Txapeldunen Liga
Sailkapena
Txapeldunen Liga
Ez dago emaitzarik erakusteko.
J: Jokatutakoak
I: Irabazitakoak
B: Berdindutakoak
G: Galdutakoak
AG: Aldeko golak
KG: Kontrako golak
+/-: Aldeko eta kontrako golen diferentzia
Joera:
I
Irabazi
B
Berdindu
G
Galdu
Emaitzak
Txapeldunen Liga
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Txapeldunen Ligari buruzko albisteak
2023/10/24 - 18:27
Reala, hamaika jokalari zelaian eta 3.500 zale harmailetan, Lisboan; realzaleek garaipena espero dute
3.500 bat realzale dabiltza Lisboan, Da Luz estadioan txuri-urdinek Benficaren aurka 21:00etan jokatuko duten partidan taldea animatzeko. EITB horietako batzuekin izan da.
2023/10/24 - 10:21
Realak aurrerapauso handia eman nahi du Lisboan, Benficaren zelaian, Txapeldunen Ligan jarraitzeko
Imanolen gizonek lau puntu dituzte, multzoen faseko lehen bi jardunaldiak jokatuta; Portugalgo taldeak, aldiz, ez du punturik eskuratu oraindik, eta estu-estu dabil. Aurreikuspena da Realaren hasierako hamaikakoan larunbatean Ligan titular izan ez ziren hainbat jokalari sartzea.
2023/10/24 - 00:59
Imanol: ''Benficak talde izugarria du; betiko gure lehiakortasun handia erakutsi beharko dugu''
Da Luz estadioan jokatu beharreko neurketaren bezperan, Realeko entrenatzaileak nabarmendu du talde txuri-urdinak partida bikaina egitea duela helburu, hori baita modua Lisboan garaipena eskuratzeko.
2023/10/24 - 00:47
Alex Remiro: ''Nahi dugu aurpegia eman, irabazi, garen bezala azaldu, gure onena eman''
Realeko atezainak, talde txuri-urdinak Lisboan Benficaren kontra, Txapeldunen Ligan, jokatu beharreko partidaren bezperan, anbizio handia erakutsi du; nabarmendu ere nabarmendu du aurkaria talde bikaina dela.
2023/10/23 - 14:16
Reala Lisboara bidean da, Benficaren kontrako Txapeldunen Ligako partida jokatzeko
Realak Benficaren kontra jokatuko du astearte honetan, Txapeldunen Ligako multzoen fasean. Taldea gaur goizean irten da Noaingo aireportutik.
2023/10/05 - 11:45
Manchester City sendo G multzoko lehen tokian, Leipzig garaituta; Newcastlek 4 gol sartu dizkio PSGri
Txapeldunen Ligako egungo txapeldunak Leipzig mendean hartu du Phil Fodenek, Julian Alvarezek eta Jeremy Dokuk sartutako golei esker. Bestetik, Newcastlek 4-1 irabazi dio PSGri.
2023/10/04 - 14:18
Reala jaun eta jabe izan da Salzburgoren aurka (0-2)
Txuri-urdinek bi gol egin dituzte partidako lehen 27 minutuetan, eta aise gailendu zaizkio talde austriarrari neurketa osoan. Mikel Oyarzabal eta Brais Mendez izan dira Donostiako taldearen golegileak.
2023/10/04 - 14:10
Imanol Alguacil: "Asko gozatu dut egin dugun lehen zati bikainarekin"
Entrenatzaile txuri-urdina zoriontsu agertu da Salzburgoren aurkako neurketan egindako lanarekin, jokalariak zoriondu ditu, eta "oso harro" dagoela adierazi du.
2023/10/03 - 17:33
Realzaleak, partidaren atarian: ''Gaur? Irabazi, horretara etorri gara''
Realzaleak baikor dira arratsaldean Realak Salzburgoren aurka Txapeldunen Ligan jokatuko duen partidari begira.
2023/10/02 - 22:28
Imanol Alguacilen eta Igor Zubeldiaren hitzak, astearteko partidari buruz
Imanol entrenatzaileak Salzburgoren aurkakoa partida zaila izango dela azpimarratu du. Zubeldiak, aldiz, Realak azken urteetan Europan esperientzia handia pilatu duela nabarmendu du.
2023/10/02 - 20:49
Reala Austriara iritsi da
Reala Austriara iritsi da astelehen arratsaldean, Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian Salzburgoren aurka jokatu duen partidaren bezperan.
2023/10/02 - 18:20
Realak sasoiko dagoela berretsi nahi du Salzburgoren aurka Txapeldunen Ligan jokatuko duen partidan
Lehenengo jardunaldian Inter Milanen aurka emandako itxura onaren ostean, eta LaLigan lortutako azken emaitzak kontuan izanda, donostiarrak gogoz doaz Austria aldera.
2023/10/02 - 17:57
Realak Zubietan entrenatu du, Salzburgora abiatu aurretik
Imanolek zuzentzen duen taldeak Zubietan entrenatu du gaur goizean Salzburgora abiatu aurretik. Bihar jokatuko du Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren partida.
2023/09/21 - 12:36
Igor Zubeldia: ''Oso partida ona egin dugu, baina amorrua ere sentitzen dugu emaitzagatik''
Igor Zubeldia Realeko jokalariaren esanetan, oso partida ona egin du taldeak 80. minutura arte, baina azkenean ezin izan diote emaitzari eutsi eta amorratuta ere sentitzen dira.
2023/09/21 - 11:34
Imanol: ''Izugarrizko gaua izan da, nahiz eta ez irabazi''
Imanol Alguacil harro agertu da Inter Milanen aurka bana berdindu ostean, Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Pena ere sentitzen duela adierazi du, ezin izan dutelako irabazi.
2023/09/21 - 01:09
Realak, partida bikaina eginda, berdindu egin du Inter Milanekin (1-1), Txapeldunen Ligako lehen neurketan
Brais Mendezek aurreratu du Imanolen taldea, laugarren minutuan, eta Reala Inter Milan baino askoz gehiago izan da neurketako azken minutuetara arte; Lautarok egin du 1-1ekoa, 87. minutuan.
2023/09/20 - 22:35
Honela jaso dute Realeko zaleek taldearen autobusa, Inter Milanen aurkako partidaren atarikoan
Ehunka zale izan dira, Reale Arenaren inguruan, jokalarien zain. Autobusa iritsi denean, babesa eman diote taldeari.
2023/09/20 - 22:30
Txapeldunen Ligako giroa, Donostian, Reala-Inter Milan partidako arratsaldean
Ez da istilurik izan Gipuzkoako hiriburuan; bi taldeetako zaleek, aldiz, lasai egoteko eta ondo pasatzeko aukera izan dute, Reale Arena futbol zelaira joan baino lehen.
2023/09/20 - 15:18
Realzaleak baikor, Txapeldunen Ligako lehen erronkari begira
Inter Milan hartuko du gaur gauean Realak, Txapeldunen Ligako multzoen fasean. Zaleak oso baikor agertu dira gaur gauek hitzorduaren aurrean.
2023/09/20 - 13:27
Manchester Cityk markagailua irauliz hasi du tituluaren defentsa, eta Bartzelonak 5 gol sartu dizkio Anberesi
Pep Guardiolaren taldeak 3-1 irabazi dio Izar Gorria Belgraderi, galtzen hasi arren. Bartzelonak, bere aldetik, 5-0 hartu du mendean Amberes, Joao Felix (2), Lewandowski, Bataille eta Gavi jokalarien golei esker.