Unai Laso
2023/03/04 - 00:55
Laso eta Imaz finalerdietara sailkatu dira P. Etxeberria eta Rezusta garaituta
Galtzaileek azken txartela lortzeko beste aukera bat izango dute igandean Peña eta Mariezkurrenaren aurkako partidan, azken horiek Urrutikoetxea eta Albisu menderatu ondoren play-offean.
2023/03/03 - 17:16
Binakako Txapelketaren play-offetako Laso-Imaz vs P. Etxeberria-Rezusta partida, gaur, eitb.eus-en eta ETB1n
Ostiral honetan Binakako Txapelketaren play-offetako partidak jokatuko dira. Horien arabera erabakiko da nortzuk lehiatuko diren ingandean azken tokia lortzeko. Partida zuzenean eskainiko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/02/28 - 17:29
Ander Imaz eta Peio Etxeberria sendatu egin dira, eta Binakako Txapelketaren play-offean jokatuko dute
Ostiralean, Zornotzan, 22:15ean, Laso-Imaz eta Etxeberria-Rezusta bikoteek finalerdietako ligaxkarako txartel bat izango dute jokoan. Oiartzungo atzelariak eta Zenotzeko aurrelariak ezin izan dute laurdenetako ligaxkako azken hiru eta bi partidetan jokatu, baina ostiralean berragertuko dira.
2023/02/27 - 16:51
Inoizko play-offik irekienak Binakako Txapelketan
Etxeberria-Rezusta eta Laso-Imazek play-offetarako sari nagusia eskuratu dute. Geratzen diren partidetatik aterako dira finalerdietako ligaxkan Elordi-Zabaleta eta Altuna-Tolosa bikoteekin jokatuko duten lau pilotariak.
2023/02/27 - 16:21
Zornotzak, Zumaiak eta Bilbok hartuko dituzte Binakako play-offak
Asteburu honetan erabakiko da zein bikote sailkatuko diren txapelketako finalerdietako ligaxkan Elordi-Zabaleta eta Altuna-Tolosa bikoteekin batera aritzeko.
2023/02/22 - 14:38
Unai Laso, Irribarriaren erabakiaz: ''Pena izugarria. Berak duen ahalarekin zorte txarra izan du''
Unai Laso Baikoko pilotariak Iker Irribarriak emandako agur prentsaurrekoan parte hartu du. Atsekabetuta agertu da nafarra, baina osasunaren garrantzia nabarmendu du
2023/02/18 - 22:17
P.Etxeberria eta Rezusta play-offerako sailkatu dira Laso-Eskirozi irabazita
Urdinak aurretik joan dira partidaren hasieran. 5 eta 6 tantoko aldea lortu dute. Gorriak, baina, 17-18 hurbiltzea lortu dute. Hala ere, urdinek ez zuten puntua galdu nahi eta azkenean 22-17 nagusitu dira.
2023/02/16 - 17:35
Peio Etxeberriak ez du Laso eta Eskirozen aurka jokatuko; Irribarriak ordezkatuko du
Nafarra baja izango da "eskuetako gaitzagatik", eskuineko eskuari eragiten diona.
2023/02/15 - 20:10
Partida erabakigarriak jokatuko dira Labriten eta Beotibarren
Ligaxka azken txanpan sartu da, eta 13. jardunaldian neurketa erabakigarriak jokatuko dira. Labriten, larunbatean, Laso-Eskiroz eta P. Etxeberria-Rezusta bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago. Beotibarren, asteartean, Peña II.a-Maruiezkurrena II.a eta Ezkurdia-Martija bikoteek jokatuko dute.
2023/02/12 - 12:08
Lasok kolpe gogorra hartu du Binakako Txapelketako 12. jardunaldiko partidan
Unai Lasok kolpe beldurgarria hartu du Markinako pilotalekuan. Eskirozekin bikotea osatuta 11-22 galdu du Elordiren eta Zabaletaren kontra Binakakoaren 12. jardunaldiko partida. Min hartu du eskuin belaunean, eta ikusi egin beharko da belaun horren bilakaera zer nolakoa den.
2023/02/11 - 21:59
Elordik eta Zabaletak 11. puntua batu dute Laso eta Eskirozen aurka (22-11)
Elordik eta Zabaletak hasieratik izan dute aginte makila. Lasok eta Eskirozek ez dute partida txarra egin baina ezin izan dute ezer egin liderren aurrean.
2023/02/06 - 17:18
Imazek ez du jokatuko Elordi eta Zabaletaren aurka; Eskirozek ordezkatuko du
Altunaren eta Tolosaren aurkako partidan eskuin eskuan min hartu zuen eta ondorioz ez da Lasoren ondoan arituko sailkapeneko liderren aurka.
2023/01/31 - 18:30
Laso-Imaz vs Altuna-Tolosa eta Urrutikoetxea-Albisu vs Ezkurdia-Martija partidek badituzte pilotak
Material hautaketa egin dute igandean Eibarko Astelenan jokatuko den Binakako Txapelketarako. Laso-Imaz eta Altuna-Tolosa bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Bestalde, ostiralean Zornotzan Urrutikoetxea-Albisuk vs Ezkurdia-Martijak jokatuko duten partidarako ere hautatu dira pilotak.
2023/01/28 - 16:16
Peña II.a eta Eskiroz nagusitu dira Laso-Imaz bikotearen aurkako partidan (22-19)
Peñña.a-Eskiroz bikoteak mendean hartu ditu Laso eta Imaz 22-19ko emaitzarekin Binakako Txapelketako 10. jardunaldiko partidan. Mariezkurrena II.a ordezkatu du Eskirozek, eta maila bikaina eskaini du.
2023/01/24 - 20:27
Unai Lasok eta Ander Imazek eta Jon Ander Peñak eta Iosu Eskirozek ostiraleko materiala hautatu dute, Hendaian
Eskirozek, berriro ere, Mariezkurrena ordezkatuko du, hamargarren jardunaldian. Lau pilotariek garaipena eskuratu zuten aurreko partidan.
2023/01/18 - 21:56
Laso eta Imaz, garaile Urrutikoetxea-Albisu bikotearen aurka (22-18)
Laso-Imaz bikoteak seigarren garaipena bereganatu du Binakako Txapelketan, 9. jardunaldiko partidan Urrutikoetxea eta Albisu mendean hartuta, 22-18ko emaitzarekin.
2023/01/14 - 22:35
Lasok eta Imazek 22 eta 16 irabazi diete Jakari eta Arangureni
Lasok eta Imazek Jaka eta Aranguren menderatu dituzte Labriten jokatu den partidan. Gorriak agintzen hasi dira baina 11ra berdindu dute urdinek. Azken berdinketa 16ra izan da. Azkenean, gorriak garaile.
2023/01/08 - 21:45
Laso-Imaz bikotea gailendu da Altuna III.a-Tolosaren aurka (22-19)
Lasok eta Imazek irabazi dute 7. jardunaldiko azken partida. Altuna III.a eta Tolosa hartu dituzte mendean eta sailkapeneko bigarren postura egin du salto gorriz aritu den bikoteak.
2023/01/03 - 18:41
Materiala prest, Laso-Imaz vs Altuna III.a-Tolosa partidarako
Binakako Txapelketako lehen itzulia itxiko duen norgehiagoka izango da Atano III.a pilotalekuan jokatuko dena. Laso-Imaz eta Altuna III.a-Tolosa izango dira aurrez aurre. Hautatu dituzte partidarako pilotak.
2023/01/01 - 21:37
Laso-Imaz bikoteak aise hartu ditu mendean Ezkurdia eta Martija (22-8)
Lehen tantoa Ezkurdiak egin badu ere, Laso berehala jarri da martxan. Nafarrak partida bikaina egin du. 9 tanto egin ditu jarraian bikote gorriak. Partida hautsita, urdinek ezin izan dute ezer egin.