Dauphine
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Spilakek irabazi du etapa, eta Froomek lidergoari eutsi dio

Alberto Contadorrek (Tinkoff-Saxo) liderraren taldea ataka batean jarri du, baina arazorik gabe eutsi diote Froomek eta Skyk.
Simon Spilak / EFE.

Simon Spilakek bigarren garaipena jarraian eman dio Katiuxari Dauphinen, Yuri Trofimovenaren ostean. Esloveniarrak bosgarren etapa irabazi du, Sisteron eta La Mure artean (196,5 kilometro). 16 txirrindularik osatutako ihesalditian egon zen Spilak, eta bakarrik heldu zen helmugara.

Sailkapen orokorreko borrokan, Alberto Contadorrek ustekabeko erasoa jo zuen, baina ez zuen saririk izan, Chris Froome eta Sky taldea oso seguru ibili ziren. Cote de Laffrey (2. maila) mendateko jaitsieran, helmugatik 20 kilometrotara, ustekabean harrapatu zuen liderra, eta minutu bateko aldea ireki zuen. Atzean, Richie Portek eta Mikel Nievek buru izan zituen taldeak kontrola mantendu zuen, eta Contador harrapatu zuten.

Wilco Kelderman (Belkin) ere saiatu zen, eta Adam Yatesekin (Orica-GreenEdge) batera, segundo batzuk atera zituen. Holandakoa, sailkapeneko hirugarrena, Alberto Contadorrekin berdinduta dago orain sailkapen orokorrean.

5. ETAPAKO SAILKAPENAK

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X