Unai Laso
2023/05/25 - 18:13
Pilota Jaia ekainaren 3an ospatuko dute Labriten
Hurrengo hilabetean, ekainaren 3an, ospatuko den Pilota Jaia aurkeztu dute gaur Labriten. Familia giroko ospakizuna izango da eta, zuzeneko musika eta zozketak izateaz gain, profesionalen arteko partidak jokatuko dira, eta gazteek pilotekin argazkiak atera ahalko dituzte jaialdiaren aurretik.
2023/05/13 - 14:38
Elordi Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako sailkatu da, Laso mendean hartu ostean
Aitor Elordik irabazi egin dio Unai Lasori 16-22ko emaitzarekin final-laurdenetako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldiko azken partida. Ondorioz, Elordik Dario izango du aurkari finalerdietan.
2023/05/13 - 02:14
Elordi Lasori gailendu zaio, eta Buruz Burukoaren finalaurrekoa jokatuko du, Darioren aurka
Aurrelari bizkaitarra 16-22 nagusitu da, Bilbon, eta, horrenbestez, zehaztuta geratu da zeintzuk izango diren finalerdietako bi partidak: maiatzaren 20an, Iruñean, Jokin Altunak Joseba Ezkurdiaren kontra jokatuko du, eta hilaren 21ean, Gasteizen, Dariok Elordi izango du aurkari.
2023/05/12 - 14:21
Lasok eta Elordik Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako azken txartela izango dute jokoan Bilbon
Partida zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera.
2023/05/09 - 18:33
Lasok eta Elordik materiala aukeratu dute ostiraleko partidarako, Bilbon
Ostiralean Unai Lasok eta Aitor Elordik neurtuko dituzte indarrak Bizkaia Frontoian, eta Buruz Buruko finalerdiak zehaztuko dira neurketa horretan. Laso ondo helduko da partidara, ezker eskuan izan dituen arazoak gaindituta.
2023/05/01 - 18:20
Altuna finalerdietan da, eta Laso txapeldunak aukerei eusten die
Jokin Altuna laugarrenez jarraian izango da Buruz Buruko txapelketako finalaurrekoetan, asteburuan, sufrituta, Aitor Elordi gainditu ostean. Unai Laso egungo txapelduna ere sufritzen ari da, baina aukerak ditu oraindik Elezkano gainditu ondoren.
2023/04/29 - 22:14
Unai Laso garaile, Elezkanoren aurkako hil ala biziko partidan (22-11)
Egungo txapeldunari kosta egin zaio bizkaitarra mendean hartzea, 12-11 hurbildu da Elezkano, baina horik aurrera Laso jaun eta jabe izan da. Aitor Elordirekin neurtu beharko ditu indarrak, finalaurrekoetan sartzeko lehian.
2023/04/26 - 18:21
Hil ala biziko partida jokatuko dute Lasok eta Elezkano II.ak, larunbatean, Labriten
Danel Elezkano eta Unai Laso nor baino nor gehiago ibiliko dira apirilaren 29an Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako A multzoko 2. jardunaldian. Irabazten duenak finalerdietara sailkatzeko aukerekin jarraituko du.
2023/04/24 - 18:18
Altuna, bikain Lasoren aurka; Dario, finalerdietara iritsi den lehena
Asteburuak bi protagonista nagusi utzi ditu Buruz Buruko Txapelketan: batetik, Jokin Altuna, Unai Laso egungo txapeldunari aise irabazi ziona; bestetik, Dario Gomez, finalerdietarako txartela lortu duen lehen pilotaria bihurtu dena.
2023/04/24 - 00:26
Altunak garaipen argia lortu du Lasoren aurka (22-9)
Jokin Altuna aise nagusitu zaio Unai Lasori 2023ko Buruz Buruko txapelketan bien estreinaldia suposatu duen partidan. Aspekoak partidaren gidaritza hartu du hasieratik eta ez dio inongo aukerarik eman Baikokoari.
2023/04/18 - 19:56
Pilota Eguna egingo dute ostiralean Gasteizen
Hainbat partida egongo dira; tartean, Ezkurdiak eta Dariok Buruz Burukoaren final-laurdenetako ligaxkan jokatuko dutena.
2023/04/18 - 17:43
Laso-Altuna, goi mailako lehia igandean Bilbon
Igandean Unai Lasok eta Jokin Altunak debuta egingo dute aurtengo Buruz Buruko Txapelketan, Bizkaia Frontoian. Partida horretarako materiala hautatu dute.
2023/04/17 - 17:37
Ezkurdia, Elordi eta Dario, Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko garaileak
Pilotan, igandean apirilaren 23an, osatuko da Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldia, Altunak eta Lasok jokatuko duten partiduarekin. Iragan asteburuan Dario, Elordi eta Ezkurdia nagusitu dira euren neurketetan.
2023/04/11 - 17:41
Garaipena Ugartemendirentzat, bere debutean
Gorka Ugartemendiak debuta egin zuen profesionaletan, Baiko enpresarekin. Laso txapelduna izan zuen bikote eta 22-17 nagusitu ziren Peña II.a eta Iztuetaren aurka, Tolosako Beotibarren.
2023/04/06 - 17:25
Unai Lasok mina gainditu eta Buruz Burukoan parte hartuko duela baieztatuta du
Baiko Pilotak jakitera eman duenez, aurrelari nafarrak larunbatean bertan jokatuko du, Bastidako jaialdian. Buruz Buruko Txapelketan apirilaren 23an kantxaratuko da estreinakoz, Altuna III.aren aurka aritzeko.
2023/04/05 - 18:31
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da
Jose Javier Zabaletak eta Beñat Rezustak ez dute jokatuko 2023ko Buruz Burukoa, min hartuta baitaude. Txapelketa apirilaren 7an hasiko da, eta finala ekainaren 4an jokatuko da, Bilbon.
2023/04/05 - 16:50
2023ko Buruz Burukoa aurkeztu dute; Zabaletak eta Rezustak ezingo dute jokatu
Elordik eta Elezkano II.ak ordezkatuko dituzte. Asteburuan, final zortzirenak jokatuko dituzte, Lekeition, Bastidan, Ezkarain eta Tolosan; jarraian, final laurdenetako ligaxka hasiko da, eta jardunaldi bakoitzean hainbat atsedenaldi egongo dira. Finala ekainaren 4rako dago aurreikusita, Bilbon.
2023/04/04 - 21:58
Lasori osasun azterketak egin dizkiote finaleko lesioaren larritasuna ezagutzeko
Emaitzak asteazken honetan jakinaraziko dira. Bizkarreta-Gerendiaingoak irrist egin zuen Binakako Txapelketako finalean eta ordutik aurrera tanto bakarra erdietsi zuten.
2023/04/02 - 23:49
2023ko EITB Pilotari Onenaren sailkapena
Binakako Txapelketaren jardunaldi bakoitzaren ostean, EITBko pilota adituek 1etik 10era bitarteko puntuazioa emango diote pilotari bakoitzari, eta EITB Pilotari Onenaren sailkapena eratuko da horrela.
2023/04/02 - 22:45
Imaz: ''Bi urtez jarraian jokatu dugu batera, zaila da errepikatzea, plazerra izan da Unairekin jokatzea''
Unai Laso eta Ander Imaz Binakako Txapelketako txapeldunordeak dira finala galdu egin baitute Aitor Elordiren eta Jose Javier Zabaletaren aurka (13-22). Finalaren ostean, prentsaurrekoan egin dute partidaren analisia. (adierazpenak gaztelaniaz)