Txapeldunen Liga
Sailkapena
Txapeldunen Liga
Ez dago emaitzarik erakusteko.
J: Jokatutakoak
I: Irabazitakoak
B: Berdindutakoak
G: Galdutakoak
AG: Aldeko golak
KG: Kontrako golak
+/-: Aldeko eta kontrako golen diferentzia
Joera:
I
Irabazi
B
Berdindu
G
Galdu
Emaitzak
Txapeldunen Liga
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Txapeldunen Ligari buruzko albisteak
2023/09/19 - 21:43
Realak Inter Milan hartuko du Txapeldunen Ligako lehen hitzorduan
Imanol Alguacilen taldea Real Madrilen kontra 2-1 galtzetik dator, eta Ligan jokatutako 15 puntuetatik 6 lortu ditu; Simone Inzaghiren mutilek, ordea, neurketa guztiak irabazi dituzte orain arte Italiako Ligan.
2023/09/19 - 20:23
Mikel Oyarzabal: ''Interrek oso argi dauka zeintzuk diren bere puntu indartsuenak, partida zaila izango da''
Realeko kapitainaren esanetan, baina, talde txuri-urdinak konfiantza handia du, Txapeldunen Ligako aurreneko neurketari begira.
2023/09/19 - 20:11
Imanol: ''Nortasuna eskatzen diot taldeari; horrela, gure jokoa azalduko da''
Realak asteazkenean ekingo dio Txapeldunen Ligari. Bezperan, prentsaurrekoan, Imanol entrenatzaileak ohartarazi du aurkaria, Inter Milan, maila oso handiko taldea dela.
2023/09/07 - 10:44
Brais Mendez: ''Beste denboraldi historiko baten bila goaz''
Realeko erdilaria zoriontsu agertu da denboradian taldeak dituen erronken aurrean. Besteak beste, Txapeldunen Ligan sailkapena lortzeko gogor borrokatuko dutela esan du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/09/04 - 18:34
Europan eredu "jasangarri" batekin jarraitzea, Realaren helburua
Roberto Olabe Realeko Futbol zuzendariak agerraldia egin du astelehen honetan, udako merkatuaren itxiera aztertzeko.
2023/09/01 - 17:18
Imanol Alguacil: ''Txapeldunen Ligan tokatu zaigun multzoa gogorra, zaila eta polita da''
Realeko entrenatzaileak taldeari Txapeldunen Ligako multzoen fasean tokatu zaizkion aurkariez hitz egin du. "Ikusita Salzburgoren kontrako azken partidan zer gertatu zen, halaber, iaz Inter finalera eta Benfica final-laurdenetara iritsi zirela jakinda, multzoa gogorra, zaila eta polita da".
2023/09/01 - 13:06
Anbizioa eta baikortasuna Realeko zaleen artean
Benfica, Inter Milan eta Salzburgo izango dira Realaren aurkariak Txapeldunen Ligako multzoen fasean. Multzo zaila egokitu zaio Realari, baina Txapeldunen ligan arituko direla kontuan hartuta, okerragoa ere izan zitekeen, eta zaleak pozik eta baikor daude.
2023/09/01 - 01:39
Oyarzabal: ''Hiru talde potente tokatu zaizkigu''
Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak taldeari Txapeldunen Ligako multzoen fasean tokatu zaizkion aurkariez hitz egin du. Faboritoak izan ez arren, talde "potenteak" direla nabarmendu du.
2023/08/31 - 20:56
Benfica, Inter Milan eta Salzburgo, Realaren aurkariak Txapeldunen Ligako multzoen fasean
Lehenengo jardunaldia irailaren 19tik 20ra bitartean jokatuko da, eta multzoen fasea abenduaren 13an amaituko da.
2023/08/30 - 23:21
Kieran Tierneyren iritziz, Realak "maila emango du" Txapeldunen Ligan
Realak asteazkenean aurkeztu du ezker hegaleko atzelari eskoziarra; Arsenalek utzita jokatuko du Gipuzkoako klubean 2023-24 denboraldian. Jokalariak azaldu duenez, "gogor lan egitea" gustatzen zaio, eta hori da horren dohainik onena.
2023/08/16 - 17:23
Lekeitioko Master Series txapelketa abuztuaren 19an hasi eta hilaren 26an bukatuko da
Aurkeztu dute zesta-puntako Lekeitioko Master Seriesa. Abuztuaren 19an jokatuko da lehen finalerdia; finala, aldiz, hilaren 26an. Johan Sorozabal, Ludovic Ladutxe eta Gorka Mugartegi 'Atain' dira berritasunak.
2023/08/10 - 18:07
Zubeldia: ''Taldeak anbizio handia du datorkigunari ondo erantzuteko''
Realak Txapeldunen Ligan jokatu du datorren denboraldian. Txuri-urdinak ilusioz gainezka daude, eta baita ere Igor Zubeldia. Izan ere, datorren sasoia oso berezia izango da talde gipuzkoarrarentzat.
2023/07/27 - 21:04
Bartzelonak Txapeldunen Liga jokatu ahal izango du UEFAren "behin-behineko" onarpenarekin
Klub katalanak Txapeldunen Ligako hurrengo edizioa jokatu ahal izango du UEFAk irekita zegoen Negreira auziaren prozedura eten ostean.
2023/07/11 - 13:20
UEFAk Bideoz Lagundutako Arbitratzea (VAR) erabiliko du Txapeldunen Ligako sailkapen-faseetan
Halaber, Europa eta Konferentzia ligetan ere erabiltzen hasiko dira 2023-2024 denboraldian. Beraz, joan den urtean baino 239 partida gehiagotan baliatuko dute tresna hori.
2023/06/11 - 01:34
Manchester Cityk irabazi du Txapeldunen Liga, Inter Milan mendean hartuta (1-0)
Pep Guardiolaren taldeak bere historiako lehen Txapeldunen Liga irabazi du Rodrigoren golari esker. Horrela, talde ingelesak 2021ean galdutako finalaren arantza atera ahal izan du.
2023/06/08 - 22:07
Roberto Olabek 2022-2023 denboraldiaren balorazioa egin du, eta Realaren etorkizuneko erronkez mintzatu da
Roberto Olabe Realeko futbol zuzendariak gizonezkoen zein emakumezkoen taldeek 2022-2023 denboraldian egindako lanaren balorazioa egin du. Gainera, etorkizuneko errenkoei buruz ere mintzatu da: fitxaketak, kontratu berritzeak eta abarrak. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/06/03 - 20:03
Bartzelonak Txapeldunen Liga irabazi du, Wolfsburgen aurkako finalean bi goleko desabantaila iraulita
Barçak 3-2ko emaitzarekin bereganatu du garaipena finalean, Alemaniako taldearen aurka, eta bere bigarren Txapeldunen Liga irabazi du. Kataluniako taldea 0-2 galtzen hasi da, baina emaitza irauli du, bigarren zati bikaina jokatuta.
2023/05/30 - 18:39
Markel Bergara: ''Uste dut egiten daudena ez dela normala, eta disfrutatzeko momentua dela''
Markel Bergara Realeko jokalari ohiak Txapeldunen Liga jokatu zuen Donostiako taldearekin 2013-2014ko denboraldian, eta ziur dago egungo Realak lan ona egingo duela txapelketa gorenean. Baina hori bai, gozatzeko garaiak datoztela azpimarratu du.
2023/05/22 - 17:38
Imanol Alguacil: “Hiru partida geratzen dira historian sartzeko”
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak azaldu du Bartzelonaren aurka larunbatean lortutako garaipena ahaztu egin behar dutela, eta Almeriaren aurkakoan zentratu Txapeldunen Ligara sailkatzea lortzeko.
2023/05/18 - 02:02
Manchester Cityk Txapeldunen Ligako finalerako txartela lortu du, Real Madrilen aurka erakustaldia emanda
Ingalaterrako taldeak 4-0eko emaitzarekin hartu du mendean Espainiakoa finalerdietako itzuliko partidan. Joanekoa berdinduta amaitu zen (1-1). Beraz, Cityk Inter Milan izango du aurkari final handian.