Leeds, 101. Tourraren abiapuntua
2014ko Frantziako Tourrean etapak ez dira bete urte batzuetan bezain gogorrak, halere, ezustekoak izango dira ibilbidean.
Aldapan gora bost amaituko dira eta erlojuaren kontrako etapek eragin gutxiago izango dute, iaz gertatu zen bezala; Parisera heldu baino egun bat lehenago jokatuko da Bergerac eta Perigueux herrien artean 54 kilometrotako erlojupekoa.
Uztailaren 5ean, Leedsen, hasiko da eta aurreneko hiru etapak bertan jokatuko dira, Ingalaterran.
21 etapa:
Uztailak 5, larunbata. 1. etapa: Leeds - Harrogate, 191 km
Uztailak 6, igandea. 2. etapa: York - Sheffield, 198 km
Uztailak 7, astelehena. 3. etapa: Cambridge - Londres, 159 km
Uztailak 8, asteartea. 4. etapa: Le Touquet-Paris-Plote - Lille, 164 km
Uztailak 9, asteazkena. 5. etapa: Ypres - Arenberg Porte du Hainaut, 156 km
Uztailak 10, osteguna. 6. etapa: Arros - Reims, 194 km
Uztailak 11, ostirala. 7. etapa: Epernay - Nancy, 233 km
Uztailak 12, larunbata. 8. etapa: Tomblaine - Gerardmer, 161 km
Uztailak 13, igandea. 9. etapa: Gerardmer - Mulhouse, 166 km
Uztailak 14, astelehena. 10. etapa: Mulhouse - La Planche des Belles Filles, 161 km
Uztailak 15, asteartea, atseden eguna
Uztailak 16, asteazkena. 11. etapa: Besançon - Oyonnax, 186 km
Uztailak 17, osteguna. 12. etapa: Bourg-en-Bresse - Saint-Etienne, 183 km
Uztailak 18, ostirala. 13. etapa: Saint-Etienne - Chamrousse, 200 km Final
Uztailak 19, larunbata. 14. etapa: Grenoble - Risoul, 177 km Final
Uztailak 20, igandea. 15. etapa: Tallard - Nimes, 222 km
Uztailak 31, astelehena, atseden eguna
Uztailak 22, asteartea. 16. etapa: Carcassonne - Bagneres-de-Luchon, 237 km
Uztailak 23, astezkena. 17. etapa: Saint-Gaudens - Saint-Lary-Soulon (Pla d'Adet), 125 km
Uztailak 24, osteguna. 18. etapa: Pau - Hautacam, 145 km
Uztailak 25, ostirala. 19. etapa: Maubourguet Pays du Val d'Adour - Bergerac, 208 km.
Uztailak 26, larunbata. 20. etapa: Bergerac - Perigueux, 54 km ERLOJUPEKOA
Uztailak 27, igandea. 21. etapa: Evry - Paris Campos Elíseos, 136 km
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek, Niewiadomak eta Longo Borghinik osatu dute Frantziako Tourreko podiuma
Azken etapa erakustaldi batekin bereganatu ostean, Demi Vollering (FDJ) herbeheretarra Frantziako Tourreko podiumaren gorenera igo da, Kasia Niewiadoma (CANYON) poloniarra igo da bigarrenera, eta Elisa Longo Borghini (UAE) italiarra, berriz, hirugarrenera. Bestalde, gazte onena Antonia Niedermaier (CANYON) alemaniarra izan da, mendiko maillota Puck Pieterse (Fenix) herbeheretarrak irabazi du eta Lorena Wiebes (SD Worx) herbeheretarrak jantzi du puntuen maillota.
Demi Volleringek Tourreko garaipena ziurtatu du azken etapa irabazita
FDJ-SUEZ taldeko txirrindulari herbeheretarrak bere indarra erakutsi du Col d'Èzeko azken igoeran, 9. etapa irabazi eta Frantziako Tourra erabakita uzteko, azkenean sailkapen nagusian bigarren sailkatu den Kasia Niewiadomaren (Canyon) aurretik. Elisa Longo Borghinik (UAE) osatu du podiuma, Marlen Reusser (Movistar) suitzarraren erorikoa baliatuta.
Volleringen erasoa eta Tourreko 9. etapako azken metroak
Demi Vollering (FDJ) herbeheretarrak irabazi du 2026ko Frantziako Tourra. Helmugarako 16 kilometroren faltan jo du erasoa, Kasia Niewiadoma (CANYON) aurkari zuzena atzean utzita. Ikusi hemen erasoa eta etapako azken metroak.
Volleringi Tourreko 8. etapan garaipena eman dion erasoa
Eguneko azken mendatea gainditu ostean, Demi Volleringek erasora jo du, garaipenaren bila. Longo Borghini eta Niewiadoma haren atzetik abiatu dira, baina ezin izan diote herbeheretarraren erritmoari eutsi eta amore eman behar izan dute. Vollering bakarrik sartu da helmugan, eta maillot horia eskuratu du.
Volleringek Tourra astindu du, maillot horia eman dion bakarkako garaipenarekin
Demi Volleringek igoera laburra baina oso gogorra aukeratu du eraso egiteko, inongo mailarik ez zuena.
Kasia Niewiadoma nagusitu da Mont Ventouxen, eta elastiko horia jantzi du
Canyon taldeko txirrindulari poloniarrak, 2024ko Tourreko irabazleak, erasoa jo du helmugatik 10 kilometrora, Marlen Reusser suitzarrari (Movistar) lidergoa kentzeko.
Frantziako Tourreko 7. etapako une garrantzitsuenak
Emakumezkoen Frantziako Tourreko zazpigarren etapak une garrantzitsuak utzi ditu lasterketarako, batez ere sailkapen nagusiari begira. Niewiadomak ikuskizuna eman du horiz janzteko, eta Volleringek irabazi du Reusserren aurkako duelua.
Kim Le Court-Pienaar, azkarrena zortzi txirrindulariren arteko esprintean, Tournon-sur-Rhonen
Maurizioko txirrindulariak irabazi du Frantziako Tourreko seigarren etapa, 153,4 kilometrokoa, Montbrison eta Tournon-sur-Rhone artean jokatu dena. Bestalde, sailkapen nagsuiko faboritoak indarrak gordetzen saiatu dira, ostiral honetan Mont Ventoux igotzeko.
Le Court-Pienaarrek garaipena lapurtu dio iheslari talde bati Tournon-sur-Rhonen, eta Reusserrek horiz jantzita jarraitzen du
Maurizioko txirrindularia beste zazpi txirrindulariri nagusitu zaie esprintean. Marlen Reusserrek lider jarraitzen du, Demi Volleringen erasoei eutsi ostean.
Motor batek Noemi Ruegg jo du Durbizeko igoeran, eta bizikletatik bota du
Txirrindulari suitzarra (EF) lurrera joan da, Frantziako Tourreko bosgarren etapako azkenaurreko mendatean gailurra egiteko metro gutxiren faltan, motor batek jo baitu. Zorionez, talka aldapa gora gertatu da, abiadura txikian, eta txirrindulariak lasterketan jarraitu ahal izan du arazo handirik gabe.