UEFA Europa Liga
2022/10/06 - 22:44
Realak hirugarren garaipena lortu du Europan Sheriff mendean hartuta (0-2)
Silvaren eta Elustondoren golek garaipena eman diete gipuzkoarrei. Hala, bederatzi punturekin euren multzoko liderrak dira, eta hurrengo faserako txartela bideratu dute.
2022/10/06 - 15:17
Realzaleak ere Moldavian dira Reala animatzeko prest, Sheriffen aurkako lehian
Realak Sheriffen aurka jokatuko du ostegun honetan, Europa Ligako 3. jardunaldian. Neurketa Moldaviako hiriburuan (Chisinau) jokatuko bada ere, Sheriff Transnistriako Tiraspol hirikoa da. Aita-seme Realzale batzuk hura bisitatzen ere egon dira.
2022/10/05 - 22:10
Imanol: ''Helburua irabaztea da, ez bihar liderrak izatea, azken partidan baizik''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Sheriffen aurka ostegunean jokatuko duen partidaz hitz egin du. Jon Pacheco jokalaria ere norgehiagokaz mintzatu da.
2022/10/05 - 21:04
Realak multzoko lidertza sendotzea izango du helburu Sheriffen aurkako partidan
Txuri-urdinek Ukrainako taldea izango dute aurkari ostegun honetan, 18:45ean, Europa Ligako E multzoko hirugarren jardunaldiko norgehiagokan.
2022/09/16 - 00:47
Imanol: ''Ondo datorkigu horrelako sustoak jasotzea, nola erantzun jakiteko''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Omonoiaren aurkakoa partida "itsusia" izan dela adierazi du, eta defentsiboki badutela zer hobetu. Hala ere, pozik agertu da garaipenagatik.
2022/09/15 - 22:46
Realak garaipena lortu du Omoniaren aurka eta multzoko lider jarri da (2-1)
Guevararen eta Sorlothen bi golek garaipena eman diete gipuzkoarrei, defentsan berdinketa eragin duen akats baten ondoren, partidaren amaieran estutu egin behar izan dutenak hiru puntuak eskuratzeko.
2022/09/15 - 01:21
Reala, Europa Ligako bigarren garaipenaren bila Omonoiaren aurka etxean jokatuko duen partidan
Txuri-urdinek Zipreko taldea hartuko dute Reale Arenan ostegun honetan, 18:45ean, Europa Ligako 2. jardunaldiko neurketan.
2022/09/14 - 22:09
Imanol: ''Omonoiak entrenatzaile ona du eta talde landua da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Omonoiaren aurka ostegunean Reale Arenan jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko 2. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
2022/09/14 - 21:52
Elustondo: ''Hiru puntuen bila goaz, gauzak ondo eginez gero garaipenetik gertu egongo gara''''
Aritz Elustondo Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak ostegunean Omonoiaren aurka Reale Arenan jokatuko duen partidari buruz hitz egin du.
2022/09/09 - 02:49
Imanol: “Partida handia zen, eta partida handi hori irabazi egin dugu”
Ralak garaipena lortu du manchester Uniteden aurrean, Old Trafforden 0-1 irabazita. Imanol Alguacil entrenatzaile txuri-urdinaren esanetan, disfrutatzeko eta harro egoteko eguna da.
2022/09/09 - 01:48
Zale txuri-urdinak, pozarren eta kantari Manchesterri irabazi ostean
Realak 0-1 irabazi dio Manchester Unitedi Old Trafforden, eta bertaratu diren zale txuri-urdinek gozatua hartu dute harmailetan partida amaitu ostean.
2022/09/09 - 01:02
Realak garaipen handia lortu du Manchester Uniteden etxean (0-1)
Brais Mendezek bigarren zatian penaltiz sartutak golari esker txuri-urdinek hiru puntuak bereganatu dituzte, eta E multzoko buruan kokatu dira Sheriff taldearekin batera.
2022/09/08 - 14:24
Jokin Aperribay: ''Real hau Manchester Unitedi irabazteko gai da''
Realeko presidenteak Manchesterrera joan diren zaleek egun polit batez gozatzea eta jokalariek zelaian gauza bera egitea espero du.
2022/09/08 - 01:15
Reala, ilusioz gainezka Old Traforden Manchester Uniteden aurka jokatuko duen partidarako
Talde txuri-urdinak ondo ekin nahi dio Europa Ligari. Unitedi bisita egingo dio ostegun honetan, 21:00etan, txapelketako multzoen faseko lehen jardunaldiko norgehiagokan.
2022/09/08 - 00:48
Imanol: ''Izugarrizko taldea izango dugu aurrean, baina ilusioarekin goaz''
Realak Manchester Uniteden aurka jokatuko du ostegunean Old Trafforden Europa Ligako multzoen faseko lehen jardunaldiko partida. Imanol Alguacil entrenatzaileak neurketari buruz hitz egin du.
2022/09/07 - 16:17
Realaren azken entrenamendu-saioa Manchesterrera bidaiatu aurretik
Realak Manchester Uniteden aurka jokatuko du ostegun honetan, irailaren 8an. Txuri-urdinek lan-saioa izan dute Zubietan Ingalaterrarako hegaldia hartu aurretik.
2022/09/05 - 17:19
Robin Le Normand lesionatu egin da, eta ez da Manchesterren aurka jokatzeko moduan izango
Defentsa txuri-urdinak estres mekanikoak eragindako hezur lesioa duela adierazi du Realak.
2022/08/27 - 16:52
Manchester United, Sheriff eta Omonia, Realaren aurkariak Europa Ligan
Lehenengo jardunaldia irailaren 8an jokatuko da, eta seigarrena eta azkena azaroaren 3an.
2022/08/26 - 17:56
Imanol, begi bat Ligan eta bestea Europan
Realeko entrenatzaileak atzean utzi nahi du Barçaren aurkako porrota, larunbatean Elxen aurka duten partida irabazita. Europa Ligan egokitu zaien multzoaz ere hitz egin du.
2022/08/17 - 19:35
Elustondo: ''Europako arantza kentzea dugu helburu, baita Ligan eta Kopan lan ona egitea ere''
EITB Mediak Aritz Elustondo Realeko jokalaria elkarrizketatu du. Talde txuri-urdina nola ikusten duen eta 2022-2023 denboraldirako helburuak zeintzuk diren azaldu du, besteak beste.