5. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Froomek lidergoa kendu dio Contadorri, mendiko lehen etapan

Britainiarrak erasoa jo du helmugarako 2,6 kilometrora eta madrildarra 20 segundora sartu da.
Chris Froome. Argazkia: Efe.

Chris Froome (Sky) britainiarra da Criterium Dauphineko lider berria, mendiko lehen etapan garaipena lortu ostean. 140 kilometroko ibilbidea egin dute La Ravoire eta Vaujany artean.

Froomek erasoa jo du helmugarako 2,6 kilometrora eta helmugan sartu da 3 ordu 32 minutu eta 20 segundoko denbora eginda. Richie Porte bigarren izan da. Alberto Contador orain arteko liderra, berriz, 20 segundora sartu da.

Chris Froome da orain sailkapeneko lider berria, eta Porte, bigarren.

Larunbatean seigarren etapa jokatuko dute, 141 kilometro La Rochette eta Méribel artean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X