Alaphilippek garaipena lortu du berriro eta lidertza sendotu du
Julian Alaphilippek (Quick Step Floors) irabazi du Euskal Herriko Itzuliaren biarren etapa eta bitik bi garaipen lortu ditu. Gainera, lidertza sendotu du Zarautz eta Bermeo artean egin den eta 166,7 kilometro izan dituen etapa irabazita.
Lehen kilometroetan ihesaldi saiakerak izan dira, baina ahalegin batzuen ostean sortu da eguneko ihesaldia, hamaika txirrindularirekin: Vuillermoz (Ag2r La Mondiale), Caruso (BMC), Dani Navarro (Cofidis), Geoghegan (Sky), Grmay (Trek ā Segafredo), Woods (Education First-Drapac), David Lopez (Sky), Guerreiro (Trek ā Segafredo), De Marchi (BMC), Verona (Mitchelton-Scott) eta Padun (Bahrain Merida).
Ihesaldiko taldeak tropelarekiko izan duen abantaila handiena 3 minutukoa izan da. Erreleboak ondo ematen ibili dira ihesladiko txirrindulariak, baina tropelak kontrolpean izan ditu, talde ezberdinen lanari esker.
David Lopezek erasoa jo du helmugarako 17 kilometroren faltan eta atzean utzi ditu ihesaldiko beste 10 kideak. Tropelak harrapatu egin ditu ihesaldian zihoazen txirrindulariak helmugarako 11 Ā kilometro falta izan direnean. Dvid Lopezek lasterketaren buruan iraun ditu kilometro batzuk gehiago, baina tropelak harrapatu egin du, etapa amaierarako 9 kilometroren faltan.
San Pelayoko igoerara bat eginda heldu da tropela eta hor hasi dira erasoak. Michael Matthewsek (Team Sunweb) Ā jo du erasoa eta tropela txikitu du. Eraso horri Julian Alaphilippe (Quick Step Floors) liderrak erantzun dio, eta berarekin batera atera dira Primoz Roglic (LottoNL-Jumbo), Ion Izagirre (Bahrein Merida), Gorka Izagirre (Bahrein Merida), Enric Mas (Quick Step Floors), Mikel Landa (Movistar) eta Nairo Quintana (Movistar). Alaphilippek metro batzuetako abantaila hartu du, baina Mikel Landak, Roglicek eta Gorka Izagirrek harrapatu egin dute, eta lasterketaren buruan geratu dira laurak. Atzean geratu dira Nairo Quintana eta Ion Izagirre, besteak beste.
Lasterketaren buruan geratu diren lau txirrindulariek jokatu dute etapa garaipena. Azken metroetan Alaphilippe nagusitu da, Roglic izan da bigarren, Gorka Izagirre hirugarren eta Mikel Landa, laugarren.
Sailkapen nagusian Julian Alaphilippe da liderra, 8 segundo ateratzen dizkio Roglici, Gorka Izagirre hirugarren da 39 segundora eta Mikel Landa laugarren da, 43 segundora. Bosgarren postuan da Pello Bilbao (Astana), 54 segundora.
Zure interesekoa izan daiteke
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.
Itzulia Bilbon hasiko da
2026ko Itzulia Bilbon hasiko da, apirilaren 6an. Txirrindulariek 14 kilometroko erlojupekoa egin beharko dute Bizkaiko hiriburuan.
Bilbon abiatuko da 2026ko Itzulia, erlojupeko etapa batekin
Apirilaren 6tik 11ra izango da aurtengo edizioa, Bizkaiko hiriburuan 14 kilometroko erlojupeko batekin hasita.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Galdakao 2026ko Itzuliko etapa baten irteera eta helmuga izango da
Galdakaoko Udalak eta OCETAk udalerria hurrengo edizioaren ibilbidean sartzen duen akordioa sinatu dute.
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.
Ezin hobea izan da Joao Almeidaren lehen partaidetza Itzulian
Joao Almeida (UAE) txirrindulari portugaldarrak lehen aldiz lehiatu du Euskal Herriko Itzulia, eta txapela jantzita amaitu du podiumean. Hauek izan dira bere unerik onenak gure lasterketan.
Almeida: ''Egia esan, primeran egin dugu''
Joao Almeida (UAE Emirates) portugaldarrak irabazi du larunbat honetan 2025eko Itzulia Basque Country lasterketa, Eibarren hasi eta amaitu den seigarren eta azken etapa irabazita (adierazpenak gaztelaniaz).
Almeida: ''Oso pozik, ez naiz ondo sentitu, baina dena emanda irabaztea lortu dut'''
Joao Almeidak irabazi du 2025eko Itzuliko 4. etapa eta bera da lasterketako lider berria. Garaipena bereganatu ostean EITB Mediarekin hitz egin du Portugalgo txirrindulariak. (adierazpenak gaztelaniaz)