UEFA Europa Liga
2023/03/17 - 00:03
Realak azken unera arte estutu du Erroma, baina Europa Ligatik kanpo geratu da (0-0)
Donostiarrak jokoaren jabe izan dira Reale Arenan, joaneko partidako 2-0eko emaitza defendatu besterik egin ez duen Erromaren aurka. Ez dute golik sartu, eta Europako txapelketatik kanpo geratu dira.
2023/03/16 - 21:14
Harrera ikusgarria egin diote ehunka zalek Realari Anoetan, taldea autobusean iritsi denean
Ikusmin handia dago Donostian, Europa Ligako final zortzirenetako itzuliko partidarako. Reala Erromako 2-0ekoa iraultzen saiatuko da.
2023/03/16 - 17:57
FIFAk berriro hautatu du Gianni Infantino presidente
Gianni Infantinok gaur hasiko duen agintaldia bigarrena da; izan ere, Joseph Blatterrek 2015eko ekainean hasitakoa osatzeko aukeratu zuten lehenik.
2023/03/15 - 22:03
Realak Erromaren aurkako kanporaketa Anoetak lagunduta nahi du irauli, final laurdenetara sailkatzeko
Erromako Olinpikoan izandako 2-0ekoak gutxienez bi gol egitera behartzen ditu Imanolen gizonak; horrek kanporaketa luzapenera eramango luke. Aurreikuspena da Realaren hamaikakoan ez izatea aldaketa askorik Italiako neurketarekin alderatuta. Partida 21:00etan hasiko da.
2023/03/15 - 19:32
Imanol: ''Posible da kanporaketari buelta ematea''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Erromaren aurka martxoaren 16an jokatuko duen Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidari buruz hitz egin du.
2023/03/15 - 19:29
Satrustegi: ''Labana ahoan eta hiltzera atera behar dugu''
ETB Jesus Mari Satrustegi Realeko jokalari ohiarekin egon da. Aurrelari mitiko txuri-urdinak Realaren eta Erromaren arteko neurketari buruzko gakoak eman ditu.
2023/03/15 - 19:17
Oyarzabal: ''Ilusioz beterik gatoz, gau historikoa nahi dugu bizi''
Mikel Oyarzabal Realeko jokalari eta kapitainak, talde txuri-urdinak Erromaren aurka ostegunean, martxoaren 16an, jokatuko duen Europa Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidari buruz hitz egin du.
2023/03/14 - 16:05
Illarramendi: ''Sinesten dugu kanporaketari buelta eman diezaiokegula''
Realak Erromaren aurkako kanporaketako itzulikoa jokatuko du ostegunean, Reale Arenan. Txuri-urdinek aurreko astean Italian bildutako emaitza txarra (2-0) irauli behar dute, eta Asier Illarramendi kapitaina sinetsita dago lor dezaketela.
2023/03/09 - 23:59
Imanol: ''Partida hauek handiegi datozkigu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak ostegun honetan ziurtatu duenez, Erromaren aurkako porrotaren ostean (2-0), aurkariari "alde" jarri diote kanporaketa, eta ezin dituzte akats berberak errepikatu errondaz pasa nahi badute.
2023/03/09 - 21:48
Realak galdu egin du Erroman eta emaitza irauli beharko du Reale Arenan (2-0)
El Shaarawyren eta Kumbullaren bi golek txuri-urdinen porrota eragin dute, eta buelta eman beharko diote emaitzari datorren ostegunean, Donostian.
2023/03/09 - 15:40
Realzaleak oso baikor eta giro ederrean, Erroman
Realak Erromaren aurka jokatuko du Europa Ligako final-zortzirenetan. Italiako hiriburura bertaratu diren zale txuri-urdinak oso baikor agert dira ETBren mikrofonoen aurrean.
2023/03/09 - 13:06
Jokin Aperribay: ''Txapelketa irabazi nahi badugu, gaurko partiatik hasi behar dugu''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak hedabideen galderei erantzun die Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko partidaren atarian. Agintari txuri-urdinak ez du ezkutatu lehiaketa irabazteko nahia. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/03/08 - 22:23
Realak Europa Ligako final laurdenak gertu izateko moduko emaitza lortzea du helburu, Erroman
Imanolen taldeak, ostegunean, Erromaren aurkako joaneko partida jokatuko dute. Jose Mourinho da italiarren entrenatzailea; egun, Erroma laugarren postuan dabil Italiako Ligan, eta Konferentzia Liga irabazi zuen 2022an. Sorloth eta Silva hamaikakoan egon litezke, eta neurketa 18:45ean hasiko da.
2023/03/08 - 21:19
Imanol: ''Erroma talde ona da, baina gure helburua da lehiakor azaltzea eta itzulikora bizirik iristea''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Erromaren aurka martxoaren 9an jokatuko duen Europa Ligako final-zortzirenetako joaneko neurketari buruz hitz egin du. Martin Zubimendi jokalaria ere partidaz mintzatu da.
2023/03/08 - 17:52
Xabi Prietoren ustez, Realak gainditu egingo du Erromaren aurkako kanporaketa
Xabi Prieto Realeko jokalari ohiak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Erromaren kontra Europa Ligan jokatuko duen kanporaketari buruz.
2023/03/06 - 22:48
Realeko jarraitzaileak baikor daude Erromaren aurkako partidarako
Txuri-urdinek ostegunean jokatuko dute, Europa Ligan, Jose Mourinhoren taldearen kontra, final zortzirenetako joaneko partidan. Realeko milaka zale izango dira bertan, eta, haien ustez, Donostiako taldeak irabaziko du.
2023/03/05 - 14:34
Elustondo: ''Oso pozik eta harro nago, klubari nigan jarritako konfiantza eskertu nahi diot''
Aritz Elustondok kontratua berritu du Realarekin 2026ko ekainaren 30era arte. Kontratua berritu ostean adierazpen hauek egin ditu.
2023/03/05 - 14:10
Aritz Elustondok kontratua berritu du Realarekin 2026ra arte
Beasaingo jokalariak talde txuri-urdinean jarraituko du 2026ko ekainaren 30era arte. Klubak eta Elustondok akordioa itxi dute bi aldeak lotzen dituen kontratua luzatzeko.
2023/02/28 - 18:33
Silva eta Cho taldearekin entrenatzen hasi dira
Bi jokalariak taldearen dinamikan sartu dira, eta litekeena da ostiral honetan Cadizen aurkako partidan minutu batzuk jokatzea.
2023/02/24 - 19:47
Erroma, Realaren aurkaria Europa Ligako final-zortzirenetan
Joanekoa martxoaren 9an jokatuko da, 18:45ean, Erroman, eta itzulikoa hilaren 16an, 21:00etan, Donostian.