Gregoire, hirugarren etapako irabazle bi orduz
Roman Gregoire, Groupama-FDJ taldeko txirrindulari frantziarra, Beasainen amaitu den Itzuliko hirugarren etapako podiumera igo da jardunaldiko irabazle gisa. Izan ere, epaimahai teknikoko epaileek Alex Aranburu (Cofidis) gipuzkoarraren garaipena baliogabetu egin dute hasiera batean.
Epaileek Ezkio-Itsasoko txirrindularia deskalifikatzea erabaki dute, azken biribilgunea ibilbidetik kanpoko leku batetik hartu zuela iritzita (eskuinetik egin zuen, eta gainerako txirrindulariek ezkerretik egin zuten).
Aipatu erabaki hori hartu eta ia bi ordura, epaimahai teknikoak gipuzkoarraren deskalifikazioa baliogabetzea erabaki dute. Horrenbestez, Gregoire garaipenik gabe geratu da, eta jardunaldiko loria Aranbururengana bueltatu da.