Dauphine
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alberto Contadorrek lidertza eskuratu du; Westrak, etapa

Chris Froomek (Sky) maillota galdu du Tinkoff-Saxoko txirrindulariaren aurrean. Helmugatik kilometro batera jo zuen erasoa Contadorrek.
Alberto Contador / EFE.

Lieuwe Westrak (Astana) Dauphineko 7. etapa irabazi du, Ville la Grand Finult eta Emossoneko gainaren artean. Alberto Contador (Tinkoff-Saxo) sailkapen nagusiko buruan dago orain, Chris Froomeri (Sky) liderraren maillota kenduta.

Westrak Yuri Trofimovi eta Egor Silini (Katiuxa) aurrea hartu zien helmugan. Alberto Contadorrek erasoa jo zuen helmugaraino kilometro bakarra falta zenean. Laugarren helmugaratu zen gero. Atzo erorikoa izan zuen Froome baino nagusiagoa izan zen. Sailkapen nagusian 8 segundora du orain britainiarra, azken etapa baino ez denean geratzen.

7. ETAPAKO SAILKAPENAK

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X