Mikel Landak Giroko hirugarren postua lortu du eta Sobrerok azken etapa irabazi du
Jai Hindley (Bora Hansgrohe) australiarrak irabazi du Italiako Giroko 105. Edizioa. Veronan hasi eta amaitu da 21. eta azken etapa, 17,4 kilometroko banakako erlojupekoa, eta Matteo Sobrero (BikeExchange) izan da irabazlea.
Sobrero 22:54 minutuko denborarekin heldu da helmugara, orduko 46,5 kilometroko batez bestekoarekin. Bigarren Thymen Arensman nederlandarra (Jumbo Visma) izan da 23 segundora eta hirugarren Mathieu Van der Poel (Alpecin Fenix), 40 segundora.
Jai Hindley australiarrak (Perth, 26 urte) historia egin du, Giroko maglia arrosa irabazi duen lehen txirrindulari australiarra izan baita. Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrarekiko abantaila defendatzen jakin du, estutasunik gabe gailentzeko. Mikel Landa sailkapen nagusiko aurkariengandik urrun egon da, baina hirugarren postuari eutsi dio. Pello Bilbaok, bere aldetik, bogarren tokiari eutsi dio Jan Hirti 14 segunduko aldea aterata. Txirrindulari bizkaitarrak aitortu duenez, oso justu bukatu du azken astean.
Gainerako sailkapenetan, mendiko maillot urdina Koen Bowman nederlandarrak (Jumbo Visma) lortu du, gazterik onenaren saria Juan Pedro Lopez espainiarrak (Trek Segafredo), "ciclamino" magliak, puntukakoa, Arnaud DƩmare frantziarrak (Groupama) eta talde onena Bahrain Victorious izan da.
21. ETAPA
Etapako sailkapena:
1 - SOBRERO Matteo Team BikeExchange - Jayco 0:22:24
2 - ARENSMAN Thymen Team DSM +0:23
3 - VAN DER POEL Mathieu Alpecin-Fenix +0:40
4 - MOLLEMA Bauke Trek - Segafredo +1:08
5 - TULETT Ben INEOS Grenadiers +1:12
6 - SCHMID Mauro Quick-Step Alpha Vinyl Team +1:17
7 - CORT Magnus EF Education-EasyPost +1:18
8 - FOSS Tobias Jumbo-Visma +1:19
9 - HEPBURN Michael Team BikeExchange - Jayco +1:24
10 - CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers d.b.
24 - BILBAO Pello Bahrain - Victorious +1:50
76 - LANDA Mikel Bahrain - Victorious +3:04
Sailkapen nagusia:
1 - HINDLEY Jai (BORA) 86:31:14
2 - CARAPAZ Richard (INEOS) +1:18
3 - LANDA Mikel (Bahrain) +3:24
4 - NIBALI Vincenzo (Astana) +9:02
5 - BILBAO Pello (Bahrain) +9:14
6 - HIRT Jan (IntermarchƩ) +9:28
7 - BUCHMANN Emanuel (BORA) +13:19
8 - POZZOVIVO Domenico (IntermarchƩ) +17:29
9 - CARTHY Hugh (EF) +17:54
10 - LĆPEZ Juan Pedro (Trek) +18:40
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko gizonezkoen eta emakumezkoen Italiako Giroko ibilbideak aurkeztu dituzte
Gizonezkoen lasterketak 40,2 kilometroko erlojupeko bat eta goi-mendiko bost etapa izango ditu; emakumezkoenak, berriz, bederatzi etapa izanen ditu, aurreko bi ekitaldietan baino bat gehiago.
2026ko Italiako Giroa Bulgariatik irtengo da
Miroslav Borshosh Bulgariako Turismo ministroak agerraldi ofizial batean iragarri duenez, 2026ko Giroko lehen hiru etapak Bulgarian izango dira.
Elisa Longo Borghini italiarrak irabazi du Giroa, eta Liane Lippertek azken etapa
Italiarrak 4. egin du azken etapan, Marlen Reusser 3.aren eta Anna van der Breggen 2.aren atzetik. Lipperten denbora beran helmugaratu da Van der Breggen, eta 8 segundora sartu dira gainerakoak.
Sarah Gigante australiarrak irabazi du Giroko 7. etapa, eta Elisa Longo jarri da lider
4:44:14ko denborarekin helmugaratu da Gigante, Longo Borghini heldu da ondoren, 45 segundora, eta Isabella Holmgren kanadarra izan da hirugarren, 1:14ra.
Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Lippertek hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora) eta Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij (46 segundora) gaindituta.
Lorena Wiebesek eskuratu du Monseliceko esprinta, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko esprinter herbeheretarrak, hala, hamabost garaipen daramatza 2025eko denboraldian; horietako bi, Giroan. Anna van der Breggen taldekidea, gainera, sailkapen nagusiko hirugarren postura igo da.
Lorena Wiebesek irabazi du Trenton, esprintean, eta Anna Hendersonek lider jarraitzen du, Italiako Giroan
SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak bereganatu du lasterketako hirugarren etapa, eta Lidl-Trek taldeko ziklista britainiarrak sailkapen nagusiko lehen postuan segitzen du. Usoa Ostolaza mendiko sailkapeneko lider jarri da.
Anne Hendersonek irabazi du Aprican, eta maglia arrosa jantzi du, Italiako Giroan
Lidl-Trekek taldeko txirrindulari britainiarrak Dilyxine Miermont CERATIZITeko ziklista frantziarra menderatu du, eta garaipena eskuratu; gainera, sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Movistar taldeko Marlen Reusser igandeko irabazlearen ordez.
Marlen Reusserrek indarrean hasi du Italiako Giroa
Movistar taldeko suitzarra gailendu da Giroari hasiera eman dion erlojupekoan, eta liderraren maillota jantzi du. Lotte Kopecky belgikarra eta Elisa Longo izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Ostolaza, Santesteban eta Amondarain, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioak Italiako Giroan izango duen taldean
Alice Arzuffi, Arianna Fidanza eta Laura Tomasi italiarrek eta Yuliia Biriukova ukrainarrak osatuko dute euskal taldeak lasterketara eramango duen zazpikotea; proba igandean hasiko da, uztailaren 6an.