3. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fisher-Blackek irabazi du Toanon, eta Longo Borghinik Italiako Giroan duen aurreneko postua sendotu du

SD Worxeko txirrindulari zeelandaberritarrak bakarka zeharkatu du helmuga, Lotte Kopecky taldekideak, DSMko Juliette Labousek eta Lidl-Trekeko Elisa Longo Borghinik baino sei segundo gutxiago baliatuta; ziklista italiarrak, sailkapen nagusian, 13 segundoko aldea du Kopeckyrekiko, eta 25 Labousekiko.
Fisher-Blackek eskuratu du garaipena, etapan. Argazkia: giroditaliawomen.it.
Fisher-Blackek eskuratu du garaipena, etapan. Argazkia: giroditaliawomen.it.

SD Worx-Protime taldeko Niamh Fisher-Black txirrindulari zeelandaberritarrak irabazi du 2024ko Italiako Giroaren hirugarren etapa, asteartean, Toanon, eta, halaber, Lidl-Trek taldeko Elisa Longo Borghini ziklista italiarrak sendotu egin du sailkapen nagusian duen aurreneko postua.

Fisher-Blackek bakarka zeharkatu du helmuga, Lotte Kopecky taldekideak, DSMko Juliette Labousek eta Lidl-Trekeko Elisa Longo Borghinik baino sei segundo gutxiago baliatuta; ziklista italiarrak, sailkapen nagusian, hamahiru segundoko aldea du Kopeckyrekiko, eta 25 Labousekiko.

Lasterketan dabiltzan Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko bi euskal txirrindulariei dagokienez, Usoa Ostolaza 23. postuan helmugaratu da, 2:12ra, eta Ane Santestebanek, helmugan 55.a bera, 6:05 galdu du. Sailkapen nagusian, Ostolaza 26. tokian dabil, Longo Borghinirekiko 3:50era, eta Santesteban 59. postuan da, 9:26ra.

Asteazkenean, 35. Italiako Giroaren laugarren etapa jokatuko dute, Imolan hasita eta Urbinon amaituta. Jardunaldiak 134 kilometroko ibilbidea izango du, eta 3. mailako mendate batean bukatuko da.

Etapako sailkapena

1 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) 2:49:19

2 - KOPECKY Lotte (SD Worx) + 0:06

3 - LABOUS Juliette (DSM) d. b.

4 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) d. b.

5 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) + 0:10

6 - GARCƍA Mavi (Liv AlUla) + 0:12

7 - BRADBURY Neve (Canyon) + 0:14

8 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) d. b.

9 - NIEDERMAIER Antonia (Canyon) + 0:17

10 - LE COURT Kim (AG Insurance) + 0:24

Sailkapen nagusia

1 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl-Trek) 5:52:00

2 - KOPECKY Lotte (SD Worx) + 0:13

3 - LABOUS Juliette (DSM) + 0:25

4 - NIEDERMAIER Antonia (Canyon) + 0:59

5 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) + 1:00

6 - GARCƍA Mavi (Liv AlUla) + 1:26

7 - AALERUD Katrine (Uno-X) + 1:27

8 - ROOIJAKKERS Pauliena (Fenix) d. b.

9 - LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) + 1:30

10 - LE COURT Kim (AG Insurance) + 1:31

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X