2023ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Gasteiz–Bastida (165,4 km)
2023ko Euskal Herriko Itzuliaren lehen etapa Gasteiztik aterako da (12:59an, irteera neutralizatua; 13:21ean, irteera erreala), apirilaren 3an, eta Bastidan amaitu, 165,4 kilometroko ibilbidea eginda. Txirrindulariak Araban emango dute egun osoa.
Itzuliaren lehen jardunaldian, hala, bi esprint berezi izango dira: 110. kilometroan, Bastidan, bata; eta 145.ean, Guardian, bestea. Horrez gain, tropelak mendiko sailkapenerako balio duen lehen mendatea igo beharko du 33. kilometroan: Opakua. 7,1 kilometroko igoera izango da, % 5,8ko batez besteko maldekin. Horrek zehaztuko du egunaren amaieran zein txirrindularik jantziko duen Mendiko Sari Nagusiaren lehen maillota.
Nolanahi ere, nahiz eta lehen etapan beste igoera puntuagarririk ez dagoen, azken hiru kilometroetan kontuan hartzeko moduko hiru aldapa igo beharko dituzte parte-hartzaileek; izan ere, % 8ko bi eta % 6ko beste bat daude aurreikusita azken tarte horretan. Esprinterren taldeak lasterketa kontrolatzen ahaleginduko dira, baina lan zaila izango dute, amaiera horrek zapuztu ahal baitu ordura arte egindakoa. Horrez gain, gerta liteke haizea agertzea, eta horrek urduritasuna eragin dezake etapan zehar.
Bastidako helmugan lehen postua lortzen duen txirrindularia 2023ko Itzuliaren lehen liderra izango da. Etapa amaiera 17:18 eta 17:43 bitartean izango da, antolatzaileek egindako aurreikuspenaren arabera.
Etapa zuzenean ikusi ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.
Ikusi bigarren etaparen profila
PROFILA
------------------------------------------------------
IBILBIDEA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 1. etapa (apirilak 3)
Ibilbidea: Gasteiz - Bastida
Distantzia: 165,4 km
Goranzko desnibel metatua: 2.463,9 m
Hasiera-ordua: 13:21
Amaiera-ordua: 17:43 (38 km/h) | 17:29 (40 km/h) | 17:18 (42 km/h)
1. ETAPAKO MENDATEAK
------------------------------------------------------
1. ETAPAKO AZKEN KILOMETROAK
2023KO ITZULIKO ETAPAK:
1. etapa (apirilak 3): Gasteiz – Bastida (165,4 km)
2. etapa (apirilak 4): Viana – Leitza (193,8 km)
3. etapa (apirilak 5): Errenteria – Amasa-Villabona (162,8 km)
4. etapa (apirilak 6): Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Schachmannek irabazi du Gasteizko erlojupekoa, eta 2025eko Euskal Herriko Itzuliko lehenengo liderra da
64. Itzuliari hasiera eman dion 16,5 kilometroko banakako erlojupekoan, Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari alemaniarra izan da azkarrena. Joao Almeida (UAE) bigarren sailkatu da, irabazlearen denbora bera eginda, eta Florian Lipowitz (Red Bull-BORA) izan da hirugarrena, segundo batera.
Usabiagaren hausnarketa Itzuliko 1. etapako ibilbideaz: potentzia eta aerodinamika, erlojupekoaren gakoak
2025eko Euskal Herriko Itzuliaren 1. etapa apirilaren 7an jokatuko dute, eta 16,5 kilometroko banakako erlojupekoa izango da; Gasteizen jokatuko dute, eta Buesa Arenan hasi eta amaituko da. Xabier Usabiaga adituak etaparen analisia egin du.