Criterium Duaphine, 8. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fuglsang danimarkarrak irabazi du Dauphine, azken etapan gailenduta

10 segundoko denbora sariak sailkapen nagusiko lehen postua eman dio. Astana taldeko txirrindulariak erakustaldia eman du Plateau de Solaisonera igoeran.
Jakob Fuglsang. Argazkia: @dauphine
Jakob Fuglsang. Argazkia: @dauphine

Jakob Fuglsang danimarkarrak irabazi du 2017ko Criterium Dauphine, Albertville eta Plateau de Solaisonen arteko azken etapa amaituta. Ibilbideko 115 kilometroak egin eta bera bakarrik agertu da helmugan, Richie Porte gaur arteko liderrari minutu eta 15 segundoko aldea sartuta.

10 segundo denbora sariak garaipena eman dio sailkapen nagusian. Helmugan bigarrena San Martin izan da, 12 segundora, eta hirugarren Louis Meintjes, 27 segundora.

Richie Porte azken segundoraino saiatu da lidergoari eusten. Minutu eta 15 segundo galdu ditu Fulgsangekin, sailkapen nagusian zuen alde bera, eta denbora sariak danimarkarraren alde egin du.

Chris Froomek minutu eta 34 segundo galdu ditu helmugan, eta sailkapen nagusiko bigarren postuari eutsi dio. Hirugarren postua Dan Martinentzat izan da.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X