Itzulia Women 2024ren hirugarren etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Donostia-Donostia (114,9 km)
"Dena erabaki duen etapa"; halaxe definitu du Itzulia Women lasterketaren antolakuntzak 2024ko edizioaren hirugarren eguna. Txirrindulariek 114,9 kilometro izango dituzte aurretik, Donostian hasi eta amaituta. Ikuskizuna espero da, lehia bizia, emozioa eta goi mailako txirrindularitza. Maiatzaren 12an, 10:18an Infernuaren auzotik hasi, eta 13:20 eta 13:40 artean bukatzea aurreikusi dute. Orduan argituko da nork jantziko duen elastiko horia Donostiako podiumean; hots, zein den aurtengo garailea.
Ibilbidea "Donostiako Klasikoaren ibilbidearen antzekoa da", antolakuntzaren esanetan: Lezotik Jaizkibel igoko dute, Murgil hormaren igoerarekin, Mendizorrotz arte". Handik behera, Gipuzkoako hiribururako ondorengo kilometroetan, "banakako erlojupekoa izango da, helmugara iritsi eta sailkapen orokorreko garaipena lortzeko".
Hiru mendate puntuagarri daude: Jaizkibel (1. mailakoa), Mendizorrotz (2. mailakoa, helmugatik 30 kilometrora) eta Gurutze (3. mailakoa). Horrez gain, Donostian eta Usurbilen esprint bereziak daude, eta sailkapen orokorraren egoeraren arabera, erabakigarriak izan daitezke. Itzuliaren hirugarren eguna, horrenbestez, erabat gozatzeko modukoa izango da txirrindularitzazaleentzat.
Donostian hasita, tropelak Hernani, Oiartzun eta Errenteria herrietan barrena ibiliko dira, Jaizkibel igotzen hasi aurretik, Itzuliko mendate gogorrena, alegia. 7,9 kilometro ditu, batez beste % 5,6eko aldapekin, eta 42,6. kilometroan iritsiko dira parte hartzaileak. Luzea eta gogorra izanik, lehia bizi izan dira han, lasterketa askotan. Itzuliko hau beste bat izango da.
Irun atzean utzi eta gero, Gurutze mendatea igotzeko unea izango da, 3. mailakoa, 61,1. kilometroan. 2,7 kilometro ditu, batez beste %5,2ko maldekin. 75,5. kilometroan, Donostian izango da eguneko esprint berezia, Mendizorrotz gainaren (%7,3ko aldapak) 4,1 kilometroen atarian. Gogorra da, eta are gehiago, lasterketaren puntu horretan. Donostiako helmugarako zatia emozioz betea egongo da, Itzulia bera baitago jokoan.
Etapa zuzenean ikusteko aukera izango da eitb.eus-en eta ETB1en, 12:00etatik aurrera.
Ikusi 1. etapako profila | Ikusi 2. etapako profila
ETAPAREN PROFILA
------------------------------------------------------
ETAPAREN AZKEN KILOMETROAK
------------------------------------------------------
ETAPAREN MAPA
FITXA TEKNIKOA:
Etapa: 3. etapa (maiatzak 12)
Ibilbidea: Donostia - Donostia
Distantzia: 114,9 km
Hasiera-ordua: 10:18
Amaiera-ordua: 13:40 (34 km/h) | 13:30 (36 km/h) | 13:20 (38 km/h)
Goranzko desnibel metatua: 2.019metro
Mendiko saria: Jaizkibel (1. mailakoa), 42,6. kilometroan; Gurutze (3. mailakoa), 61,1. kilometroan; Mendizorrotz (2. mailakoa), 86,4. kilometroan.
------------------------------------------------------
3. ETAPAKO MENDATEAK
JAIZKIBEL (LEHEN MAILAKOA)
------------------------------------------------------
GURUTZE (3. MAILAKOA)
------------------------------------------------------
MENDIZORROTZ (2. MAILAKOA)
2024KO ITZULIA WOMENEKO ETAPAK:
1. etapa (maiatzak 10): Gasteiz – Elgoibar (140 km)
2. etapa (maiatzak 11): Basauri – Basauri (133,2 km)
3. etapa (maiatzak 12): Donostia – Donostia (114,9 km)
Zure interesekoa izan daiteke
Usoa Ostolaza: “Nire helburua gaur etapa irabaztea zen; hala ere, oso pozik nago”
Dominika Wlodarczyk nagusitu da azken etapan, esprintean, eta Micha Bredewoldek irabazi du 2026ko Itzulia Women; Usoa Ostolazak, berriz, laugarren egin du etapan eta zortzigarren sailkapen nagusian.
Itzulia Womeneko hirugarren etapako azken kilometroa
Azken esprintean, Wlodarczyk nagusitu da, larunbatean Zornotzan egin zuen bezala, eta Muzic, Dickson, Ostolaza, Kastelijn eta Bredewold liderra helmugaratu dira ondoren.
Bredewoldek irabazi du Itzulia Women lasterketa, eta Wlodarczyk nagusitu da hirugarren etapan
Azken esprintean erabaki da etapako garailea, Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa) zarauztarra 4. helmugaratu da, eta 8. sailkatu da sailkapen nagusian.
ZUZENEAN: 2026ko Itzulia Womeneko 3. etapa, Donostia-Donostia
Women 2026 Itzuliaren hirugarren etaparen zuzeneko emanaldia, Donostian hasi eta amaituko dena.
2026ko Itzulia Womeneko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Donostia-Donostia (113,1 km)
Bosgarren Itzulia Womenen dena erabakita utziko duen etapan, Donostiako Klasikoa errepikatuko da, antolatzaileek nabarmendu dutenez. Lehen mailako Jaizkibel eta bigarren mailako Mendizorrotz mendateak, azken hori helmugarako hamar kilometrora, protagonistak izan litezke, emozioz beteta izango den egun batean.