Euskal zaleak, Frantziako Tourreko mendeurreneko bideoan
Frantziako Tourrak 100 urte egingo ditu aurten eta hori dela eta bideo berezi bat egin dute antolatzaileek. Bertan, Tourreko une berezi eta hunkigarri asko agertzen dira eta, tartean, euskal zaleak ikurriña eta guzti.
Argi dago Tourrak ¿euskal zaleak omendu nahi izan dituela urtero Frantzian direlako lasterketari kolorea ematen.
Proba ekainaren 29tik uztailaren 21era korrituko da, eta estreinakoz Korsikan hasiko da; 3 etapa izango ditu bertan Tourrak, eta ondoren Nizara abiatuko da tropela. Bertan 24,5 kilometroko taldekako erlojupekoa jokatuko da. 2013.ean, Tourraren mendeurrena izango da.
2013. urteko Tourraren ibilbidea
1- Ekainaren 29an Porto-Vecchio - Bastia 212
2- Ekainaren 30an Bastia - Ajaccio 154
3- Uztailaren 1ean Ajaccio - Calvi 145
4- Uztailaren 2an Niza - Niza (CRE) 25
5- Uztailaren 3an Cagnes-sur-Mer - Marsella 219
6- Uztailaren 4an Aix-en-Provence - Montpellier 176
7- Uztailaren 5ean Montpellier - Albi 205
8- Uztailaren 6an Castres - Aix 3 Domaines 194
9- Uztailaren 7an Saint-Girons - Bagnères-de-Bigorre 165
Atsedena Uztailaren 8an Saint-Nazaire
10- Uztailaren 9an Saint-Gildas-des-Bois - Saint-Malo 193
11- Uztailaren 10ean Avranches - Mont-Saint-Michel (CRI) 33
12- Uztailaren 11n Fougeres - Tours 218
13- Uztailaren 12an Tours - Saint-Amand-Montrond 173
14- Uztailaren 13an Saint-Pourçain-sur-Sioule - Lyon 191
15- Uztailaren 14an Givors - Mont Ventoux 242
Atsedena Uztailaren 15ean Vaucluse
16- Uztailaren 16an Vaison-la-Romaine - Gap 168
17- Uztailaren 17an Embrun - Chorges (CRI) 32
18- Uztailaren 18an Gap - Alpe d'Huez 168
19- Uztailaren 19a Bourg-d'Oisans - Le Grand-Bornand 204
20- Uztailaren 20an Annecy - Annecy-Semnoz 125
21- Uztailaren 21ean Versalles - Paris 118
Zure interesekoa izan daiteke
Laboral Kutxa-Euskadi itxaropentsu abiatu da Frantziako Tourrera
Laboral Kutxako taldea Lausanara bidean da; tartean, hiru euskal txirrindulari. Bertan hasiko da aurtengo Frantziako Tourra, eta hirugarrenez lehiatuko da euskal taldea. Langa koska bat gorago jarri du aurten zuzendaritzak. Usoa Ostolazak seiko taldea izango du atzetik, ahal dela lasterketaren ohorezko postuetan amaitzeko. Bestalde, Naia Amondarainek debuta egingo du itzuli handian.
2026ko emakumezkoen Frantziako Tourreko etapen profilak
Emakumezkoen Frantziako Tourraren 5. ekitaldia abuztuaren 1etik 9ra bitartean jokatuko dute, Lausanan hasi eta Nizan amaituta. Lasterketa kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango da ikusgai.
2026ko Frantziako Tourreko podiuma
Txirrindulariak Frantziako Tourreko podiumera igo dira, elastikoak jasotzera.
Aranburu eta Azparrenen adierazpenak, Frantziako Tourra amaitu berritan
Alex Aranburu eta Xabier Mikel Azparrenekin izan gara, Frantziako Tourreko azken etapa bukatu ondoren. Lasterketa ondo joan dela adierazi dute, eta haien esperientzia kontatu digute.
Frantziako Tourreko 21. etapako unerik onenak
2026ko Frantziako Tourreko azken etapak une ikusgarriak utzi ditu. Montmartren egin dituzten hiru igoeretan faboritoen arteko lehia estua egon da, Pogacarren eta Van der Poelen artean bereziki. Etapako irabazlea azken metroetako esprint estuan erabaki da.
Van Der Poelek irabazi du azken etapa eta Pogacarrek Tourra
Alpecin taldeko txirrindulariak erasoa jo du Montmartreko azken igoeran, Tadej Pogacarrekin batera, eta helmugatik metro gutxira indarrik gabe geratuko zela zirudien arren, berak eskuratu du garaipena. Philipsen taldekidea eta Pedersen helmugaratu dira ondoren.
Nolakoa izan da euskal txirrindularien jarduna Tourrean?
Ion Izagirre, Alex Aranburu eta Xabier Mikel Azparren txirrindulariek parte hartu dute Frantziako Tourraren 2026ko edizioan. Hiru astez munduko lasterketa garrantzitsuenean lehiatu ostean, euskal ordezkariek euren taldearen estrategiaren barruan egokitu zaien lana betez osatu dute itzuli handia.
Frantziako Tourrak 44 kilometro laburtu du azken etapa, suteengatik
Azken etaparen ibilbidea 133 kilometrotik 89ra murriztu dute, Frantziako hainbat eremutan izandako sute larrien ondorioz gaurko etapa zaindu behar zuten jendarme asko kaltetutako eremuetara bideratu behar izan dituztelako.
Carapazen eta Kussen arteko borrokaren une onenak, Tourreko 20. etaparen amaieran
AEBkoak abantaila hartu du etapa amaitzeko 24 kilometro falta zirenean, baina Ekuadorko txirrindulariak ez du etsi, eta azkenean saria lortu du, Kuss birritan erori ostean, harrapatu, gainditu eta etapa irabazi baitu.
Carapaz Alpe d'Huezen nagusitu da Kuss menderatuta, eta mendiko elastikoa ziurtatu du
Txirrindulari ekuadortarrak Frantziako Tourreko etapa nagusia irabazi du, estatubatuarrarekin lehia estua izan ostean. Kuss lurrera erori da azken txanpan, eta EF taldeko txirrindulariak bakarkako bideari ekin dio Alpeetako tontor mitikoan garaipen bikaina lortu eta mota gorridun elastikoa ziurtatzeko.