Alaphilippek garaipena lortu du berriro eta lidertza sendotu du
Julian Alaphilippek (Quick Step Floors) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren biarren etapa eta bitik bi garaipen lortu ditu. Gainera, lidertza sendotu du Zarautz eta Bermeo artean egin den eta 166,7 kilometro izan dituen etapa irabazita.
Lehen kilometroetan ihesaldi saiakerak izan dira, baina ahalegin batzuen ostean sortu da eguneko ihesaldia, hamaika txirrindularirekin: Vuillermoz (Ag2r La Mondiale), Caruso (BMC), Dani Navarro (Cofidis), Geoghegan (Sky), Grmay (Trek – Segafredo), Woods (Education First-Drapac), David Lopez (Sky), Guerreiro (Trek – Segafredo), De Marchi (BMC), Verona (Mitchelton-Scott) eta Padun (Bahrain Merida).
Ihesaldiko taldeak tropelarekiko izan duen abantaila handiena 3 minutukoa izan da. Erreleboak ondo ematen ibili dira ihesladiko txirrindulariak, baina tropelak kontrolpean izan ditu, talde ezberdinen lanari esker.
David Lopezek erasoa jo du helmugarako 17 kilometroren faltan eta atzean utzi ditu ihesaldiko beste 10 kideak. Tropelak harrapatu egin ditu ihesaldian zihoazen txirrindulariak helmugarako 11 kilometro falta izan direnean. Dvid Lopezek lasterketaren buruan iraun ditu kilometro batzuk gehiago, baina tropelak harrapatu egin du, etapa amaierarako 9 kilometroren faltan.
San Pelayoko igoerara bat eginda heldu da tropela eta hor hasi dira erasoak. Michael Matthewsek (Team Sunweb) jo du erasoa eta tropela txikitu du. Eraso horri Julian Alaphilippe (Quick Step Floors) liderrak erantzun dio, eta berarekin batera atera dira Primoz Roglic (LottoNL-Jumbo), Ion Izagirre (Bahrein Merida), Gorka Izagirre (Bahrein Merida), Enric Mas (Quick Step Floors), Mikel Landa (Movistar) eta Nairo Quintana (Movistar). Alaphilippek metro batzuetako abantaila hartu du, baina Mikel Landak, Roglicek eta Gorka Izagirrek harrapatu egin dute, eta lasterketaren buruan geratu dira laurak. Atzean geratu dira Nairo Quintana eta Ion Izagirre, besteak beste.
Lasterketaren buruan geratu diren lau txirrindulariek jokatu dute etapa garaipena. Azken metroetan Alaphilippe nagusitu da, Roglic izan da bigarren, Gorka Izagirre hirugarren eta Mikel Landa, laugarren.
Sailkapen nagusian Julian Alaphilippe da liderra, 8 segundo ateratzen dizkio Roglici, Gorka Izagirre hirugarren da 39 segundora eta Mikel Landa laugarren da, 43 segundora. Bosgarren postuan da Pello Bilbao (Astana), 54 segundora.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal txirrindulariak, protagonistak etxean
Itzuliak Paul Seixasen garaipen eztabaidaezina utzi du, eta baita azpimarratzeko moduko beste irudi eta protagonista asko ere; euskal txirrindularien jarduna, esate baterako. Alex Aranburuk, Igor Arrietak, Ion Izagirrek eta Pello Bilbaok ez dute aurtengo edizioa ahaztuko.
Ion Izagirrek omenaldia jaso du Itzuliko azken etaparen amaieran
Ormaiztegiko txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi honen amaieran, 17 urteko ibilbide profesionalaren ostean.
Ion Izagirre: “Itzuliak asko eman dit, eta zortekoa naiz nire azken Itzulian laugarren bukatzeagatik"
Ion Izagirre (Cofidis) Itzuliko podiumean sartzen saiatu da, baina azkenean pozik hartu duen laugarren postuarekin geratu da. Azken aldiz lehiatu du lasterketa, eta asko eman diola onartu du.
Paul Seixas: “Oso pozik nago, oso aste berezia izan da niretzat"
Paul Seixas Decathlon taldeko 19 urteko txirrindulari frantziarrak nagusitasunez irabazi du 2026ko Itzulia, aurkari guztiak lehen egunetik azkeneraino menderatuta eta hiru garaipen eskuratuta.
Andrew Augustek irabazi duen Itzuliko 6. etaparen laburpena
Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran, 2026ko Itzuliko seigarren eta azken etapan. Euria protagonista izan den lasterketan, Paul Seixasek ez du inolako oztoporik izan sailkapen nagusian gailentzeko eta, berarekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podimuean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du.
Paul Seixasek nagusitasun handiz irabazi du Itzulia, eta Andrew Augustek bereganatu du azken etapa
Itzuliko azken etapa ikusgarria izan da, eguraldiak lagundu ez badu ere. Andrew August (Ineos) txirrindulari estatubatuarrak garaipen handia lortu du Bergaran. Paul Seixasekin batera, Florian Lipowitz eta Tobias Halland Johannessen izan dira podiumean. Ion Izagirrek laugarren postuan bukatu du azkenekoz lehiatu duen Itzulia.
2026ko Itzuliko 6. eta azken etapa: Goizper Antzuola-Bergara (135,4 km)
Jarraitu zuzenean Goizper-Antzuolan hasi eta Bergaran amaituko den 2026ko Itzuliaren seigarren eta azken etaparen emanaldia, 14:30ean hasita.
Javier Romo etapa lehiatzeko aukerarik gabe utzi duen erorikoa
Mantxako txirrindularia lurrera joan da Izuako igoeraren amaieran, Seixas eta Lipowitzekin bat egin eta gutxira.
Izagirre: “Saiatu naiz Paul jarraitzen, baina ez zela nire erritmoa ikusi dut"
Ion Izagirre (Cofidis) Eibarren hasi eta bukatu den Itzuliko 5. etapa lehiatzeko borrokatu da. Lipowitzi eta Seixasi jarraitzen saiatu dela baina ez dela haien erritmoari eusteko gai izan esan du. Podiuma urrun duen arren, lortzen saiatuko dela adierazi du.
Paul Seixas: “Etapa gogorra izan da, eta pozik nago taldearentzat lortutako garaipenagatik"
Paul Seixas (Decathlon CMA CGM Team) txirrindulari frantziarrak Itzuliko hirugarren garaipena lortu du Eibarren. 19 urteko txirrindulariak eta Florian Lipowitzek Izuan gora hautsi dute lasterketa, eta frantziarra gailendu da Eibarko helmugan.