Daan Hoolek irabazi du Pisako erlojupekoa, eta Issac del Torok maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
Daan Hoole Lidl-Trek taldeko txirrindulari herbehetarrak 2025eko Italiako Giroko hamargarren etapa irabazi du, Luccan hasi eta Pisan amaitu den 28,6 kilometroko erlojupekoa, asteartean, eta UAE taldeko Isaac del Toro ziklista mexikarrak sailkapen nagusiko aurreneko postuari eutsi dio. Euriak baldintzatutako etapan, Hoolek hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu diren INEOS-Grenadierseko Joshua Tarling eta Soudal Quick-Stepeko Ethan Hayter britainiarrei gailendu zaie; sailkapen nagusian, Del Torok (UAE) 25 segundoko aldea du, orain, Juan Ayuso taldekidearekiko, eta Primoz Roglic (Red Bull-BORA) liderrarekiko 1:18ra jarri da. Xabier Mikel Azparren Q36.5 taldeko txirrindulari donostiarrak hamargarren denborarik onena lortu du, etapan.
Testuinguru horretan, kontuan izanik erlojupekoa nola jokatu duten, zaleek lehia bikoitza ikusi ahal dute lasterketan: alde batetik, etapakoa, eta jardunaldiko lehen zatian aritu diren espezialistak izan dira bertan; bestetik, sailkapen nagusikoa, borroka horretan dabiltzan gizonak onenengandik urrin ibili baitira, Pisan izandako euriagatik, baina elkarren arteko lehia polita izan baitute.
Etapa garaipenaren lehian, nabarmentzeko modukoa da Daan Hoolek egindako lan bikaina. Herbehereetako egungo erlojupeko txapeldunak seigarren postua eskuratu zuen Giroko aurreneko erlojupekoan, Tiranan, eta orain erakustaldia eman du. 26 urte dituela, Hoole talde gizona da, eta ohituta dago taldeburuentzako lana egitera; bere kirol ibilbidean, orain arteko garaipenik handiena erdietsi du.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Primoz Roglicek izan du emaitzarik onena. Esloveniarrak 19 segundo murriztu dizkio Ayusori; azken horrek, ordea, Isaac del Toro baino 48 segundo arinago ibili da. Lasterketako sailkapena, hortaz, estutu egin da, txirrindulariek Giroaren erdia eginda dutenean.
Asteazkenean, 108. Italiako Giroko hamaikagarren etapa izango da jokoan. 186 kilometroko jardunaldia Viareggion hasi eta Castelnovo ne' Montin amaituko da, eta ibilbidean 1. mailako mendate bat eta 2. mailako bi mendate izango dira; 2. mailako azkena helmugarako bost kilometro gelditzen direla igoko dute ziklistek.
Etapako sailkapena
1 - HOOLE Daan (Lidl) 32:30
2 - TARLING Joshua (INEOS) + 0:07
3 - HAYTER Ethan (Soudal) + 0:10
4 - CATTANEO Mattia (Soudal) + 0:23
5 - AFFINI Edoardo (Visma) + 0:24
6 - VINE Jay (UAE) + 0:37
7 - PLAPP Luke (Jayco) + 0:44
8 - FRIGO Marco (Israel) + 0.47
9 - HEPBURN Michael (Jayco) + 0:50
10 - AZPARREN Xabier Mikel (Q36.5) + 0:54
Sailkapen nagusia
1 - DEL TORO Isaac (UAE) 34:11:37
2 - AYUSO Juan (UAE) + 0:25
3 - TIBERI Antonio (Bahrain) + 1:01
4 - YATES Simon (Visma) + 1:03
5 - ROGLIC Primoz (Red Bull) + 1:18
6 - MCNULTY Brandon (UAE) + 2:00
7 - YATES Adam (UAE) + 2:06
8 - CICCONE Giulio (Lidl) + 2:07
9 - CARAPAZ Richard (EF) + 2:10
10 - ARENSMAN Thymen (INEOS) + 2:27
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.