NOGIER

Martinez eta Vingegaard helmugan. Argazkia: EFE

Jonas Vingegaard (Visma - Lease a Bike) danimarkarrak irabazi du Paris-Nizaren 84. edizioa, zortzigarren eta azken etapa lehiatuta. 129,2 kilometroko ibilbidea izan du, Kosta Urdineko hiriburuan hasi eta bukatu dena, eta Lenny Martinez (Bahrain) frantziarra nagusitu da.

Vingeggardek bere ibilbideko 45. garaipena eta denboraldiko hirugarrena lortu ditu. Azken etapan, buruz burukoa izan du Lenny Martinezekin, eta azken horrek esprintean irabazi dio, 3 ordu, 6 minutu eta 43 segundoko denbora eginda helmugaratuta.

Sailkapen nagusian, Vingegaard igo da podiumeko maila gorenera, Daniel Felipe (bigarren) eta Georg Steinhauser (hirugarren) ondoan zituela. Bestalde, Ion Izagirrek (Cofidis) zazpigarren bukatu du, 9 minutu eta 19 segundora.

Linguadorko igoeran, faboritoek Paret Peintreren ihesa baliogabetu dute, Vismak agintea hartu du eguneko azken mendate puntuagarrian, eta Vingegaard bakarrik geratu da buruan, Lenny Martinezekin batera. Ion Izagirre, Vauquelin, Tejada eta Steinhauserren taldeak 35 segundo galdu ditu.

Behin eta berriro Vingegaard atzean uzten saiatu ondoren, Lennyk daniarraren hirugarren garaipena saihestu du, urrutitik hasitako esprint batean nagusituta. 10. garaipena lortu du horrela profesional gisa, denboraldiko lehena.

Results powered by FirstCycling.com

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X