Instagramen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pogacarrek bere lehen mezua argitaratu du ospitaletik: “Stayin' alive"

Esloveniarrak bere jarraitzaileak lasaitu nahi izan ditu Espainiako Vuletan eroriko larria izan ostean. Pogacarrek lasterketa utzi behar izan zuen larunbatean, aurtengo ekitaldia irabazteko dena alde zuenean.

Tajed Pogacar ospitalean
Tadej Pogacar, ospitalean. Irudia: Instagram

Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) esloveniarrak bere lehen mezua argitaratu du sare sozialetan. UAEko txirrindulariak bere argazki bat publikatu du, ospitaleko ohea eta Bee Gees taldearen 'Stayin' alive 'abestiarekin batera. 

Instagramen egindako publikazioarekin, Pogacarrek bere jarraitzaileak agurtu eta lasaitu nahi izan ditu, larnbatean Espainiako Vueltan izandako eroriko larriaren ostean.  

Argazkian lepoko zerbikala eta erorikoan izandako zauriak ikusten zaizkio. Pogacarrek eskuarekin ohikoa duen keinua egiten agertzen da, kamerari begira.

Publikazio honekin, esloveniarrak jarraitzaileak lasaitu nahi izan ditu, larunbatena izandako erorikoaren ostean. Txirrindularia anbulantzian eraman behar izan zuten ospitalera, Vueltako 8. etapan erorita. 

Erorikoa helmugatik 30 kilometrora izan zuen, Xerakon, Valentzian. Horren ondorioz, garuneko konmozioa du, ezkerreko lepauztaiaren haustura desplazatua, haustura zerbikal egonkorra C7n eta urradura ugari.

Medikuen arabera, klabikula-kirurgia beharko du, baina ebakuntza egiteko itxaron beharko du, garuneko konmozioaren ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X