Oscar Onleyk irabazi du Suitzako Tourreko etapa nagusia, eta Kevin Vauquelinek bereganatu du maillot horia
Picnic-PostNL taldeko Oscar Onley txirrindulari eskoziarrak 2025eko Suitzako Tourreko bosgarren etapa irabazi du, Santa Marian, lasterketako 88. ekitaldiko etapa nagusia, ostegunean; sailkapen nagusiari dagokionez, Arkea-B&BHotels taldeko Kevin Vauquelin ziklista frantziarrak bereganatu du maillot horia, lider jarri baita, eta, hurrenez hurren, 29 eta 39 segundoko aldea du bigarren eta hirugarren postuetan dabiltzan Tudorreko Julian Alaphilippe eta Joao Almeida txirrindulariekiko. Onleyk, irabazitako etapan, Almeida menderatu du, esprintean, helmugako pankartapean.
Bost gizon, alegia, Pello Bilbao (Bahrain-Victorious), Javier Romo (Movistar), Lorenzo Fortunato (XDSAstana), Aleksandr Vlasov (Red Bull-BORA) y Neilson Powless (EF Education), protagonistak izan dira jardunaldian, hainbat kilometro egin baitituzte ihes eginda; berez, euskal txirrindularia, Vlasov eta Powless azken mendatean harrapatu dituzte, 1. mailako Castanedan, etapako azken bost kilometroetan sartuta. Hori baino lehen, Romain Gregoire Castanedarako aurreneko igoeran gelditu da atzean; Groupama taldeko frantziarrak minutu eta erdi inguru galtzen zuen, Onley, Vauquelin, Ben O'Connor, Almeida eta Felix Gall, besteak beste, zihoazen multzoarekiko, eta oraindik beste behin igo behar zuten mendate gogor hori.
Azken igoeran, Alaphilippek jo su lehenengo erasoa, Suitzako Tourra irabazteko lehian dabiltzan gizonei erreparatuta, baina Almeidak eta Onleyk erantzun egokia eman dute; bazirudien, mendateko aurreneko zatian, portugaldarra ez zihoala horren indartsu, baina gerora hobera egin du. 22 urteko eskoziarrak, burua hotz, ospe handiko garaipena eskuratu du, metro erabakigarrietan.
88. Suitzako Tourreko seigarren etapa ostiralean jokatuko dute, 186,7 kilometroko ibilbidea du, eta Churren hasiko da eta Neuhausen am Rheinfallen amaitu. Txirrindulariek 2. mailako bi mendate gainditu beharko dituzte; jardunaldiko lehen erdian daude biak.
ETAPAKO SAILKAPENA
1 - ONLEY Oscar (Picnic) 4:33:28
2 - ALMEIDA Joao (UAE) d. b.
3 - GALL Felix (Decathlon) + 0:23
4 - VAUQUELIN Kevin (Arkea) + 0:57
5 - RICCITELLO Matthew (Israel) + 1:05
6 - VAN WILDER Ilan (Soudal) + 1:14
7 - ALAPHILIPPE Julian (Tudor) + 1:22
8 - KAMNA Lennard (Lidl) + 1:46
9 - GROBSCHARTNER Felix (UAE) + 2:25
10 - BENNETT George (Israel) + 2:38
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - VAUQUELIN Kevin (Arkea) 20:12:10
2 - ALAPHILIPPE Julian (Tudor) + 0:29
3 - ALMEIDA Joao (UAE) + 0:39
4 - ONLEY Oscar (Picnic) + 1:21
5 - KAMNA Lennard (Lidl) + 1:44
6 - O'CONNOR Ben (Jayco) + 2:16
7 - GALL Felix (Decathlon) + 2:20
8 - CASTRILLO Pablo (Movistar) + 2:40
9 - RICCITELLO Matthew (Israel) + 3:08
10 - VAN WILDER Ilan (Soudal) + 3:17
Zure interesekoa izan daiteke
Pogacar eta Vollering gailendu dira Flandriako Tourrean
Tadej Pogacarrek historia egiten jarraitzen du. Hirugarrenez irabazi du Flandriako Tourra, eta laugarren monumentua bereganatu du jarraian. Demi Vollering, berriz, lehen aldiz nagusitu da Flandrian.
Hau da Pogacar eta Evenepoelen deskalifikazioa eragiteko zorian egon den unea Flandriako Tourrean
Hainbat txirrindularik trenbide pasagune batean aurrera egitea erabaki dute, hesiak jaisten hasi arren, eta araudiak zigortu egiten du hori.
Ion Izagirre, garaile Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirrek hirugarrenez irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia, profesional gisa lehiatuko duen azken denboraldian. Ormaiztegiko txirrindularia bakarka helmugaratu da, bukaerarako bi kilometroren faltan eraso erabakigarria jota.
Izagirre: “Badirudi ongi datorkidan lasterketa dela"
Ion Izagirre (Cofidis) pozik azaldu da Miguel Indurain Sari Nagusia hirugarrenez irabazi ondoren. Ia hiru urte zeramatzan garaipenik gabe, eta etxean irabaztea beti dela berezia azpimarratu du, erretiroa hertuko duen urtean.
Ihesaldia jo eta erakustaldia eman du Ion Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirre (Cofidis) erakustaldia emanez gailendu da 2026ko Miguel Indurain Sari Nagusian. Ormaiztegiko txirrindulariak ihesaldia jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, eta inor ez da bere gurpila jarraitzeko gai izan. Hirugarrenez bereganatu du lasterketa, bere lehen garaipena 2023ko Tourretik.
Brustenga nagusi Adelie de Vitre Klasikoan, Gautherat deskalifikatu ostean
Gautherat deskalifikatu egin dute azken esprintean maniobra irregularra egiteagatik, eta, horrela, Kern Pharma taldeko txirrindulariak eskuratu du garaipena.
Filippo Gannak eta Marlen Reusserrek Flandrian Zehar klasikoan garaipena lortu dute
Txirrindulari italiarrak Wout Van Aert bertako idoloa gainditu du azken metroetan, jazarpen luze baten ostean. Suitzarra, aldiz, Demi Vollering eta Lieje Nooijen neerlandarren aurretik helmugaratu da.
Vingegaardek irabazi du Volta, eta Brady Gilmore nagusitu da azken etapan
Txirrindulari danimarkarrak irabazi du Kataluniako Volta, Gilmore australiarrak azken etapa esprintean eskuratu ostean.
Vingegaardek bideratuta utzi du Volta, mendiko bigarren etapa jarraian irabazita
Kataluniako lasterketako liderrak erasoa jo du etapa amaitzeko 2,2 kilometro falta zirenean, eta bakarrik helmugaratu da, 4 ordu, 5 minutu eta 19 segundoko denbora eginda. Danimarkarrak bigarren etapa jarraian irabazi du, ostiralean Coll de Pal mendatean nagusitu ondoren.
Van der Poel bere erresistentzia erakutsiz gailendu da E3 Saxo Classic lasterketan
Nederlandarrak bere aurkarien arteko desadostasunak aprobetxatu ditu bere ibilbide profesionaleko 60. garaipena lortzeko.