Suitzako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elia Vivianik irabazi du berriro eta Saganek lider segitzen du

Deceuninck taldeko italiarrak Sagan eslovakiarra azpiratu du helmugan izan den esprintean.
Elia Viviani
Elia Viviani. Argazkia: EFE

Elia Vivianik (Deceuninck-QuickStep) bigarren garaipena lortu du segidan Suitzako Itzulian, asteazken honetan lehiatu den bosgarren etapako esprintean nagusi izan eta gero. Italiarraren ondoren Peter Sagan (BORA-Hansgrohe) eslovakiarra helmugaratu da eta lider jarraitzen du.

Vivianiren taldekideek kontrol lan zorrotza egin dute eguneko azken kilometroetan bere esprinterraren mesedetan, hark Münchenstein eta Einsiedeln artean jokatu den 177 kilometroko etapa beregana zezan.

Sailkapen nagusian, Saganek lehen postuan jarraitzen du Michael Matthews (Team Sunweb) australiarrarekiko 14 segundoko aldearekin. Hirugarren tokian Kasper Asgreen (Deceuninck-Quick Step) daniarra dago, liderrarengandik 21 segundora.

Aipatzekoa da CCC taldeko Michael Schär suitzarrak erorikoa izan duela etapa amaitzeko 24 kilometroren faltan, Saganen mugimendu batek ezustean harrapatu duenean. Dena den, lasterketan jarraitu ahal izan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X