Frantziako Tourra
2025/07/20 - 20:36
Julian Alaphilippen deskuidua: hirugarren izan da, baina ospatu egin du, garailea bera zelakoan
Julian Alaphilippe nahastu egin da 15. etapako azken kilometroetan. Tim Wellens eta Victor Campanaerts sartu dira bere aurretik helmugan, baina ez da horretaz jabetu, eta gogotik ospatu du hirugarren postua, garailea zela pentsatuta. "Erorikoaren ondorioz, irratirik gabe egon naiz", azaldu du gero.
2025/07/20 - 19:39
2025eko Frantziako Tourreko 15. etapako azken kilometroa
Tim Wellens (UAE), Tadej Pogacarren taldekidea, irabazi du Carcasonan Frantziako Tourraren 15. etapa. Wellens eguneko ihesaldian izan da eta bakarrik egin du ihes Col de Fontbrunoko igoeran, helmugatik 40 kilometrora zegoen mendatean. Hortik aurrerako distantzia bakarrik egin du garaipena lortzeko.
2025/07/20 - 19:26
Wellens gailendu da Carcasonan
Wellens eguneko ihesaldian izan da eta bakarrik egin du ihes Col de Fontbrunoko igoeran, helmugatik 40 kilometrora zegoen mendatean. Hortik aurrerako distantzia bakarrik egin du garaipena lortzeko.
2025/07/19 - 20:43
Ion Izagirre: ''Afizioa ikusgarri aritu da''
Cofidis taldeko txirrindularia aurrekoekin lehiuatzen saiatu da baina ez da eguneko ihesladian sartzeko gai izan. Etaparen amaiera, eskerrak eman dizkie Pirinioetara animatzera hurbildu diren zale guztiei.
2025/07/19 - 19:52
Arensman garaile izan da Superbagneres mendatean, Evenepoel Tourretik erretiratu den egunean
Ineoseko txirrindulariak bakarrik egin du ihes Peyresourdeko igoeran, eguneko azken-aurreko mendatean, eta helmugaraino mantendu du abantaila. Pogacar bigarren izan da helmugan, eta maillot horiari eutsi dio. Evenepoel, berriz, Tourretik erretiratu da Tourmaleteko igoeran.
2025/07/19 - 19:33
Pogacarren eta Vingegaarden arteko erasoak Frantziako Tourraren 14. etapan
Tadej Pogacarrek (UAE) eta Jonas Vingegaardek (Visma) lehia estua izan dute Superbagneresko igoeran. Thymen Arensmanek (INEOS) irabazitako etapan, bi faboritoek hainbat eraso jaurti dituzte, baina azkenean esloveniarra nagusitu da, lau segundo ateraz daniarrari.
2025/07/19 - 16:35
Remco Evenepoelek Frantziako Tourra utzi du
Remco Evenepoel hirugarrena zen sailkapen nagusian, baina atzo ez zuen kronoigoera ona egin, eta gaur, Tourmalet igotzen hasi eta berehala atzean geratu da. Horrenbestez, hanka altxatzea erabaki du.
2025/07/19 - 16:26
2025eko Frantziako Tourraren 15. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Muret-Carcasona (169,3 km)
112. Frantziako Tourreko bigarren astearen amaieran, txirrindulariek mendi ertaineko etapa bat dute aurretik. Ziklistek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte; horietako bat bigarren mailakoa da.
2025/07/18 - 23:03
Bingen Fernandez: ''Tour zaila izaten ari da Cofidis taldearentzat''
Bingen Fernandez Cofidiseko zuzendariak adierazi du Tourra "zaila" izaten ari dela bere taldearentzat: Alex Aranburu gaixorik egon zen lehen hamar egunetan, eta Ion Izagirrek erorikoa izan zuen mendiko etapak hasi aurretik.
2025/07/18 - 20:01
Pogacar Peyragudeseko kronoigoeran ere nagusitu da, eta Vingegaardekiko abantaila handitu du
Orain, Pogacarrek maillot horiari eutsi dio eta 4:07 minutuko aldea du Vingegaardekiko, bigarrena, eta 7:20koa Remco Evenepoelekiko (Soudal), hirugarrena.
2025/07/18 - 11:04
2025eko Frantziako Tourraren 14. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Pau-Luchon-Superbagneres(182,6 km)
Beste behin ere, txirrindulariek mendiko etapa gogorra jokatuko dute, lau mendate are zorrotzagoekin: maila bereziko bi, lehen mailako bat eta bigarren mailako beste bat.
2025/07/17 - 21:26
Izagirre: ''Ikaragarria izan da euskal zaleen babesa''
Ion Izagirre eguneko ihesaldian izan da Fantziako Tourreko 12. etapan, harrapatu dituzten arte. Hauxe kontatu digu orain arte lasterketan gertatutakoaz.
2025/07/17 - 20:14
Tadej Pogacarrek erakustaldia egin du Hautacamen, eta urrats handia eman du Tourra laugarrenez irabazteko
UAEko txirrindulari esloveniarrak 112. Frantziako Tourreko lehen mendiko etapa handia irabazi du, eta bi minutu eta hamar segundo atera dizkio bigarren postuan helmugaratu den Vismako Jonas Vingegaardi. Remco Evenepoelek hiru minutu eta erdi baino gehiago galdu du. Pogacar lider da, berriro.
2025/07/17 - 19:59
Pogacarren erasoa Tourreko 12. etapan maillot horia berreskuratzeko
Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak erasoa jo du, 12 kilometroren faltan, 2025eko Frantziako Tourreko 12. etapan. Jonas Vingegaard (Visma) saiatu da jarraitzen, baina ezin izan du. Horrela, Pogacarrek maillot horia jantzi du berriro, lasterketako lider gisa.
2025/07/17 - 16:10
Tourra mendiko etapetan sartu da: nola ibili dira mendian, 2021etik, Pogacar eta Vingegaard? Zein hobeto?
2025eko Frantziako Tourrean, mendiko etapak hasi dira, ostegunean; aurten, lehenengo, lasterketa Pirinioetan da. Xabier Usabiaga adituak aztertu du nola ibili diren Tadej Pogacar eta Jonas Vingegaard azken lau ekitaldietan, mendiko etapa handietan.
2025/07/17 - 10:52
2025eko Frantziako Tourraren 13. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Loudenvielle-Peyragudes (10,9 km)
Txirrindulariek pare bat kilometro baino ez dituzte izango abiadura eta indarrak hartzeko, etengabeko eskaladari aurre egin aurretik.
2025/07/16 - 23:18
Tadej Pogacarrek ez du lesio larririk, Frantziako Tourreko hamaikagarren etapan erorikoa izanda
Txirrindulari esloveniarra sei kilometro gelditzen zirela jausi da, baina ez du denborarik galdu, aurkariek itxaron baitute. "Hematoma eta urradura batzuk ditu ezker besaurrean eta aldakan, baina, osterantzean, ondo dago", adierazi du UAEko medikuak.
2025/07/16 - 19:56
Frantziako Tourreko 11. etapako azken kilometroa eta garaipenerako lehia
2025eko Frantziako Tourrak atzean utzi du 11. etapa. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa oso-osorik.
2025/07/16 - 19:31
Jonas Abrahamsenek irabazi du Okzitaniako Tolosako etapa, eta Ben Healyk maillot horiari eutsi dio, Tourrean
Uno-X Mobility taldeko txirrindulari norvegiarrak Mauro Schmid Jayco-AlUla taldeko suitzarra menderatu du, esprintean, eta garaipena eskuratu; biak izan dira eguneko ihesaldian. Pogacarrek erorikoa izan du azken kilometroetan, baina faboritoen multzoak itxaron egin du esloveniarra.
2025/07/16 - 19:16
Pogacarren erorikoa Tourreko 11. etapan, helmugarako 6 kilometro falta zirenean
Tadej Pogacar erori eta lurrera joan da Frantziako Tourreko 11. etaparen azken txanpan. Kolpe gogorra jaso du, baina tropelak itxaron egin dio, eta ez du denborarik galdu lasterketa irabazteko faboritoekiko.