2026ko Proventzako Tourra, ibilbideak eta taldeak
Mads Pedersen, 2025eko Proventzako Tourreko irabazlea. Irudia: Europa Press
Proventzako Tourreko hamargarren edizioa jokatuko da 2026ko otsailaren 13tik 15era bitartean.
Marseilla eta Arles herrien artean egingo da aurtengo lasterketa, eta guztira 559,5 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.
Etapa guztiak EITBn ikusi ahal izango dira. Ostiralean 15:15ean, larunbat eta igandean, berriz, 15:05ean.
2026ko Proventzako Tourreko hiru etapak. Irudia: tourdelaprovence.fr
ETAPAK
1. etapa: otsailak 13, ostirala. Marseilla–Saint-Victoret (168,82 km); irteera 11:45ean eta helmuga 14:00etan.
2. etapa: otsailak 14, larunbata. Forcalquier–Montagne de Lure (180 km); irteera 11:50ean eta helmuga 16:20ean.
3. etapa: otsailak 15, igandea. Rognac–Arles (210 km); irteera 11:30ean eta helmuga 16:20ean.
TALDEAK
World Teams:
Lidl Trek
Decathlon CGM CMA Team
Groupama FDJ United
EF Education – EasyPost
Ineos Grenadier
Pro Teams:
Totalenergies
Unibet Rose Rockets
Team Novo Nordisk
Team Polti Visitmalta
MBH Bank CSB Telecom Fort
Continental Teams:
XDS Astana Devo
Van Rysel – Roubaix
CIC Pro Cycling Academy
Nice Metropole Cote D’Azur
St Michel Preference Home Auber93
Zure interesekoa izan daiteke
Hau da Pogacar eta Evenepoelen deskalifikazioa eragiteko zorian egon den unea Flandriako Tourrean
Hainbat txirrindularik trenbide pasagune batean aurrera egitea erabaki dute, hesiak jaisten hasi arren, eta araudiak zigortu egiten du hori.
Ion Izagirre, garaile Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirrek hirugarrenez irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia, profesional gisa lehiatuko duen azken denboraldian. Ormaiztegiko txirrindularia bakarka helmugaratu da, bukaerarako bi kilometroren faltan eraso erabakigarria jota.
Izagirre: “Badirudi ongi datorkidan lasterketa dela"
Ion Izagirre (Cofidis) pozik azaldu da Miguel Indurain Sari Nagusia hirugarrenez irabazi ondoren. Ia hiru urte zeramatzan garaipenik gabe, eta etxean irabaztea beti dela berezia azpimarratu du, erretiroa hertuko duen urtean.
Ihesaldia jo eta erakustaldia eman du Ion Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirre (Cofidis) erakustaldia emanez gailendu da 2026ko Miguel Indurain Sari Nagusian. Ormaiztegiko txirrindulariak ihesaldia jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, eta inor ez da bere gurpila jarraitzeko gai izan. Hirugarrenez bereganatu du lasterketa, bere lehen garaipena 2023ko Tourretik.
Brustenga nagusi Adelie de Vitre Klasikoan, Gautherat deskalifikatu ostean
Gautherat deskalifikatu egin dute azken esprintean maniobra irregularra egiteagatik, eta, horrela, Kern Pharma taldeko txirrindulariak eskuratu du garaipena.
Filippo Gannak eta Marlen Reusserrek Flandrian Zehar klasikoan garaipena lortu dute
Txirrindulari italiarrak Wout Van Aert bertako idoloa gainditu du azken metroetan, jazarpen luze baten ostean. Suitzarra, aldiz, Demi Vollering eta Lieje Nooijen neerlandarren aurretik helmugaratu da.
Vingegaardek irabazi du Volta, eta Brady Gilmore nagusitu da azken etapan
Txirrindulari danimarkarrak irabazi du Kataluniako Volta, Gilmore australiarrak azken etapa esprintean eskuratu ostean.
Vingegaardek bideratuta utzi du Volta, mendiko bigarren etapa jarraian irabazita
Kataluniako lasterketako liderrak erasoa jo du etapa amaitzeko 2,2 kilometro falta zirenean, eta bakarrik helmugaratu da, 4 ordu, 5 minutu eta 19 segundoko denbora eginda. Danimarkarrak bigarren etapa jarraian irabazi du, ostiralean Coll de Pal mendatean nagusitu ondoren.
Van der Poel bere erresistentzia erakutsiz gailendu da E3 Saxo Classic lasterketan
Nederlandarrak bere aurkarien arteko desadostasunak aprobetxatu ditu bere ibilbide profesionaleko 60. garaipena lortzeko.
Vingegaard, Voltako lider berria Coll de Pal mendatean gailendu ondoren
Vingegaardek bakarrik ekin dio erasoari helmugatik 5,9 kilometrora, eta 51 segundoko aldearekin zeharkatu du helmuga.