Suitzako Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sagan, garaile esprintean, Gaviria gaindituta

Eslovakiarra izan da 2. etapako azkarrena. Quick-Step Floors taldeko kolonbiarra nagusitasunez irabazi dio talde handiko esprintean.
Peter Sagan, Fernando Gaviriaren aurretik / EFE.
Peter Sagan, Fernando Gaviriaren aurretik / EFE.

Peter Saganek (Bora-Hansgrohe) irabazi du Suitzako Itzuliaren 2. etapa, esprintean. Stefan Kungek (BMC) lidergoa mantendu du sailkapen orokorrean.

Munduko txapelduna azkarrena izan da, berriz ere, 155 kilometroko etapa batean. Bukaera ezin hobea jarri dio bere taldeak azken kilometroetan egindako lan handiari.

Bora-Hansgrohek amaitu du ihesaldiaren saiakerarekin, 27 kilometro falta zirenean. Lau txirrindularik osatu dute; tartean, Michael Albasini.

Azken kilometroko borrokan lehen kolpea eman duena Fernando Gaviria (Quick-Step Floors) izan da, baina Saganek erantzun bikaina eman dio, eta azken metroetan nagusitu zaio.

Mikel Landa (Movistar) 36 kilometro falta zirenean erori da. Hala ere, gainontzeko faboritoekin batera bukatu ahal izan du etapa.

SAILKAPENA

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X