Zuazo
2025/04/26 - 23:53
Zuazo Barakaldo Urrezko Ohorezko Mailara jaitsi da
Azkenaurreko jardunaldian Elxen aurka galdu ondoren (25-26), Barakaldokoak mailari eusteko aukerarik gabe geratu dira eta hurrengo denboraldian Bigarren Mailan jokatuko dute.
2025/04/05 - 23:14
Bera Bera nagusitu da Zuazo Barakaldoren aurkako derbian (28-35)
Erreginaren Kopako azken txapeldunek Ligako 15. garaipena eskuratu dute, eta Bizkaiko taldeak sailkapeneko azken postuan jarraitzen du.
2025/03/01 - 22:31
Zuazo Barakaldok garaipen garrantzitsua lortu du Beti-Onak taldearen etxean (24-26)
Atarrabian jokatutako euskal derbia gogorra eta parekatua izan da. Barakaldoko taldeak sailkapeneko azken postuan jarraitzen du, baina azken bi partidak irabazi ditu.
2025/01/30 - 00:22
Beti-Onakek Sporting La Rioja kanporatu du (21-24), eta Erregina Kopako azken fasean izango da
Zuazok, ordea, ezin izan du Atletico Guardesen aurka (17-22), eta, hortaz, txapelketako bigarren fasean gelditu da lehiatik at. Azken fasea Granollersen jokatuko dute, martxoaren 14tik 16ra bitartean, eta Bera Bera ere izango da bertan.
2024/12/20 - 22:39
Bera Berak Zuazo Barakaldoren aurkako derbia irabazi du gorantz jarraitzeko (28-24)
Partida liskartsua izan da eta lehen zatian lortutako abantailak garaipena lortzeko balio izan die gipuzkoarrei.
2024/12/19 - 10:35
Izei Permach, Zuazo Barakaldo: ''Taldea gogotsu dago, nahiz eta ez den partida erraza izango''
Aste honetan, Bera Berak eta Zuazo Barakaldok jokatuko duten derbiaren gainean hitz egin du Izei Permach Zuazoko jokalariak. Taldea gogotsu dagoela nabarmendu du, atsedenaldiaren ostean, bidea egiten hasteko.
2024/12/18 - 16:25
Esther Arrojeria, Bera Bera: ''Gakoa gu defentsan ondo egotea izango da''
Esther Arrojeria Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak ostiral honetan Zuazoren aurka ligan jokatuko duten derbiaren gainean hitz egin du elkarrizketa honetan.
2024/10/30 - 15:30
Zuazok aurrera egin du Erreginaren Kopan; Anaitasuna Errege Kopatik at geratu da
Barakaldoko taldeak 21-24 irabazi dio Ikasa Boadillari, baina Helvetia Zuazok ezin izan du Errege Kopako lehen kanporaketa pasa, Alcobendasen kontra galdu du eta.
2024/10/20 - 11:47
Zuazok porrota jaso du Beti-Onaken aurka Barakaldoko derbian (26-30)
Zuazo ia partida osoan zehar korrontearen aurka aritu da. Aldeak ahalik eta gehien murriztu ditu, baina Replasa Beti-Onak taldeak azken minutuetan erantzuten jakin du garaipena ziurtatzeko.
2024/06/26 - 21:50
Beti-Onak eta Bera Beraren arteko derbia denboraldia hasteko; Zuazok Porriñoren aurka jokatuko du
Zozketaren ondoren, euskal derbia egongo da Replasa Beti-Onak eta Super Amara Bera Bera taldeen artean. Bestalde, igo berria den Zuazok Porriñori egingo dio bisita lehen norgehiagokan.
2024/05/20 - 17:15
Zuazok Ohorezko Mailan jokatuko du datorren denboraldian
Horrenbestez, hiru euskal taldek jokatuko dute Ohorezko Mailan datorren denboraldian: Zuazok, Bera Berak eta Beti Onakek. Barakaldoko taldeak Kordoba mendean hartu ostean lortu du igoera.
2024/05/19 - 14:32
Zuazo Ohorezko Mailara igo da
Barakaldoko taldea igoera faseko hiru partidetan nagusitu da, eta maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian.
2024/01/18 - 22:19
Zuazok Malagaren aurka galdu du (19-33) eta Erreginaren Kopako azken fasetik kanpo geratu da
Gauzak horrela, talde bizkaitarra ez da Donostian jokatuko den azken fasean izango. Bera Bera dagoeneko sailkatu da eta Beti Onakek Porriñoren aurka neurtuko ditu indarrak, azken fasea jokatzeko txartelaren bila.
2023/11/22 - 10:45
Bera Berak Euskal Kopa irabazi du, Zuazo 31-17 mendean hartuta
Donostiako taldea nagusi izan zen Zumaiako Lubaki kiroldegian jokatutako norgehiagokan, aurkariak baino eraginkortasun handiagoa erakutsi baitzuen.
2023/11/19 - 00:45
Beti-Onakek eta Zuazok aurrera egin dute Kopan, Morvedre eta Zonzamas mendean hartuta hurrenez hurren
Beti-Onak taldeak Morvedre garaitu du bigarren zati ikusgarri bati esker (19-25). Bestalde, Zuazok azken unera arte borrokatu behar izan du Zonzamasi 28-29 irabazteko.
2023/10/06 - 18:40
Morvedre-Beti-Onak eta Zonzamas-Zuazo, Erreginaren Kopako lehen kanporaketan
Hala, bi taldeek Bigarren Mailan jokatzen duten aurkarien aurka jokatuko dute azaroaren 18tik 19ra bitartean. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, eta irabazleak final-laurdenetara pasako dira.
2023/05/27 - 22:35
Beti-Onakek mailari eustea lortu du, jaisteko play-offeko azken jardunaldian, eta Zuazo jaitsi egin da
Nafarroako taldeak 27-26 irabazi du Granollersen aurka, Atarrabian. Zuazok, berriz, ez du berdinketatik pasatzea lortu Errioxaren kontra (21-21), eta maila gorenean jarraitzeko aukerarik gabe geratu da.
2023/05/24 - 23:55
Beti-Onakek eta Zuazok mailari eustea izango dute jokoan jaisteko play-offeko azken jardunaldian
Nafarroako taldeak 20-19 galdu du Errioxaren aurka Ohorezko Mailako jaisteko play-offeko ligaxkako 5. jardunaldiko partida, eta ezin izan du salbazioa bermatu. Zuazok, aldiz, 20-23 garaitu du Granollers, eta Beti-Onak puntu bakarrera du.
2023/05/20 - 21:49
Zuazo Barakaldok mailari eusteko asmoei eutsi die Beti-Onaken aurkako derbia irabazita (21-28)
Emaitza horrekin, bizkaitarrek hiru puntura dute Beti-Onak, mailari eusteko bigarren postua mantentzen dutenak.
2023/05/19 - 21:25
Joseba Rodriguez 'Haito' entrenatzaileak Zuazon jarraituko du datorren denboraldian
Zubileta Evolution Zuazo taldeak jakinarazi duenez, 'Haito' entrenatzaileak kontratua berritu du 2023-2024 denboraldi amaierara arte.