Ekainaren 6tik 13ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astanak Ion Izagirre izango du taldeburu Dauphinén

Alex Aranburu eta Oscar Rodriguez txirrindulariak ere ondoan izango ditu Ionek. Lasterketa EITBn zuzenean eskainiko da.
Ion Izagirre
Ion Izagirre

Ion Izagirre izango da Astana taldeko gizon indartsua eta taldeburua aurtengo Dauphiné Kriteriumeko sailkapen nagusirako eta Alex Aranburu gipuzkoarra eta Oscar Rodriguez nafarra ondoan izango ditu laguntzeko.

Izagirrek (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 32 urte) bere debuta egingo du Frantziako lasterketan. Euskal Herriko Itzulian etapa bat irabazi du aurten eta oso denboraldi hasiera ona izan du, beraz, sailkapen nagusian postu on bat egitea du jomuga, "bai egia da nire debuta izango dela Dauphinén, baina ez dut uste hori oso garrantzitsua denik. Nire ideia lehenengo postuetan egotea da, baina jakin badakit ez dela erreza izango, Tourra baino lehen dagoen proba honetan onenak egoten ohi dira".

Astana taldeko txirrindulariak honako hauek izango dira:

Alex Aranburu (EUS), Dmitriy Gruzdev (KAZ), Ion Izagirre (EUS), Alexey Lutsenko (KAZ), Yuriy Natarov (KAZ), Benjamin Perry (CAN) eta Oscar Rodriguez (EUS).

Lasterketa EITBn zuzenean eskainiko da egunero.

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X