Itzulia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paul Seixas, euskal zaleen babesarekin "txundituta"

Gainera, Itzuliko liderrak euskal zaleen babes hori eskertu du. Bestalde, hirugarren etapa "egun lasaia" izan dela azpimarratu du.

Paul-Seixas-Itzulia-2026
Paul Seixas (Decathlon) Itzuliko podiumean. Argazkia: EFE

Paul Seixas (Decathlon) Itzuliko liderrak esan du "txundituta" dagoela euskal zaleekin, eta liderraren maillotarekin ematen dioten babesa eskertu du.

Hirugarren etapari dagokionez, jardunaldia lasaia izan dela nabarmendu du. "Ihesaldia berandu osatu da, askok nahi zuten bertan sartzea, eta nire taldeak egiten utzi zuen. Gero gure erritmoa jarri dugu eta beste talde batzuk elkarlanean aritu dira. Egun lasaia izan da. Liderra naiz eta tropelean gehiago errespetatzen didatela nabaritzen dut", azpimarratu du Basauriko helmugan.

Bestalde, Seixasek (Lyon, 19 urte) normaltasunez hartu du bere bi etapa garaipenek txirrindularitza munduan izan duten oihartzuna. "Aspalditik nago txirrindularitzaren zirkuan, eta orain arreta areagotzen ari da. Burua nire lanean dut, pedalei eragiten, eta hori ondo daramat", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X