Lasori osasun azterketak egin dizkiote finaleko lesioaren larritasuna ezagutzeko
Lasori osasun azterketak egin dizkiote gaur arratsaldean, joan den igandean Nafarroa Arenako Binakako finalean izandako lesioaren nondik norakoen berri izateko. Erresonantzia magnetiko batek egungo buruz buruko txapeldunak jasaten duen lesioa zein den adieraziko du. Emaitzak asteazken honetan jakinaraziko dira.
Bizkarreta-Gerendiaingoa irristatu egin zuen 12-16ko markagailuarekin, urdinen alde. Aurrelari nafarraren keinu txar batek alarma guztiak piztu zituen, baina Laso kantxara itzuli zen aldageletatik igaro ondoren. Hori bai, Baikoko bikoteak partida amaitu baino lehen tanto bakar bat egitea baino ez zuen lortu.
Proba hauek garrantzi berezia dute, izan ere, emaitzak jakingo diren egun berean Lasok txapela defendatuko duen buruz buruko txapelketa aurkeztuko baita. Txapelketako final-zortzirenak ostiral honetan bertan hasiko dira, Lekeition, eta baliteke aurrelariaren parte-hartzea arriskuan egotea, antzeko keinu batek ia hilabetez utzi baitzuen kantxetatik kanpo irailean.
Zure interesekoa izan daiteke
A zer-nolako errematea Joseba Ezkurdiarena!
Joseba Ezkurdiak ikuskizun ederra eman du Legazpiko Urbeltz frontoian, Arkaitz Gabirondorekin batera Jon Ander Peña eta Ander Imazen aurka jokatu duen partidan. Arbizuko pilotariak atzetik bueltan eskuinez eraman du gainera etorri zaion pilota, eta tantoari bukaera ezin hobea eman dio gero.
Jon Ander Albisu: “Faborito kartel hori irabazi egin dugu, kantxan erakutsi dugun mailagatik”
Unai Laso eta Jon Ander Albisu elkarrizketatu ditugu ataunen, Binakako Txapelketa irabazi eta biharamunean. Ospakizunak luzatu ziren arren, bi pilotariak pozik eta harro ageri dira.
Ataundarrek omenaldi beroa egin diote Albisuri
Eguraldi eskasak ez du harrera zapuztu. Aurreskua dantzatu diote, eta bertsolariek bertsoak bota dizkiote. Ustekabeko nagusia Unai Lasok eman dio pilotari ataundarrari, atzelariak ez baitzuen espero aurrelariak omenaldian parte hartzea. Albisu herriarekin "oso eskertuta" azaldu da.
Laso eta Albisu txapeldunek senideekin eta lagunekin ospatu dute, igande gauean, Binakako finalean lortutako garaipena
Unai Lasok eta Jon Ander Albisuk, arratsaldean, Nafarroa Arenan, finalean, Altuna III.a eta Ezkurdia menderatu zituzten; gauean, senideekin eta lagunekin ospatu dute, giro ederrean.
Jon Ander Albisu, Binakako finaleko pilotaririk onena
Atzelari ataundarrak, Unai Lasorekin batera lortutako txapelaz gain, finaleko pilotaririk onenarentzako saria ere eskuratu du, igandean, Nafarroa Arenan.
Ia 3 minutu iraun ditu finaleko tantorik onenak!
Tanto gogorra eta oso lehiatua izan da 9 eta 13koa. 2:59ko iraupena izan du eta guztira 69 pilotakada eman dituzte finaleko lau protagonistek. Finalak izan duen tentsioaren eta lehiakortasunare adierazle garbia.
ARGAZKI-GALERIA: Unai Laso eta Jon Ander Albisuk irabazitako Binakako Txapelketako finalak utzitako irudi ikusgarriak
Unai Laso eta Jon Ander Albisu 16-22 gailendu zaizkie Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdiari, Nafarroa Arenan jokatutako 2026ko Binakako Txapelketako finalean. Galeri honetan, neurketak utzitako hainbat une esanguratsuren argazkiak aurkituko dituzue.
Unai Laso hunkitu egin da Txus Villalabeitia fisioterapeutaren mezuarekin
Jon Ander Albisurekin batera Binakako Txapelketako finala irabazi eta gero, Unai Lasok hamaika zorion mezu jaso ditu, tartean Txus Villalabeitia fisioterapeutarena.
Albisuren ama eta anaia: “Ametsa bete da"
Jon Ander Albisuren ama eta anaia pozez gainezka agertu dira Baikoko pilotariak partida irabazi ostean. Bitxikeria bat ere kontatu dute: pilotariaren alabak amets egin zuen aitak txapela irabaziko zuela.
Unai Laso: "Oso hunkituta nago"
Unai Laso eta Jon Ander Albisu dira 2025-2026ko Binakako Txapelketako txapeldunak. Baikoko pilotariak lehen aldiz nagusitu dira txapelketa honetan, Altuna III.a eta Ezkurdia 16-22 garaituta. Lasok hunkituta egin ditu lehen adierazpenak.