Unai Laso
2023/04/02 - 22:44
Elordi eta Zabaleta, finalean nagusi
Aspeko bikotea 5-0 aurreratu da eta nahiz eta gorriek 8-8 berdintzea lortu duten, hori izan da finaleko berdinketa bakarra. 12-17 zirela, Lasok mina hartu du eta aldageletara joan behar izan du. Hortik aurrera tanto bakarra egin dute gorriek eta Elordik eta Zabaletak irabazi dute finala.
2023/04/02 - 22:13
Elordik eta Zabaletak jantzi dute Binakako txapela Nafarroa Arenan
Elordi eta Zabaletak jaso dute txapela Nafarroa Arenako podiumeko koskarik altuenean. Jose Javier Zabaletak jaso du EITB Pilotari Onenaren saria.
2023/04/02 - 21:46
Unai Lasok 2023ko Binakako Finalean min hartu duen unea
Unai Lasok min hartu du aldakan, Binakako Finala jokatzen ari zela. Aurrelari nafarrak irrist egin du 12-16 zihoazela markagailuan, eta aldageletara sartu behar izan da.
2023/04/02 - 21:45
Elordi eta Zabaletari Binakako txapela eman dien azken tantoa
Laso eta Imaz mendean hartu dituzte Elordik eta Zabaletak. Aspeko bikoteak Elordiren bi pareta ederrarekin bereganatu du Binakako txapela.
2023/04/02 - 21:29
Elordi eta Zabaleta, Binakako txapeldunak
Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak jantzi dituzte 2023ko Binakako Txapelketako txapelak, finalean Unai Laso eta Ander Imaz mendean hartuta 13-22ko emaitzarekin.
2023/04/02 - 17:26
Pilotazaleak ari dira Iruñeko kaleak girotzen, Binakako Finalaren aurretik
Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta bikoteen zaleak Iruñeko kaleetan barrena dabiltza finalaren aurreko orduak giro ederrean igarotzen.
2023/04/01 - 14:50
Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta, Binakako txapelaren bila
Igandean, apirilaren 2an, jokatuko da Binakako Txapelketako finala Nafarroa Arenan. Final handia zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 17:00etan.
2023/03/31 - 18:41
Ander Imaz: ''Nik nire lana ondo egiten badut, uste dut aukerak izango ditugula''
"Unairengan konfiantza handia daukat, une oso onean iritsi da final honetara", dio atzelari oiartzundarrak, bigarren aldiz jarraian Lasorekin batera jokatuko duen Binakako Txapelketako finalaren atarikoan.
2023/03/30 - 17:32
Pilota hautaketa azkarra eta denen gustukoa 2023ko Binakako finalerako
Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta bikoteek 2023ko Binakako Finalerako pilotak hautatu dituzte ostegun honetan, Nafarroa Arenan. Ondoren, finalaren aurreko prentsaurrekoan agertu dira.
2023/03/29 - 17:44
Lasok eta Imazek entrenamendua egin dute Nafarroa Arenan, eta eskuak prest dituzte finalerako
Baiko Pilotako bi pilotariak Aimar Olaizola kirol zuzendariarekin izan dira, eta saio ona egin dute. Igandeko finala, Binakako Txapelketarena, Nafarroa Arenan bertan jokatuko dute.
2023/03/26 - 23:20
2023ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, apirilaren 2an.
2023/03/21 - 19:54
Laso eta Imaz, finalerako sailkatuta, baja izango dira larunbatean Labriten
Bere lekua Iñaki Artolak eta Iosu Eskirozek hartuko dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian Peña-Mariezkurrenaren aurka jokatzeko.
2023/03/20 - 21:45
Laso eta Imaz lehen finalistak, ezustean
Laso eta Imazek kalean geratzeko arriskuan izan ziren ligaxkako azken bost partidetatik bakarra irabazi eta gero, baina lehenak izan dira finalerako txartela lortzen. Altuna II.ak eta Tolosak, berriz, finalaurreko zuzena jokatuko dute Elordi eta Zabaletaren kontra igandean, Bilbon.
2023/03/19 - 21:26
Laso eta Imaz, Binakako Txapelketako lehen finalistak
Altunak eta Tolosak Peña eta Mariezkurrena garaituta, Baikoko bikotea Binakako txapelketako finalerako sailkatu da.
2023/03/18 - 21:53
Laso eta Imaz, finaletik oso hurbil Elordi eta Zabaleta garaituta (22-19)
Unai Laso eta Ander Imaz pilotariek osatutako bikoteak bigarren garaipena lortu du Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkan, eta ia erabakita utzi dute final handirako lehen txartela.
2023/03/15 - 18:27
Elordi-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteek Labriteko partidarako materiala aukeratu dute
Larunbatean, martxoaren 18an, Labrit pilotalekuan ariko dira nor baino nor Elordi-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteak Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldiko partidan. Jada, neurketa horretarako materiala hautatu dute.
2023/03/14 - 00:01
Elordi-Zabaleta eta Laso-Imaz bikoteek finalerdietako ligaxkako lehen puntua eskuratu dute
22-14 eta 22-21 menderatu dituzte, hurrenez hurren, Peña II.a-Mariezkurrena II.a eta Altuna III.a-Tolosa. Bi bikote irabazleak nor baino nor gehiago arituko dira Iruñean, larunbatean; galtzaileek, aldiz, igandean jokatuko dute, Eibarren.
2023/03/12 - 22:33
Laso-Imaz bikotea gailendu da Altuna-Tolosaren aurkako partida ikusgarrian (22-21)
Bikote urdina 12-4 aurreratu da markagailuan eta nagusi izan da jokoan partidako lehen zatian. Atsedenalditik bueltan gorriak nagusitu dira (9-0eko partziala), 16-14 aurreratu dira. Tolosaren arazo fisikoak tarteko, gorriek markagailua irauli dute gogor joan den partidan.
2023/03/07 - 16:41
Laso-Imaz eta Altuna III-Tolosa bikoteek material hautaketa izan dute, Ogetan
Bost hilabete geroago Gasteizko Ogeta pilotalekura itzuliko da pilota profesionala. Binakakoaren finalaurreko ligaxkaren lehen jardunaldiko neurketa jokatuko dute Laso-Imaz eta Altuna III-Tolosa bikoteek, martxoaren 12an. Gaur, material aukeraketa izan dute.
2023/03/04 - 15:00
Laso eta Imaz finalerdietan dira; Etxeberria-Rezusta eta Peña II.a-Mariezkurrena II.a, azken txartelaren bila
Laso eta Imaz finalerdietara sailkatu dira P. Etxeberria eta Beñat Rezusta mendean hartuta (22-21). Urrutikoetxeari eta Albisuri irabazi dioten Peña II.a eta Mariezkurrena II.a (10-22) izango dira Etxeberria-Rezusta bikotearen aurkariak igandean; han egongo da jokoan finalerdietarako azken txartela.