Etxera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talanskyk Frantziako Tourra utzi du, bizkarreko minagatik

Garmin-Sharp taldeko estatubatuarra lasterketa uzteko zorian egon zen atzo, baina bizikletara igo eta etapa bukatu zuen, tropelak baino 32 minutu beranduago.
Andrew Talansky, helmugan ordu erdiko atzerapenarekin / EFE.

Andrew Talanskyk (Garmin-Sharp) ezin izan du jarraitu. Frantziako Tourrean izandako erorketen ostean, AEBetako txirrindulariak lasterketa utzi behar izan du. Bizikletatik jaitsi zen 11. etapan, baina berriz igo zen helmugara heltzko. Tropela baino 32 minutu beranduago helmugaratu zen, ia etapa osoa bakarrik egin ostean. Orain, Frantziako Tourrean ez jarraitzea erabaki du txirrindulariak, bizkarreko minagatik.

Oyonnaxeko balentriak Tourreko zuzendari Christian Prudhommen laudorioak erakarri zituen: "Adore lezio izugarria da. Andrew Talansky Tourraren historian sartu da, baina ez nahi izango zuen moduan. Ez ohiko indarra erakutsi du".

Gauzak horrela, Dauphine irabazi zuen eta Chris Froome (Sky) eta Alberto Contadorren (Tinkoff-Saxo) nagusitasuna ezbaian jarri ahal zuen txirrindularietako batek faboritoen bidea jarraitu du, eta Frantziako Tourretik kanpo geratu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Podio Tour Femenino 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma

Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X